Mexiko
2021/11/03 - 10:55
Zigorraren zigorra
Azken urteetan Ekuadorren Mexikoko droga-trafikatzaile indartsuenak finkatu dira, Kolonbian ekoiztutako kokaina Estatu Batuetara bidaltzeko errazagoa den bidea erabiltzeko. Honek indarkeria areagotu du, batez ere Guayaquil hirian.
2021/11/02 - 12:19
Latinoamerikak estrategia bateraturik gabe jo du Klimaren Goi Bilerara
Kolonbiak, Panamak, Costa Ricak, Dominikar Errepublikak eta Surinamek dituzte konpromiso handienak, Naturarentzako Mundu Funtsaren txosten baten arabera.
2021/11/01 - 11:41
Hildako bat eta 15 zauritu Mexikon, Pemexen hodi batek eztanda eginda
Leherketa San Pablo Xochimehuacanen, Puebla hirian, gas likidotua ateratzeko hartune klandestino batean gertatu da goizaldean. Eztandak dozenaka etxebizitza eta ibilgailu kaltetu ditu.
2021/10/31 - 16:28
"Zero netoa" izango da COP26ren helburu nagusia, tenperatura ez dadin 1,5 gradu baino gehiago igo
Klimari buruzko goi-bilera urriaren 31tik azaroaren 12ra egingo da, eta berotze efektua mugatzeko gasen isurketan konpromisoak lortzea espero dute.
2021/10/28 - 10:49
Milaka migratzaile Mexiko zeharkatzen ari dira Estatu Batuetara bidean, bero handiari aurre eginez
Migratzaileak, gehienak Erdialdeko Amerikakoak eta haitiarrak, larunbatean abiatu ziren Tapatxulatik, eta lehenengo Mexikoko hiriburura eta ondoren AEBetara iristea dute helburu. Bidean 40 ºC inguruko tenperaturari aurre egin behar diote.
2021/10/26 - 11:25
Rick urakanak lurra jo du Mexikoko Guerrero estatuan
Rick urakanak, 2. mailakoa Saffir-Simpson eskalan, Mexikoko Guerrero estatuan jo du lurra, eta euriteak eta uholdeak eragin ditu.
2021/10/18 - 12:46
Saaben estradizioarekin Mexikoko elkarrizketari "labankada hilgarria" ematea leporatu dio Madurok AEBei
Cabo Verdeko agintariek larunbat honetan estraditatu dute AEBetara Alex Saab, Maduroren ustezko izen-mailegatzailea. Washingtonek 295 milioi euro zuritzea leporatzen dio, Maduroren ustelkeriak AEBetako finantza-sistemaren bidez ordaintzeko.
2021/09/23 - 14:17
Estatu Batuetara sartu nahi duten milaka haitiarren etorriak ez du etenik
Kalkuluen arabera, 13.000 migratzaile inguru iritsi dira azken egunotan, gehienak Haititik, Mexiko eta AEBren arteko mugara. Del Rio (Texas) eta Akuña Hiria lotzen dituen nazioarteko zubiaren azpian pilatzen ari dira.
2021/09/08 - 10:42
Gutxienez pertsona bat hil da Mexikon, 7,1 graduko lurrikara baten ondorioz
Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak agerraldia egin du, hiriburuan eta Mexiko hegoaldean kalte larririk ez dela jakinarazteko.
2021/09/08 - 09:27
7,1 graduko lurrikara batek Mexiko astindu du
Herrialdearen erdialdean eta hegoaldean nabaritu da lurrikara. Oraingoz, argi-zutoin bat erorita pertsona bat hil dela baieztatu dute.
2021/09/08 - 01:35
Mexikok abortua despenalizatu du
Egun Mexikoko lau estatuk soilik baimentzen dute abortua haurdunaldiaren hamabigarren astera arte. Ondorioz, erabakiak gainerako 28 estatuei zuzenean eragingo die.
2021/08/20 - 11:20
Kalte arinak eragin ditu Grace urakanak Yucatango penintsulan
Grace urakanaren eraginez arazoak izan dira elektrizitatean, interneten, telefonian eta uraren horniduran. Zorionez, ez da inor zauritu.
2021/08/19 - 12:24
Grace urakanak indarra hartu du Mexikoko Yucatan penintsulara bidean
Iragarpenen arabera, 1 kategoriako Grace urakanak Yucatan penintsularen ekialdean lurra joko du ostegun goizean, eta egun osoan zehar eskualde honetan mugituko da.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.
2021/07/04 - 20:31
Pemex petrolio enpresako gas isuri batek urpeko sutea piztu du Mexikoko Golkoan
Bost ordutan itzali zuten sutea. Mexikar petrolio konpainiak jakitera eman duenez, ez da zauriturik egon.
2021/07/04 - 19:17
Gas ihesaldi batek urpeko sutea piztu du Mexikoko Golkoan
Petroleos Mexicanos (Pemex) enpresan izandako gas ihesaldiak urpeko sutea piztu du Mexikoko Golkoan.
2021/06/29 - 11:43
Mexikok marihuanaren kontsumo ludikoa onartu du, baina ez komertzializazioa
Horrela, mexikarrek modu pribatuan kontsumitzeko, landatzeko eta marihuana eramateko baimena eskatu ahal izango dute aurrerantzean.
2021/06/27 - 17:36
Etsipena Mexiko eta AEBetako harresia igaro eta itzularazi dituzten migranteen artean
Etorkinak kanporatzen jarraitzen du Bidenen Gobernuak. Hiru aldiz itzuli duten pertsona batekin eta 8 metrotik erori eta zaurituta kanporatu zuten beste batekin hitz egin du ETBk.
2021/06/26 - 18:07
LGTBI kolektiboko migranteentzat are latzagoa da Mexikotik AEBetara iristea
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza programaren bidez, igarobidean doazen zenbait emakume transexualekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediako lantaldeak.
2021/06/25 - 15:57
Hego Amerikatik AEBra doazen migrante emakumeen kopurua gero eta handiagoa da
Bidea arriskuz beteta dagoen arren, seme-alabak hartu eta AEBtara iristen saiatzen dira emakume asko.