Mikel Ayestaran
2022/03/03 - 15:27
Ebakuntzak bunkerretan, sendagai falta... Kieveko ospitale bat bisitatu dugu
Mikel Ayestaranek bisitatu duen ospitalean ebakuntzak bunkerretan egiten ari dira eta sendagaiak falta dituzte. Gaixo asko ez dira erietxetara joaten bonbardaketen beldurrez.
2022/03/02 - 21:42
Mikel Ayestaran: ''Kievetik 30 kilometro iparraldera dago gerra frontea''
Kieven iparraldetik sartzeko sarbidea kontrolgunez beteta dago, eta Ukrainako Armadak zubi bat bota du errepide horretan, errusiar soldaduei zailtasunak jartzeko. Hiriburuan, jakin badakite Errusiako Armada heldu helduko dela bertara, baina ez dakite noiz egingo duen.
2022/03/02 - 15:21
Mikel Ayestaran: ''Ukrainako Armadak Kiev iparraldeko zubi bat suntsitu du errusiarrak geldiarazteko''
Mikel Ayestaran atzo iritsi zen Kievera. Gaua hiriko tren-geltokian pasatu du eta nahiko lasaia izan dela adierazi du. Goizean Kiev iparraldea bisitatu du eta bertatik bertara ikusi du Ukrainiako Armadak konboi errusiarra geldiarazteko suntsitutako zubia.
2022/03/01 - 21:48
Kiev hartzeko lehen erasoa
Errusiak Kieveko segurtasun eraikinei erasoko ziela esan eta misila jaurti du telebista dorrearen kontra. Kieven aurkako ofentsiba espero da ondorengo orduetan, eta 64 kilometroko konboi militarra hara bidean da. Ukrainako hiriburua prestatzen ari da Errusiaren erasorako.
2022/02/28 - 21:40
Egoerak okerrera egin du Ukrainan eta hildako zibilen kopurua gero eta handiagoa da
Kievek jomugan segitzen du, baina Errusiako tropek, momentuz, ez dute hiriburua bereganatzerik lortu. Bien bitartean, Zelenski Ukrainako presidenteak formalki bete du Europar Batasuneko kide izateko eskaera.
2022/02/28 - 15:25
Lviv-eko tren geltokia: Ukrainatik irteteko puntu estrategikoa
Lvivetik irteten diren trenak beterik doaz eta oso zaila da bidaiatzeko txartel bat lortzea. Geltokira milaka lagun iristen dira egunero Europa mendebalderantz bidaiatzeko nahiarekin.
2022/02/28 - 11:01
Mikel Ayestaran: "Ukrainarrek itxaropen gutxi dute su-etena lortzeko gaur hasiko diren negoziazioetan"
Mikel Ayestaran lankidea Lviven (Ukraina) dago eta hara iristeko bidaia nolakoa izan den kontatu digu. Ukrainarrak gaur Bielorrusia eta Ukraina arteko mugara begira daude, bakea lortzeko negoziaketan han hasiko baitira. Hala ere, Mikelek somatu duenez, herritarrek ez dute itxaropen handirik.
2022/02/25 - 15:33
Polonia bihurtu da gerra atzean uzteko ate nagusia ukrainarrentzat
Azken orduetan milaka pertsona heldu dira Ukraina eta Polonia arteko mugara. Poloniara zeharkatzea lortu dutenek diotenez, mugaren beste aldean auto-ilarak kilometro askokoak dira.
2022/02/13 - 21:58
Minbiziarekin hil den mutiko palestinar baten kasuak hautsak harrotu ditu
Gazatik irteteko baimena lortu zuenerako, berandu zen. Zisjordanian ez zuen lortu ospitaleetan artatzea, eta azkenean anbulantzia batean hil zen.
2022/02/12 - 16:32
Juana Ruiz kooperante espainiarrak bere errugabetasuna defendatu du berriro
Mikel Ayestaran EiTBren bidali bereziarekin egon da, eta Israelgo Gobernuak Gobernuz Kanpoko Erakundeen aurka abiatutako kanpainaren biktima dela esan du, 10 hilabeteko espetxealdiaren ostean.
2022/02/07 - 22:12
Juana Ruiz kooperantea askatu du Israelek, 10 hilabeteren ostean
10 hilabeteren ostean, Israelek aske utzi du Juana Ruiz kooperantea. Baldintzapeko askatasuna eman diote, eta oraindik beste 3 hilabete itxaron beharko du bertatik ateratzeko.
2022/02/01 - 15:58
Amnesty International erakundeak palestinarren aurka apartheid krimena egitea leporatu dio Israeli
182 orrialdeko txostenak "palestinarren lurren eta jabetzen konfiskazio masiboak, legez kanpoko hilketak, nahitaezko lekualdatzeak, zirkulaziorako murrizketak eta nazionalitatea eta herritartasuna ukatzea" kritikatzen ditu.
2022/01/22 - 16:54
100 hildako baino gehiago eragin ditu Saudi Arabiak Yemenen, bonbardaketa baten ondorioz
Yemenen dagoen atxiloketa zentro baten kontra jaurti dituzten bonbak. Zazpi urte bete ditu jada gerrak eta 377.000 pertsona hil dira.
2022/01/14 - 21:32
Iranek animazio bideo bat egin du Donald Trumpen aurkako eraso bat azaltzeko
Iranek bere jeneral garrantzitsuenaren hilketaren bigarren urteurrena gogoratu du. Trumpek agindu zuen Soleimaniren hilketa, eta erantzun bera eman nahi diote tripulaziorik gabeko hegazkin baten jomugan jarriz. Irudiak: www. khamenei.ir
2022/01/03 - 15:12
2019an aire eraso batean ia familia osoa galdu zuen Diaak
Urte odoltsua izan da Gazan. Maiatzeko operazioan Israelek 129 zibil hil zituen, tartean 66 haur. Baina zer gertatzen da bonbardaketa batetik bizirik ateratzen direnekin?
2022/01/02 - 22:12
Hamazazpi preso daude gaur egun Gazako heriotzaren korridorean
Israelen kolaboratzaile izateagatik zigortuta dauden presoak diran. Mikel Ayestaranek espetxean sartzeko aukera izan du.
2021/12/26 - 15:52
Non albistea, han ETB
2021eko albiste garrantzitsuenean harian egon da ETB, eta laburbilduma osatu dugu bideo honetan.
2021/12/25 - 18:44
Haur desgaituentzako aterpea dago Belenen, Jesus jaio zen lekutik oso gertu
Desgaitasuna tabua den gizartean, Beleneko haur desgaituek eurentzako bereziki prestatuta dagoen aterpetxea dute. 15 urte daramatza martxan eta 35 haur bizi dira bertan.
2021/11/21 - 18:03
Bost urteko berritze lanen ostean, munduko mosaiko-alfombra handiena ikusgai dago Palestinako Jeriko hirian
Zortzigarren mendeko jauregi batean dago eta Palestinako arkeologoek, pandemiaren ostean, turismoa berpizten lagunduko duela espero dute.
2021/11/07 - 17:10
Onik atera da Irakeko lehen ministroa bere kontrako atentatu batetik
Lehergailuz betetako hiru dron erabili dituzte Al Kazemiren etxeari erasotzeko, eta horietako batek etxearen kontra jo du. Oraingoz inork ez du bere gain hartu erasoa.