Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Misilak jaurti dituzte errusiarrek Kieven etxebizitzen aurka

18:00 - 20:00
Misilak jaurti dituzte errusiarrek Kieven etxebizitzen aurka
Hiriburu iparraldeko Obolon auzoan erori dira lehen suziriak, 9 solairuko etxebizitza eraikin bat leherraraziz. Bi hildako utzi ditu erosoak. Handik sei kilometro eskasera, erdigunetik are gertuago dagoen Kirilivska kalean, beste hildako bat izan da suziri batek eraikin bat jo ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X