Mikel Ayestaran
2022/05/10 - 16:42
Ukrainako haurrek hilabeteak daramatzate kalera jolastera irten ezinik
Otsailetik, Ukrainako haurrak ezin dira haur parkeetara jolastera atera, ez direlako toki seguruak. Haur askok hilabeteak daramatzate tren geltokietan bizitzen, eguzkia ikusi gabe.
2022/05/09 - 22:31
Gerrak hustu egin du Kharkiveko Garaipenaren Parkea, bakar batzuk baino ez dira gerturatu eroriak omentzera
Erasoen beldurrak urteroko omenaldi eguna ezereztu du, inor gutxi atera da hildakoak gogoratzera. Kharkiv, Ukrainako bigarren hiri handiena, alerta egoeran dago, eraso handi baten beldur.
2022/05/09 - 16:26
Nolakoa izan da Garaipenaren Eguna Kharkiveko frontean?
Gaur ez da jai eguna Ukrainan, gerrak herrialdeko bizitza geldiarazi du eta. Mikel Ayestaran Kharkiveko frontearen inguruan dauden herrietan izan da gaurko eguna nola bizi duten jakiteko.
2022/05/08 - 16:55
Kharkiveko kardiologia unitatean ikusi dutenez, azken bi hilabeteetan bikoiztu egin dira miokardio infartuak
Kharkiv hiria lehen lerroan egon da gatazka hasi zenetik. Gerrak jendea bere onetik ateratzen du: bonben azpian bizitzeak bihotza bizkortzen du, eta askok ezin dute jasan. Azken bi hilabeteetan bikoiztu egin dira miokardio infartuak, eta pairatu dituzten pertsonetako batzuekin izan gara.
2022/05/06 - 23:12
Tren geltokiak ehunka lagunen bizitoki bihurtu dira, bonba hotsetatik salbu egoteko modu apurretakoa izanda
Karkhiven, bigarren hiri nagusian, bonba hotsen pean bizi dira herritarrak. Geltokiak dituzte bizitoki eta Mikel Ayestaran lurrazpiko mundu horren lekuko izan da.
2022/05/06 - 16:41
Ukrainako iturriek diote Errusiak Donbasseko tropak Kharkivera bidean jarri dituela
Kharkiveko biztanle askok bi hilabete daramatzate metro geltokietan bizitzen, bonbardaketen beldur. Gerra hasi zenean 2.000 lagun inguru zeuden geltokian. Egun, 500 bat geratzen dira bertan.
2022/05/05 - 19:51
Ukrainako armadaren kontraerasoa arrakastatsua izan da, eta 10 herri berreskuratzea lortu du
Kharkiv, Ukrainako bigarren hiriburua, errusiaren etengabeko erasoak ari da sufritzen. Ukrainarren eta errusiarren arteko bataila eremua, suntsituta dago, eta oraingoz zenbatezinak dira hildakoak. Mikel Ayestaran bertan izan da.
2022/05/03 - 16:31
Azovstaletik ateratakoak ez dira oraindik Zaporizhiara iritsi
Azovstaletik ebakuatutakoen konboia iritsi zain dauden bitartean, hasi dira azken egunetan Mariupoletik ateratakoak iristen.
2022/05/02 - 19:28
Igandeko ebakuazioen ostean, errusiarrek berriro ere Azovstal bonbardatu dutela salatu dute ukrainarrek
Ez dago argi Azovstalen ebakuaziorik egon den gaur. Atzo Azovstal lantegitik atera zituzten 100 zibilak hiritik irten dira gaur.
2022/04/08 - 22:35
Hamarka zibil hil dituzte tren geltoki baten aurkako erasoan, Donbassen
Ukrainako agintariek Errusiari egozten diote erasoaren egiletza, baina Moskuk ukatu egin du bertan operaziorik egin duenik.
2022/04/08 - 16:33
Getxora etorri izan den Fainaren bizipenak ezagutu ditu Mikel Ayestaranek
Errusiarrek bere etxe ingurutik atera ondoren Kievera ihes egin zuen Fainak Getxoko familiari bizirik zegoela jakinarazteko. Virginia Uriguen, Faina Bratunetsen Getxoko ama, neskatoa Getxora itzultzeko desiatzen dago.
2022/04/07 - 22:53
Oñatiko familia batek Txernobylgo 'alaba' onik dagoela jakin duen une hunkigarria
Anna urtero dator Oñatira oporretan, baina haren familia euskaldunak ez du haren berri izan Ukrainako gerra hasi zenetik. Mikel Ayestaran lankideak onik topatu du.
2022/04/07 - 20:27
Mikel Ayestaranek urtero Euskal Herrira datorren 'Txernobylgo haur bat' topatu du, onik
Anna 13 urteko neska ukrainarra da. 6 dituenetik, Oñatira (Gipuzkoa) etorri da urtero oporretan, eta azken bisita Gabonetan egin zuen. Edonola ere, Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenetik, haren familia euskalduna atsekabetuta eta kezkatuta bizi izan da. Mikel Ayestaranek onik topatu du.
2022/04/06 - 22:54
Butxan gertatutakoa dokumentatzeko lan berezia egiten ari dira
Zibilak poliziari laguntzen ari zaizkio, bizilagun eta senideen gorpuen bila. Hilerrietara dozenaka gorpu iristen dira egunero, eta han heriotzaren kausak jasotzen dituzte, iker daitezen.
2022/04/06 - 16:19
Butxan aurkitutako gorpuak aztertu eta autopsia egiteko biltzen dihardu Ukrainako poliziak
Butxan laugarren egunez ari dira gorpuak kaleetatik eta hondakin artetik jasotzen. Oraingoan polizia ari da lan hori egiten, gorpuei autopsia egin eta gertatutakoa ikertu ahal izateko.
2022/04/05 - 22:36
Testigantza gehiago Butxatik: ''Errusiarrek mendekua nahi zuten''
Butxako biktimak gogora ekartzeko modua eman digute bizilagunek, hilketak gertatu ziren tokietara itzulita. Butxako kaleetan zeuden gorpu gehienak jasota ere, etxe eta ezkutalekuetan hildako gehiago agertzen dira.
2022/04/05 - 18:58
Satelite irudiek frogatuko lukete Butxa Errusiaren kontrolpean zegoen datetan han zeudela jada gorpuak
Errusiak muntaia egin izana leporatzen dio Ukrainari eta honek, ukatu egin du, eta jakinarazi du 400 zibil baino gehiagoren gorpuak aurkitu dituztela Butxa berreskuratzean. NBE materiala egiaztatzen eta gertatutakoa argitzen saiatzen ari da.
2022/04/05 - 16:18
Hildako gehiago topatu dituzte Butxan, eta herritarrek nazioarteko ikerketa eskatzen dute
Zelenski presidenteak adierazi duenez, Butxan bertan hildakoak gehiago izango dira, baina egoera okerragoa izan daiteke errusiarrek hartuta izan dituzten beste hirietan.
2022/04/04 - 22:39
Butxako sarraskiaren testigantzak: “Zibila zela esan zien Olegek errusiarrei, baina bost tiro eman zizkioten''
Bizilagunen laguntzaz berregin ditugu Butxako hilketetako batzuk, eta Errusiako tropen ankerkeria salatu dute. San Andres elizaren ondoko hobian, dagoeneko 60 gorpu inguru pilatu dituzte.
2022/04/04 - 16:22
Mikel Ayestaran: "Butxako herritarren artean izua da nagusi eta errusiarrak itzuliko diren beldur dira"
Mikel Ayestaran Butxa hirian da errusiarrek eragindako sarraskia gertutik ezagutzeko. Hirian heriotza eta izua nagusi dira. Ukrainak salatu duenez bertan gerra krimenak egin dituzte errusiar tropek.