Mikel Ayestaran
2021/11/06 - 22:05
Israelgo Armadak 73 adingabe hil ditu tiroz edo bonbaz aurten
Gainera, ehunka haur atxilotzen ditu, eta horietako batekin egon da Mikel Ayestaran.
2021/10/25 - 16:45
Israelek terroristatzat hartu ditu Palestinako gobernuz kanpoko sei erakunde nagusiak
Palestina Askatzeko Fronte Popularra finantzatzen dutela dio Israelek. Esaterako, joan den astean Euskadin egon ondoren, Sahar Francis abokatua Ramalara bueltatu da eta 30 urtez giza eskubideen alde borroka egin ondoren, orain terrorista da Israelentzat.
2021/10/12 - 13:04
Muqtada al Sadrren alderdiak garaipena aldarrikatu du Irakeko hauteskundeetan
Sadam Husseinen erregimenak 2003an behera egin zuenetik izandako parte-hartze baxuena izan dute igande honetako hauteskundeek, % 41 inguru.
2021/10/11 - 10:39
% 41eko parte-hartzea izan da Irakeko Parlamentua aukeratzeko hauteskundeetan
25 milioi irakiarrek zuten botoa emateko eskubidea igandeko bozetan. Oposizioak boikoterako deia egina zuen.
2021/10/10 - 22:53
Parte-hartze urria, Irakeko Parlamenturako hauteskundeetan
25 milioi irakiar zeuden deituta igande honetako bozetara, eta tokiko komunikabideen arabera, parte-hartzea % 30 ingurukoa izan da. Oposizioak ez zuen sinesten hauteskundeak garbiak izango zirenik, eta boikot egitea eskatu die boto-emaileei.
2021/10/10 - 22:52
Herritarrek bizkarra eman diete Irakeko hauteskundeei
% 30 ingurukoa izan da parte-hartzea, hedabideen arabera. Kaleko protestengatik aurreratutako hauteskundeetan beste protesta bat egin dute, bozketan ez parte hartuta.
2021/10/10 - 18:24
Aldaketa handirik ez da espero Iraken, gaurko hauteskunde aurreratuetan
Ez da ilararik ikusten hauteslekuen atarietan eta abstentzioa handia izan daitekeela uste da.
2021/10/10 - 00:01
Etsipena da nagusi aldaketa nahi dutenen artean, Irakeko hauteskundeen atarian
Parlamentu berria aukeratuko dute irakiarrek, eta herrialdean izan ziren protesta handien jarraitzaileek boikoterako deia egin dute.
2021/10/09 - 18:56
18 urteko okupazioaren ondoren, azken aldiz izango dira AEBetako tropak Irakeko hauteskundeetan, igandean
24 ordu baino ez dira falta boto-kutxak irekitzeko, eta sinatutakoa betetzen bada, hauek izango dira Estatu batuetako tropen presentziarekin egingo diren azken bozak.
2021/09/18 - 18:05
Emakumeen Ministerioa desegin dute talibanek Afganistanen
Besteak beste, emakumeei kirola egitea debekatu zaie Afganistanen. Frozan Azizi emakume kirolari gaztearen istorioa jaso du Mikel Ayestaran kazetariak.
2021/09/15 - 22:41
Etsipenaren merkatuak: Afganiarrek nonahi saldu behar dituzte euren ondasunak, bizirauteko
Hilabete pasatu da Afganistanen talibanek agintea hartu zutenetik. Segurtasuna itzuli da kaleetara, baina herritarren egoera ekonomikoa oso larria eta kezkagarria da. Mikel Ayestaranek gertutik ikusi du afganiarrek edonon saldu behar dituztela euren ondasunak.
2021/09/14 - 22:56
Panjshir-en, talibanen aurkako erresistentziaren azken gotorlekuan, sartu gara
Talibanek okupatuta dute Panjshir, eta erresistentzia ezkutatuta dagoela azaldu digu bertan jarraitzen duen dendari bakarrenetako batek, noiz eraso zain.
2021/09/14 - 16:42
Talibanak nazioarteko laguntza jasotzeko prest azaldu dira, egoera ekonomiko larriari aurre egiteko
Nazio Batuen Erakundeak uste baino diru gehiago bildu du Afganistango krisiari aurre egiteko. Orain laguntza hori egoera larrian dauden afganiarrei helaraztea de erronka.
2021/09/13 - 16:44
Nazioarteko hegaldi komertzialak berriro abiatu dituzte Kabulen
Mikel Ayestaranek Abdul Hadi Hamdan mula Kabulgo aireportuko zuzendari berria elkarrizketatu du. Bere hitzetan, Qatarreko teknikarien laguntza ezinbestekoa izan da aireportua berriro martxan jartzeko.
2021/09/12 - 16:45
Baliabiderik gabe eta muturreko egoeran daude Afganistango erietxe asko
Egoera oso konplexua bizi dute Ghandi Ospitalean. Osasun arloko langileak bi hilabete daude kobratu gabe, eta, botikak falta direnez, gaixoen senideek erosi behar dituzte. Alabaina, askok ez dute botikak ordaintzeko dirurik, eta handik alde egin behar dute.
2021/09/10 - 22:49
Talibanek irailaren 11n egingo dute gobernuaren aurkezpen ofiziala, egun sinbolikoa baita
Azken 20 urteetan, okupazioa eta lapurretak besterik ez direla egon salatu du Kabulgo alkate berriak. Orain, berriz, segurtasuna eta itxaropena itzuli direla gaineratu du. Talibanentzat, I-11 Afganistango suntsiketaren eta inbasioaren sinbolo bihurtu da.
2021/09/10 - 16:51
Espainiak Afganistanen utzi zituen ehunka kolaboratzaileetako bat elkarrizketatu du Mikel Ayestaranek
Mohamed eta bere familia talibanen mehatxupean bizi dira eta Espainiari irtenbide bat eskatzen dio Afganistandik irteteteko.
2021/09/09 - 22:39
Erresistentziaren lehen lerroan dauden emakume afganiarrak: Aria Mohamadi ziberaktibistarekin hitz egin dugu
Aria Mohamadi 21 urteko medikuntza ikaslea da, eta talibanen aurka mobilizatzeko deiak zabaltzen ditu sare sozialetan. Harekin hitz egin du Mikel Ayestaranek.
2021/09/09 - 16:32
Talibanek onartutako lehen legearen arabera, protestak legez kanpokoak dira
Astearteko manifestazio jendetsuen ostan, protestak debekatu eta segurtasuna indartu dute talibanek Kabul hiribuan. Hala ere, emakume batzuk kalera irteteten jarraitzeko prest daudela diote.
2021/09/08 - 22:47
Mikel Ayestaran, Kabuletik: "Talibanek segurtasuna ekarri dute, baina jendea beldur da"
Talibanenganako konfiantza falta nabarmena da Kabuleko kaleetan, baina herritarrek ez dute beste erremediorik. Afganistanetik informatzen ari den kazetari gutxietako bat da Mikel Ayestaran.