Migrazioa
2024/10/23 - 22:42
Tentsioa Kaleko Afari Solidarioen aurka baimenik eskatu gabe egindako protesta batean
PPko hiru zinegotzik ere parte hartu zuten elkarretaratzean, astelehenean. Kaleko Afari Solidarioak kolektiboak afariak ematen dizkie baliabiderik ez duten edo kalean dauden pertsonei, horietako batzuk migratutakoak. Donostiako Udalak afari banaketa debekatzeko erabakia hartu du gaur.
2024/10/23 - 20:52
Guissonan biztaleen erdiak baino gehiago etorkinak dira eta ez dute bizikidetza arazorik
Kataluniako nekazal herri honetan 43 herrialdetik joandako migratzaileak bizi dira, gehienak Ukraina, Errumania eta Senegalekoak.
2024/10/23 - 10:50
Ander Lipus: "'Miñan' antzerkira ekartzeak espazio oso aberatsa zabaltzen du"
Artedrama konpainiak ostiralean estreinatuko du, Bilboko Arriaga antzokian, "Miñan" liburuaren antzerkirako egokitzapena.
2024/10/22 - 10:29
Eusko Jaurlaritza "kezka handiz" ari da jarraitzen migrazio politikak Europan hartu duen norabidea
Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak migrazio politiketan balio humanistak txertatzea aldarrikatu du. Migratzaileak delinkuentziarekin lotzen dituen diskurtsoei aurre egiteko sentsibilitate kanpainak indartzeko premia ere nabarmendu du.
2024/10/22 - 09:45
Albiste izango dira: Arabako eta Bizkaiko anbulantziak, Navarreteko kamikazea eta Meloniren deportazio plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/21 - 00:33
Kaiuko batean zihoazen 231 pertsona erreskatatu dituzte Kanaria Uharteetan
Horietatik hamalau emakumeak dira eta hiru, adin txikikoak. Kanaria Handiko porturaino atoian eraman dute egurrezko ontzia eta han artatu dituzte erreskate taldeek eta osasun langileek. Aurten Kanaria Handiara ontzi bakarrean iritsi den pertsona kopuru handiena da.
2024/10/20 - 19:07
Migranteak Albaniara eramateko aukera ziurtatzeko araua onartzen saiatuko dira Italian astelehenean
Ministroen Kontseiluan saiatuko da lege dekretua onartzen, eta onartuz gero, biharamunean sartuko da indarrean. Horrela Erromako auzitegi batek jarritako trabei "irtenbide bat" eman nahi diete.
2024/10/20 - 11:56
Frantziak kontrolak indartuko ditu mugan azaroaren 1etik aurrera
Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldearen arteko lurreko pasabideez gain, Hondarribia eta Hendaia arteko itsas zirkulazioari ere eragin diezaioke neurri berriak.
2024/10/19 - 17:37
Heldu dira Italiara Albaniara deportatutako 12 migratzaileak
Erabaki hori Erromako auzitegi batek Albanian migratzaileak preso hartzea legez kanpokoa dela jo ondoren etorri da. Ondorioz, migratzaileak Italiara itzultzeko agindua eman zuen, pertsona horien jatorrizko herrialdeak seguruak ez direla argudiatuz.
2024/10/19 - 16:23
Arrazakeriaren kontrako elkarretaratzea egin dute Pasaian, ''migrante ehiza'' salatzeko
Elkarretaratzea egin dute gaur Pasaian, arrazakeriaren kontra. Azken egunetan, hainbat gertakarik tentsioa areagotu dute, eta hainbat lagunek "migrante ehiza" salatu nahi izan dute. Pasaia herri integratzailea eta harrera herria dela adierazi dute herriko plazan.
2024/10/18 - 17:44
Italiako Justiziak bertan behera utzi du migratzaileak Albaniara deportatzeko plana
Albaniara bidalitako migratzaileak Italiara itzultzeko agindu du auzitegi batek. Italiako Gobernuak ziurtatu du aurrera jarraituko duela bere egitasmoarekin. "Epaileen erabakia aldez aurretik hartutakoa dela uste dut", kritikatu du Giorgia Meloni Italiako gobernuburu ultraeskuindarrak.
2024/10/17 - 20:56
27etako buruzagiek migrazio irregularrari aurre egiteko "formula berritzaileak" dituzte hizpide goi-bileran
Europar Batasuneko agintariak Bruselan bildu dira, besteak beste, migrazioaz hitz egiteko. Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak deportazioei buruz egindako proposamena ere mahai gainean izango dute.
2024/10/17 - 12:56
Albaniara deportatutako 16 migratzaileetatik lau Italiara itzuli dira, adingabeak eta zaurgarriak direlako
Lau pertsona horiek laster helduko dira Brindisira. Izan ere, akordioaren arabera, Albaniako lurraldean gaitutako bi zentroetara segurutzat jotzen diren herrialdeetatik joandakoak eta kalteberak ez diren gizonezko helduak atxiki ditzakete.
2024/10/17 - 11:02
Euskadiko biztanleriaren % 35,5ek ez du bere burua sinestuntzat hartzen
Ikuspegiren ikerketa baten arabera, fededunak ez diren pertsonen kopuruak nabarmen egin du gora, eta euskal herritarren erdiek baino gehiagok erlijio katolikoarekin bat egiten jarraitzen dute; erlijio minoritarioak, berriz, pixka bat hazi dira, % 7,3raino.
2024/10/16 - 19:29
''Kartzela baino, kontzentrazio-esparrua da''
Iñigo Mijangos SMHko koordinatzaileak migratzaileak Italiatik Albaniara eramatea gaitzetsi du. Uste du migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideak arriskuan daudela.
2024/10/16 - 16:07
Schengjin eta Gjader: Honelakoak dira Italiak migratzaileentzako Albanian eraikitako zentro polemikoak
Italiako eta Albaniako gobernuek sinatutako akordio bat tarteko, Mediterraneo itsasoan erreskatatzen dituzten pertsona migratzaileak Schengjin eta Gjader udalerrietan eraikitako atxikitze-zentroetara eramango dituzte.
2024/10/16 - 12:05
Honelakoak dira Italiak pertsona migratzaileentzako Albanian eraiki dituen atxikitze zentroak
Italiako eta Albaniako gobernuek sinatutako akordioa dela eta, Mediterraneo itsasoan erreskatatzen dituzten pertsona migratzaileak Schengjin eta Gjader udalerrietan eraikitako atxikitze zentroetara eramango dituzte.
2024/10/16 - 09:43
Albiste izango dira: Durangoko Azokaren aurkezpena, Von der Leyenen deportazio proposamena eta 'Koldo auzia'
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/16 - 07:00
Von der Leyenek Europa osora zabaldu nahi du eskuin muturraren migrazio politika
27ek mahaigainean dute Europako Batzordearen proposamena EBtik kanpo migratzaileak deportatzeko zentroak abian jartzeko, Italiak Albanian egin duen bezala. Horretarako, baina, EBren arauak aldatu beharko lirateke.
2024/10/15 - 21:24
Asteazkenean iritsiko dira lehen migratzaileak Italiak Albanian eraikitako zentroetara
Migratzaileak itsas armadako itsasontzi batetik jasoko dituzte nazioarteko uretan eta ez dute Italia zapalduko. Atxikipen-zentro bat da, eta migratzaileak ezingo dira bertatik irten. Instalazioa 5 metroko altuerako hormez inguratuta dago eta poliziak zaintzen du.