Mikel Ayestaran
2022/03/18 - 15:39
Ukraina osoan izaten ari dira erasoak azken orduak
Gaur berriro kohete errusiar batek hildako bat eta lau zauritu utzi ditu hiriburuko auzo erresidentzial batean, 5 solairuko etxebizitza eraikina eta eskola bat errauts bihurtuz.
2022/03/17 - 21:40
Ukrainako gazteen artean Putinekiko mesfidantza da nagusi, Europara begira daude
Kieveko unibertsitatean egon gara hainbat gazterekin, eta argi dute euren jarrera. Belaunaldi berriak Europara begira daude, Putini bizkarra emanda, eta inbasioak euren jarrera indartu du.
2022/03/16 - 15:25
Etxeratze aginduaren lehen eguna bizi dute Kieveko biztanleek
Hirugarren egunez jarraian bonbardaketak izan dira, bart iluntzetik etxeratze agindupean dagoen hiriburuan. Hala ere, momentuz, Putinen tropek ez dute Kieveko kale hutsak eurenganatzeko ofentsibarik abian jarri.
2022/03/15 - 21:28
Errusiaren eraso berriek zibilen etxebizitzak suntsitu dituzte Kieven eta bi hildako utzi dituzte
Putinek beste hiru eraso egin ditu Kieven kontra, eta gutxienez bi lagun hil dira. Halaber, 35 orduko etxeratze agindua sartu da indarrean. Ostegun goizera arte ez ateratzeko eskatu du hiriko alkateak, ordu zail eta arriskutsuak aurreikusten direlako.
2022/03/14 - 16:32
Zibilen aurkako erasoak gordindu egin dira Ukrainan
Errusiako Armadak etxebizitza batzuk bonbardatu ditu Kieven, eta telebista dorre bat Rivne eskualdean. Donetsk hirian 23 pertsona hil dira misil batek jota, eta bertako agintari errusiazaleek Ukrainako Armadari egotzi diote erasoa.
2022/03/14 - 15:20
Misilak jaurti dituzte errusiarrek Kieven etxebizitzen aurka
Hiriburu iparraldeko Obolon auzoan erori dira lehen suziriak, 9 solairuko etxebizitza eraikin bat leherraraziz. Bi hildako utzi ditu erosoak. Handik sei kilometro eskasera, erdigunetik are gertuago dagoen Kirilivska kalean, beste hildako bat izan da suziri batek eraikin bat jo ostean.
2022/03/14 - 11:33
Mikel Ayestaran: "Orain arte Kieven izan den eraso larriena izan da goizaldekoa"
Goizaldean Kieven bonbardatu duten erakinaren atarian izan da gaur goizean Mikel Ayestaran. Azken datuen arabera, bi pertsona hil eta hamar zauritu dira bederatzi solairuko eraikinaren bonbardaketan.
2022/03/13 - 17:30
'Eutsi Ukrania' taldeko euskal boluntarioak lehen lerroraino sartu dira Kieven, jendea handik ateratzeko
Miguel eta Diego Euskal Herriarekin erlazio zuzena duten pertsonak Kievetik ateratzen saiatzen ari dira. Alinarekin izan dira, laster, Kievetik kotxez atera eta Gasteizera eramateko.
2022/03/11 - 21:46
Errusiako tropak hiriburura gerturatzen hasi dira, eta erasoa datozen egunetan izan liteke
Errusiako tropak Kiev inguratzen ari dira orduotan. Egunetan geldi egon dira Kievetik kilometro gutxira, baina azken orduetan mugitzen hasi dira eta hirira hurbiltzen.
2022/03/10 - 21:36
EITB Irpineko korridorean izan da
Zibilak ateratzeko martxan dauden korridoreetako batean, Irpin hirikoan Mikel Ayestaran lankidea egon da. Zer baldintzatan, nola ateratzen diren ikusi ahal izan du zuzenean. Irpingo korridoretik ehunka lagun igarotzen dira egunero arrisku handia hartuta, ez baitago su-etenik.
2022/03/10 - 15:21
Gaur ez da su-etenik izan Ukrainan, eta erasoek hiri eta herri handiak astindu dituzte
Mariupoleko udalak dio gaur berriro gune erresidentzialen aurkako erasoak izan direla eta egoera apokaliptikoa dela. 1.200 hildakotik gora daudela jakinerazi dute eta elikagaiak eta ura falta direla.
2022/03/09 - 21:37
Nahita ere, bada Ukrainatik ez ateratzera kondenatuta dagoen jendea
Oraindik Ukrainan daudenen artean, batzuek ezin dutelako ihes egin segitzen dute herrialdean. Esaterako, pertsona nagusien kasua da, etxetik ere ozta ozta ateratzen dira. Mikel Ayestaran lankidea horietako batzuekin izan da.
2022/03/09 - 15:36
Herritarren ebakuazioa ahalbidetzeko, Errusiak agindu du erasoak geldituko dituela gaur
Errusiak, Kievek proposatutako korridore humanitarioei argi berdea eman diela baieztatu du goizeko lehen orduan. Zelenskiren gobernuak baiztatu du Ukraina osoko 10 hiritan bide seguruak zabaldu direla herritarrak gatazka guneetatik ateratzeko
2022/03/08 - 22:03
Inbasioa hasi zenetik lehenengoz, korridoreak ireki dituzte, baina ez dira denak errespetatu
Sumy eskualdean 5.000 pertsona ebakuatu dituzte, tartean hainbat ikasle. Irpinen, Kievetik 25 kilometrora, oraingoan ez dira bonbak entzun. Mariupolek, ordea, setiatuta jarraitzen du; ez da korridorerik egon, eta elikagaiak eta botikak ez dira iritsi.
2022/03/08 - 15:20
Errusiako tropak Kievetik gero eta gertuago daude
Kievek eutsi egiten dio oraindik eta zibilak ere eginkizun horretan dabiltza. Hori bai, tropa errusiarrak gero eta gertuago daude.
2022/03/07 - 22:15
Kiev, erasoari eusteko moduan?
Boluntarioak dira nagusi hiriburuko defentsa guneetan. Eusteko prest daude, baina defendatzeko duten materiala oinarrizkoa da, nahiko errudimentarioa.
2022/03/07 - 15:24
Lubakiz josi dute Kiev ingurua, tropa errusiarrak oztopatzeko
Kiev erdigunean zibilek hondar poltsak prestatzen dituzte lubakiak egiteko. Ez dute korridore humanitarioen inguruko albisterik entzun nahi. Ukrainako hiriburuan geratuko dira azkeneraino.
2022/03/06 - 15:49
Eraso gogorrak Irpinen, Kievetik gertu
Borroka irekia dago, eta azken orduetan milaka zibilek ihes egin dute.
2022/03/05 - 15:50
Su-etena zapuztuta, korridoreak ez dira erabili ahal izan
Errusiak salatu du Ukrainako miliziak direla zibilei irtetea eragozten ari direnak, eta Ukrainiak Moskuri leporatu dio su-etena urratu izana.
2022/03/04 - 15:30
Erasoen kontrako aterpe bilakatu dute Kiev hirian dagoen antzoki ingeles bakarra
Dozenaka aktore, zuzendari eta bizilagunentzako aterpea da gaur egun. Oraingoz bi asterako elikagaiak dituzte eta sare sozialetan jartzen dituzten mezuekin errusiari aurre egiten diote.