Mexiko
2020/07/10 - 09:41
Egoera jakin batzuetan COVID-19a airearen bidez zabaldu daitekeela onartu du MOEk
Erakundeak ohartarazi duenez, "ikerketa gehiago egin behar dira oraindik" transmisio-bide hori aztertzeko.Dena dela, oraingoz, gaitza zabaltzeko arrazoi nagusia kontaktu estua dela gaineratu du.
2020/07/07 - 09:50
Koronabirusak 11.300.000 pertsona kutsatu eta 531.000 hil ditu munduan
Egunero atzemandako kasuen koporuak goranzko joeran jarraitzen du. Kasu gehien atzeman dituzten munduko hamar herrialdeetatik lau Latinoamerikan daude.
2020/07/06 - 12:30
COVID-19aren pandemia 11,5 milioi lagunera iristear dago
Koronabirusaren ondorioz 534.000 pertsona hil dira, horietako 130.000 inguru Ameriketako Estatu Batuetan.
2020/07/05 - 12:26
Ilargi-eklipse bat ikusteko aukera egongo da gaur munduko toki askotatik
Ilargiak islatzen duen eguzki-argia partzialki estaliko du Lurrak, eta, fenomeno atmosferiko horren ondorioz, Ilargia zertxobait ilunago ageriko da.
2020/06/29 - 09:05
Koronabirusak hamar milioi pertsona kutsatu eta milioi erdi hil ditu munduan
Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen zenbatu dituzte orain arte baieztatutako heriotza gehien; 125.714 eta 57.070, hurrenez hurren.
2020/06/24 - 11:53
Mexiko hegoaldeko lurrikarak gutxienez sei hildako eta lau zauritu utzi ditu
San Juan Ozolotepec udalerrian bilaketa eta erreskate lanak egiten ari dira, herria inkomunikatuta utzi duen luizi baten ostean. Biktima ugari izango den beldur dira.
2020/06/24 - 00:01
7,5 graduko lurrikara batek Mexikoko hegoaldea astindu du
Tsunami alerta aktibatu dute Mexikorako, Guatemalarako, Honduraserako eta El Salvadorrerako. Gutxienez bi pertsona hil dira Oaxacako estatuan.
2020/06/23 - 23:58
7,5 graduko lurrikara batek Mexikoko hegoaldea astindu du
Tsunami alerta aktibatu dute Mexikorako, Guatemalarako, Honduraserako eta El Salvadorrerako. Pertsona bat hil da Crucecitan.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/06/08 - 11:33
Koronabirusaren pandemiak 400.000 hildako baino gehiago utzi ditu mundu osoan
Koronabirusaren balantze orokorrean, 7.015.128 kasu eta 402.285 hildako zenbatu dira 188 herrialde eta lurraldetan.
2020/06/05 - 12:57
Mexikon 105.600 pertsona baino gehiago kutsatu dira jada COVID-19arekin
Gainera, 12.545 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik. Mexiko Hiria eta Mexikoko Estatua dira orain arte positibo eta hildako gehien zenbatu dituzten lekuak.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
2020/05/26 - 10:56
Guaidoren alderdia erakunde terrorista den zehazteko eskatu du Fiskaltzak
Juan Guaido eta Leopoldo Lopez buru dituen Voluntad Popular alderdia erakunde terroristatzat hartuz gero, legez kanpo uztea erabaki lezake Venezuelako Justizia Auzitegi Gorenak.
2020/05/13 - 11:14
Mexikoko kartzela bateko presoen senideak barrura sartu dira informazio eske
Senideek hesi bat eraitsi dute eta espetxera sartu dira. Espetxe barruan izandako liskar bati eta koronabirus kasuei buruzko informazioa jakin nahi dute.
2020/05/12 - 22:03
COVID-19a berragertuko den susmoa du MOEk, eta txertoa 2021erako izatea espero du
Berragertze baten aurrean "hobeto prestatuta" egongo garela esan du Maria Neirak, eta "historiako txerto azkarrena" lortzeko baliabideak badaudela gaineratu du.
2020/04/23 - 10:12
AEBn immigrazioa partzialki eteteko neurria sinatu du Trumpek
Trumpek bultzatutako neurriak 26.000 laguni eragingo die hilero. Gauzak horrela, urtean ematen dituzten txartelen kopurua % 33 inguru murriztea lortuko dute.
2020/04/22 - 13:31
AEBn immigrazioa eteteko neurriak egoiliar baimenei eragingo diela argitu du Trumpek
AEBko presidenteak azaldu duenez, 60 egunez luzatuko da baimen horien tramitazioa eteteko agindua, eta, ezarritako epea amaitzean, herrialdearen egoera aztertuko du erabaki bat hartu aurretik.
2020/04/21 - 11:47
AEBrako immigrazioa "behin-behinean" eten du Trumpek, koronabirusa dela eta
Erabaki hori "bikainak" diren AEBko herritarren "lanpostuak babesteko" asmoz hartu duela ziurtatu du herrialde horretako presidenteak. Ez du zehaztu noiz arte iraungo duen neurriak.
2020/04/12 - 16:35
Javier Brosa, bizirik dagoen Gernika Batailoiko bi gudarietatik bat
Duela 75 urte Naziengandik Frantzia askatzen lagundu zuen Bigarren Mundu Gerra garaian. Gudaren 75 urtemugaren bezperan, donostiarrak orduko oroitzapenak aipatu dizkio Euskal Telebistari Mexikotik.
2020/04/03 - 01:43
Milioi bat kutsatutik gora eta 51.485 hildako daude jada munduan
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.