Mexiko
2019/05/31 - 10:18
Trumpek % 25era arteko muga-zergak ezarriko dizkie Mexikoko produktuei
Mexikotik AEBra inportatzen dituzten produktuei % 5eko muga-zerga ezarriko die ekainaren 10etik aurrera, migrazio krisiari erantzunez. Halaber, aldaketarik ezean, % 25era igotzearekin mehatxu egin du.
2019/05/30 - 10:58
21 pertsona hil dira Mexikon, autobus baten eta kamioi baten arteko talkan
Istripua Veracruz eta Puebla arteko autobidean gertatu da. Chiapaseko eliztarrak zihoazen irauli eta su hartu duen autobusean.
2019/05/26 - 01:06
Mexikoko harresia eraikitzeko Trumpen plana behin behinean blokeatu du epaile batek
Aldi baterako da erabakia, epaileak denbora gehiago izan dezan Pentagonoko eta Altxorreko milaka miloi harresia eraikitzera bideratzea aztertzeko.
2019/05/16 - 11:41
4,6 graduko lurrikara izan da Mexikon
Pijijiapan mendebaldean kokatu dute epizentroa, 32 bat kilometrora.
2019/05/07 - 09:26
13 pertsona hil dira Mexiko iparraldean, hegazkin pribatu batek izandako istripuan
Las Vegas eta Monterrey arteko bidea egin behar zuen hegazkinaren arrastoak Mexikoko Ocampo udalerrian aurkitu dituzte.
2019/04/23 - 08:33
5,4 graduko lurrikara batek Mexiko astindu du
Dardara Cuajinicuilapatik 10 kilometro ekialdera gertatu da, 40 kilometroko sakoneran.
2019/04/20 - 13:18
13 lagun, tartean haur bat, hil ditu talde armatu batek Veracruzeko jai batean
Zazpi gizon, bost emakume eta ume bat hil eta beste lau pertsona zauritu dituzte tiroketan.
2019/04/12 - 11:34
Migratzaileen karabanaren argazki bati eman diote World Press Photo saria
John Moore estatubatuarrak irabazi du urteko argazki onenaren saria World Press Photo lehiaketan.
2019/03/29 - 10:50
Popocatepetl sumendiak hiru kilometroko errauts zutabea bota du
Popocatepetl sumendian leherketa handia izan da eta 3 kilometroko errauts zutabea bota du. Horretaz gain, pusketa goriak jaurtiki ditu bi kilometrora.
2019/03/27 - 07:50
Aita santuak Amerikaren konkistagatik barkamena eskatu zuela adierazi du Vatikanoak
Lopez Obrador Mexikoko presidenteak aita santuari gutuna bidali diola ziurtatu du, Mexikoren konkistagatik barkamena eskatu dezan. Vatikanoak ez du baieztatu gutuna jaso duen ala ez.
2019/03/26 - 14:03
Espainiako eskuinak eta Gobernuak Mexikoko presidentearen eskakizuna gaitzetsi dute
Podemosek, bestalde, Lopez Obradorren ekimena txalotu du. Espainiako erregeari Amerikako inbasioan egindako "ankerkeriengatik" barkamena eskatzeko galdatu dio Mexikoko presidenteak.
2019/03/26 - 10:00
Lopez Obradorrek gutuna igorri dio Felipe VI.ari barkamena eskatu dezan
Mexikoko presidenteak iragarri duenez, Felipe VI.ari eta aita santuari gutunak bidali dizkie Amerikaren konkistan egin ziren gehiegikeriengatik barkamena eskatu dezaten.
2019/03/26 - 08:38
Lopez Obradorrek barkamena eskatzeko galdegin die Felipe VI.ari eta aita santuari
Espainiako Gobernuak erantzun dio duela 500 urteko gertakari horiek ezin direla gaur egungo ikuspegitik epaitu.
2019/03/05 - 09:43
Mila urte baina gehiago dituzten aztanak aurkitu dituzte Chichén Itzá hiri maian
Chichén Itzá hiri maiako lur azpiko koba batean aurkitu dituzte zeramikazko 200 pieza baina gehiago.
2019/02/18 - 07:57
4,7 graduko lurrikara batek Mexiko astindu du
Dardara Colimatik 46 kilometro mendebaldera gertatu da, 88 kilometroko sakoneran.
2019/02/15 - 23:26
Trumpek larrialdi egoera nazionala ezarri du Mexikoko harresia finantzatzeko
AEBko presidentearen erabakia “legez kanpokoa” dela uste dute Alderdi Demokratako agintariek. Kongresuaren boterea “defendatzeko” neurriak hartuko dituztela iragarri dute Pelosik eta Schumerrek.
2019/02/15 - 10:29
Trumpek larrialdi egoera nazionala ezarri du mugako harresia finantzatzeko
AEBko presidentearen erabakia “legez kanpokoa” dela uste dute Alderdi Demokratako agintariek. Kongresuaren boterea “defendatzeko” neurriak hartuko dituztela iragarri dute Pelosik eta Schumerrek.
2019/02/15 - 09:49
Trumpek larrialdi egoera bat asmatu du
Mexikoko mugan larrialdi egoera dagoela esango du Trumpek, harresia eraikitzeko behar dituen funtsak lortzeko. Beldurra da agentzia hori diru gabe uztea.
2019/02/12 - 19:48
Herri-epaimahaiak 'Chapo' Guzman errudun jo du narkotrafikoa egotzita
Sinaloako kartelean erantzukizuneko kargu bat izateagatik errudun jo du epaimahaiak. Biziarteko kartzela-zigorra ezar diezaiokete orain.
2019/02/07 - 11:58
Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira
Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko, Uruguai, Alemania, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediak parte hartuko dute bileran.