Mexiko
2020/04/21 - 11:47
AEBrako immigrazioa "behin-behinean" eten du Trumpek, koronabirusa dela eta
Erabaki hori "bikainak" diren AEBko herritarren "lanpostuak babesteko" asmoz hartu duela ziurtatu du herrialde horretako presidenteak. Ez du zehaztu noiz arte iraungo duen neurriak.
2020/04/12 - 16:35
Javier Brosa, bizirik dagoen Gernika Batailoiko bi gudarietatik bat
Duela 75 urte Naziengandik Frantzia askatzen lagundu zuen Bigarren Mundu Gerra garaian. Gudaren 75 urtemugaren bezperan, donostiarrak orduko oroitzapenak aipatu dizkio Euskal Telebistari Mexikotik.
2020/04/03 - 01:43
Milioi bat kutsatutik gora eta 51.485 hildako daude jada munduan
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.
2020/04/02 - 10:57
AEBk narkotrafikoaren aurkako operazioa abiatu du Karibe itsasoan eta Ozeano Barean
Aktibo militar ugari erabiliko dira narkotrafikoaren aurkako operazio horretan, besteak beste, AEBko Armadaren destruktoreak, borroka-ontziak eta P-8 hegazkinak.
2020/03/27 - 10:51
AEBk Maduroren aurkako karguak aurkeztu ditu eta 15 milioiko saria eskaini du
Madurok AEBk egindako salaketei erantzun die, eta herrialde hori zein Kolonbia boteretik ateratzeko konspiratzen ari direla esan du.
2020/03/26 - 10:31
Mexikoko gobernadore bat: ''Aberatsak badira arriskua dute, pobreak immuneak gara'
Luis Miguel Barbosa Puebla estatuko gobernadoreak adierazi du aberatsak direla koronabirusarekiko pertsona ahulenak, "pobreak immuneak garelako".
2020/03/11 - 09:48
Gutxienez pertsona bat hil da Mexiko Hiriko metroan bi trenek talka egin ostean
Mexiko Hiriko metroko bi trenek talka egin dute Tacubayako geltokian. Gutxienez pertsona bat hil eta 40 zauritu baino gehiago daude.
2020/02/19 - 10:40
Feminizidioen gorakadaren kontra protesta egin dute Mexikon
Emakumeen kontrako indarkeria etengabe haziz doa Mexikon. Azken kasuak, 7 urteko neskato baten hilketa bortitzak, haserrea eragin du gizartean.
2020/02/05 - 09:46
Trumpek immigrazioaren kontra egin du Nazioaren egoerari buruzko hitzaldian
Trumpen hitzaldian zehar, agerian geratu dira errepublikanoen eta demokraten arteko liskarrak. Izan ere, agintariak ez dio eskua eman nahi izan Nacy Pelosiri.
2020/01/31 - 11:26
Trump Mexikoko mugan eraikitzen den hesiaren zati bat bota du haizeak
Kalifornia Beherea astindu duen haize bortitzak hainbat metalezko xafla bota ditu AEBen eta Mexikoren arteko mugan Trump eraikitzen ari den harresitik.
2020/01/29 - 10:49
7,7 graduko lurrikara batek Karibe itsasoa astindu du
Belice, Honduras, Mexiko, Jamaika, Kuba eta Kaiman uharteetan tsunami alerta bat ezarri zuten. Ez da inor zauritu lurrikararen ondorioz.
2020/01/29 - 10:09
7,7 indarreko lurrikara batek Jamaika eta Kuba astindu ditu, biktimarik utzi gabe
Handik gutxira tsunami alerta ezarri dute Jamaikan, Kuban, Mexikon, Belizen, Hondurasen eta Kaiman Uharteetan, baina ordu batzuetara bertan behera geratu da.
2020/01/24 - 10:30
Mexikoko Guardia Nazionalak migratzaileen karabana geldiarazi du
Mexikoko Guardia Nazionalak gas negar-eragilea erabili du AEBra bidean doazen migratzaileen aurka.
2020/01/23 - 11:05
Mexikoko mugan ordena jartzeko ez dutela indarra erabiltzen esan du Gobernuak
Migratzaileen karabana joan den astean abiatu zen Hondurastik. Mexikoko muga zeharkatzea ezinezkoa izan zen gehienentzat, eta askok basoa zeharkatzea erabaki zuten.
2020/01/23 - 10:42
Guatemalak eta Mexikok Hondurasko 752 migratzaile deportatu dituzte
Gutxienez, Hondurasko 752 migratzaile deportatu dituzte Guatemalatik eta Mexikotik azken bi egunetan. Deportazioak errepidez eta hegazkinez egin dira.
2020/01/21 - 09:31
Ehunka migratzaile Mexikon sartu dira, Guardia Nazionala parean izan arren
Erdialdeko Amerikako ehunka migratzaile Mexikon sartu dira Suchiate ibaia zeharkatuz, Mexikoko agintariek herrialdean modu 'seguru eta ordenatuan' sartzeko proposamena atzera bota ostean.
2020/01/17 - 22:12
Hondurasetik irtendako migratzaile-karabana Guatemalan dabil, AEBra iristeko asmoz
Pobreziatik eta errepresiotik ihesi, 3.000 lagunek osatutako migratzaile-karabana Honduras utzi eta Guatemalan da. AEBetara bidean hurrengo geralekua Mexiko izango dute.
2020/01/15 - 12:48
5,4 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara, Liman eta Santiago de Surco barrutian nabaritu da gehien bat, baina baita Trujillo, Casma, Santa edo Arequipa hirietan ere. Antza denez, ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere.
2020/01/15 - 11:03
Petrolioa petro kriptodirua erabiliz saltzeko agindu du Madurok
Petrolio-ekoizpen osoa petroan saltzeko asmoa du Venezuelako presidenteak, Asanblea Nazional Konstituziogilean (ANC) urteko balantzearen hitzaldian azpimarratu duenez.
2020/01/14 - 11:52
Trumpek Pentagonoaren 7.200 milioi erabil litzake Mexikoko harresirako
Hori iragarri du 'The Washington Post' egunkariak. Diru horrekin, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak harresiaren 1.400 bat kilometro egingo lituzke. Mugak 3.170 kilometroko luzera du.