Migrazioa
2024/10/15 - 18:27
Artedramak Amets Arzallusen ''Miñan'' eleberriaren moldaketa estreinatuko du ostiralean, Luhuson
Amets Arzallusek orain bost urte idatzi zuen Miñan liburu arrakastatsua: modu zuzen, xalo eta sentituan kontatzen du bertan Ibrahima Balderen bizitza. Artedramak orduan Ibrahimek kontatu eta Ametsek idatzi zuena egokitu eta oholtzaratuko du.
2024/10/15 - 16:07
Europako Batzordea EBtik kanpo "itzulera zentroak" irekitzea aztertzen ari da, migratzaileak deportatzeko
Europako Batzordeko presidenteak 27 estatukideei igorritako gutun batean migrazioari buruzko araudia aldatzea proposatzen du, besteak beste, deportazioak azkartzeko. Horretarako, Italiak eta Albaniak elkarrekin adostutako eredua jarri du adibidetzat.
2024/10/13 - 22:25
Etorkin talde bat Mexiko hegoaldetik atera da, enplegu eta segurtasun gabeziatik ihesean
Lanerako aukera gutxi dagoela ziurtatu dute, egoera ekonomiko oso zaila bizi dutela, bai eta indarkeria olde izugarria ere.
2024/10/13 - 16:21
Bi kaiukotan zihoazen 293 pertsona erreskatatu dituzte Hierrotik gertu
207 pertsona erreskatatu dituzte ontzi batean, Hierrotik 86 kilometrora, eta 86, berriz, beste batean, Hierrotik 22 kilometrora. Restingan lehorreratu dituzte guztiak, eta hiru pertsona ospitaleratu dituzte, osasun arazoak baitzituzten.
2024/10/13 - 12:37
Trump: ''Iristen ari den jendetzak lanpostuak lapurtzen dizkizue, eta hori Kamalaren eta Bidenen errua da''
Herritar hispanoekin Las Vegasen izandako topaketa batean Donald Trump AEBko presidente ohi eta hautagai errepublikanoak esan duenez, legez kanpoko immigrazioak lana kentzen die latinoei, baina ez dago hori egiaztatzen duen daturik.
2024/10/12 - 11:58
Europako Eskualdeen Komiteak Trapezistak programa nabarmendu du arrakasta-eredu gisa
Familiaren laguntzarik jasotzen ez duten gazteei gizarteratzen eta helduarora igarotzen laguntzea helburu duen programa hori 10 onenen artean dago aldaketa demografikoaren atalean.
2024/10/10 - 14:35
Hiru pertsona atxilotu dituzte Getxoko taberna bateko langileak esplotatzeagatik
Egoera salatu duten emakumeen arabera, jabeak, haren emazteak eta arduradun batek abusuzko lan baldintzekin lan egitera behartzen zituzten, besteak beste, atsedenik gabeko lanegun luzeak eta eguneko 20 euroko soldata, kontraturik gabe. Gainera jabeak eraso sexualak egiten zizkien, etengabe.
2024/10/10 - 12:47
EAEn bizi diren atzerritar gehienek bertan garatu nahi dute bizitza-proiektua
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi den atzerritarren kopuruak nabarmen egin du gora 2010etik Atzerritar Jatorriko Biztanleriaren Inkestak aditzera eman dituen datuen arabera, batik bat azken bost urteetan. Hamarretik seik lana daukate eta EAEko landunen % 13,7 jatorri atzerritarrekoak dira.
2024/10/08 - 20:50
Nerea Melgosak ''migrazio fluxuak ordenatzeko kontingentzia plana'' eskatu dio Elma Saizi
Nere Melgosak azaldu duenez, ministroari eskatutako "plan estrategikoaren" helburua "egiten ari direna zehatz-mehatz adierazten duen dokumentu bat izatea da, Euskadin dugun eskumenaren barruan migrazio-politika propioak planifikatu eta egin ahal izateko".
2024/10/05 - 18:33
PPk bertan behera utzi ditu migrazioaz hitz egiteko Espainiako Gobernuarekin izan behar zituen elkarrizketak
Hala, astelehen honetan ez da batzartuko Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin.
2024/10/02 - 12:18
Atxilotu egin dituzte migratzaileei muga pasatzen laguntzeagatik Hendaian gaur deklaratu duten 7 ekintzaileak
Ipar Euskal Herriko zazpi pertsona deklaratzera deituta zeuden gaur Hendaian, talde antolatuan migratzaileei muga pasatzen lagundu eta aterpea emateagatik. Dozenaka pertsona elkartu dira Epaitegiaren atarian, auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaileak 24 orduko atxiloaldia ezarri die.
2024/10/02 - 08:00
Hamar herritarretik seik uste dute ez dela immigrazioaren kudeaketa egokia egiten ari
EAEko herritarren ia erdiek uste dute Euskadin immigrazio maila "altua" dela, EITB Focusen azken atalak landutako datuen arabera. Epigrafe horretan bertan, inkestatuen % 43,6k "normaltzat" jo dute EAEko egungo immigrazio-maila.
2024/09/29 - 13:03
Ez dute espero Hierroko kaiukoa iraulita desagertu zirenen gorpuak asteartera arte aurkitzea
Hala ere, gaur bilaketa lanei ekin diete berriro desagertu ziren 54 pertsonak bilatzen jarraitzeko. Bederatzi pertsona hil ziren ezbeharrean.
2024/09/28 - 21:56
Bederatzi pertsona hil eta 48 desagertu dira Hierrotik gertu kaiuko bat irauli ondoren
90 pertsona zihoazen kaiukoan ezbeharra izan denean. Erreskate taldeak laguntzera joan direnean, urduri jarri dira bidaiariak, eta asko zutitu direnean, irauli egin da.
2024/09/25 - 13:34
Bizkaia "mugan" dago adingabe atzerritarrak hartzeko, eta "plangintza" eskatu dio Estatuari
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak "arrazoizko plana" eskatu dio berriro Espainiako Gobernuari, sistemak ez baitu gehiago ematen. Guggenheim Urdaibai hizpide hartuta, azpimarratu du herritarren iritzia entzungo duela.
2024/09/20 - 21:14
Justiziak bertan behera utzi du etorkin adingabeak artatzeko Kanarietako Gobernuaren protokoloa
Kanarietako Gobernuak argitaratutako protokoloaren arabera, adingabeen tutoretza, hasiera batean, Estatuari dagokio, eta ohartarazi du ez dituela bere harrera-zentroetan onartuko, behar bezala identifikatuta iristen ez badira.
2024/09/19 - 20:57
''Ez gatoz inori lana kentzera''
EAEn gero eta atzerritar gehiago egotea funtsezko faktore bihurtzen ari da ekonomia biziberritzeko. Beste batzuek bete nahi ez dituzten lan-hutsuneak betetzeaz gain, euren espiritu ekintzaileagatik ere nabarmentzen dira.
2024/09/19 - 14:38
Azken 20 urteotan laukoiztu egin da EAEn erroldatutako atzerritarren kopurua, Ikuspegiren arabera
Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2003-2023 aldiaren azterketa egin du. Nabarmen hazi da fenomenoa: duela 20 urte, atzerritarren populazioak ez zuen 70.000 pertsonaren langa gainditzen; egun, 275.000 dira ia. Bizkaian dago kopuru handiena, baina proportzioan, Arabak du gehien.
2024/09/19 - 14:24
Azken 20 urteotan laukoiztu egin da EAEn erroldatutako atzerritarren kopurua, Ikuspegiren arabera
Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2003-2023 aldiaren azterketa egin du. Nabarmen hazi da fenomenoa: duela 20 urte, atzerritarren populazioak ez zuen 70.000 pertsonaren langa gainditzen; egun, 275.000 dira ia. Bizkaian dago kopuru handiena baina, proportzioan, Arabak du gehien.
2024/09/17 - 11:49
Hirugarren egunez, tentsiouneak izan dira bart Tarajaleko mugan
Ceuta eta Maroko banatzen dituen Tarajaleko mugak bere ohiko jarduerari eutsi dio gaur goizean, aduanaren alde marokoarrean ehun bat lagunek, harriak jaurtita, bart izandako istiluak eta gero.