EAEk ez ditu emakumeen eta atzerritarren parte hartzea eta gaitasunak aprobetxatzen, txosten baten arabera
Inklusioa, lehiakortasunaren eta ongizatearen motorra txostenaren ondorio nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoak ez dituela aprobetxatzen bertan bizi diren pertsonen jardun eta gaitasunak, bereziki, emakumeenak eta atzerritar jatorriko pertsonenak. Eta horrek oztopatu egiten du lurraldearen gizarte aurrerapena eta ekonomia garapena. Gainera, ikerlanak, SPRI Taldearen lankidetzarekin egindakoak, lehiakortasun inklusiboa sustatzeko beharra nabarmentzen du, ongizatea sortzeko.
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deusto Fundazioa) Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2024ko Txostena aurkeztu du gaur, Gasteizko Artium Museoan. Ekitaldi horretan parte hartu dute Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eta Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak.
James Wilson Orkestrako ikerketa zuzendariak azaldu duenez, emakumeen kasuan zaintza lanen banaketa oztopo bat da: "Emakume landunek egunean ia 5 ordu ematen dituzte seme-alaba adingabeak zaintzen eta gizonek, ordea, egunean 3 ordu eta erdi inguru. Antzeko zerbait gertatzen da adinekoen zaintzarekin ere".
Bestalde, atzerrian jaiotako pertsonei dagokienez, lan egiteko adinean dauden pertsonen % 17 dira eta EAEko biztanleriaren piramidearen erdi-erdian daude. Txostenaren arabera, oinarrizko lanbideetan aritzen dira, eta bertan jaiotakoekin alderatuta, % 34,3ko soldata arrakala ikusten da. Wilsonek adierazi du beharrezkoa dela pertsona horiek "prestakuntza sisteman ere integratzea, enpresen beharrekin bat etortzeko".
Susana Franco Orkestrako ikertzaile seniorrak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak ongizate orokorreko maila handia du, baina zenbait alderdiri arreta bereziaz errreparatu behar diegu benetako ongizate inklusiboa lortzeko: "Gazteei dagokienez, soldata arrakala % 27,9koa da 25-34 urtekoen eta 55 urte eta gehiagokoen artean. Emaitza horiek eragina dute etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunetan. Hala, 2023an Euskal Autonomia Erkidegoan antzemandako etxebizitza premien % 83 emantzipatu gabeko 18 eta 44 urte arteko pertsonenak ziren; pertsona horiek lehen etxebizitza eskuratu nahian dabiltza.
Egoera horri erantzuteko, Orkestrak pertsonei lan merkatuan sartzea ahalbidetuko dieten mekanismoak abian jartzea proposatzen du, esate baterako, trebakuntza programak; atzerrian eskuratutako tituluak homologatzeko prozesuak bizkortzea, migratzaileei kualifikazio handiagoko enpleguetarako sarbidea errazteko; eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea.
Orkestraren arabera, biztanleria zahartuaren eta jatorriari dagokionez askoz ere anitzagoaren konbinazioak ondorioak ditu gure lurraldearen lehiakortasunean. "Herritar guztiek lehiakortasun prozesuetan parte har dezaten sustatzea funtsezkoa da jarduera tasak handitzeko eta enpresetan belaunaldi erreleboa ziurtatzeko, baita sektore estrategikoetan talentu beharrari aurre egiteko ere", ziurtatu du Mari Jose Aranguren Orkestraren zuzendari nagusiak txostenaren aurkezpenean.
Ildo horretatik, Orkestraren presidenteak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guzti-guztien gaitasunak aprobetxatzeko deia egin du. "Aniztasunaren kudeaketa estrategikoa egiteak, adin, genero eta jatorri guztietako pertsonen gaitasunak garatzea eta pertsona horien parte hartzea erraztuko duten ekimenak bultzatuz, eragin positiboa izango du berrikuntzan, produktibitatean eta lehiakortasunean", adierazi du Ivan Martenek.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.