Mikel Ayestaran
2021/06/19 - 23:04
Ebrahim Raisi, ultra kontserbadorea eta preso politikoen hilketa zigorren arduraduna
Ebrahim Raisi apaiz ultra kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ditu Iranen, inoizko parte hartze baxuena izan duten bozketan.
2021/06/18 - 17:01
Presidente berria aukeratzeko hauteskundeak egiten ari dira Iranen
Aldaketaren unea heldu da Iranen. Dena prest dago kontserbadoreek botorea berreskuratzeko inoizko parte hartzerik txikiena aurreikusi den hauteskundeetan.
2021/06/13 - 22:43
Amaitu da Netanyahuren garaia Israelen
Israelgo Parlamentuak Naftali Bennett Yamina mugimendu abertzaleko buruzagiaren inbestidura onartu du, Benjamin Netanyahuren agintaldiari amaiera emanez.
2021/06/04 - 09:06
"Aldaketaren gobernua" baztertzeko dei egin die Netanyahuk eskuineko diputatuei
Oposizioko zortzi alderdi ados jarri dira Netanyahu Gobernutik kanporatzeko. Ituna Parlamentuak berretsi behar du, eta Netanyahu bozketa atzeratzeko ahaleginetan ari da alternatibak porrot egin dezan.
2021/06/03 - 19:51
Netanyahuren aurkako koalizio ahula, Israelen
8 alderdi oso ezberdinek osatzen duten gehiengoa hauskorra da, eta Parlamentuak bozketa atzeratu nahi du.
2021/05/31 - 09:17
Netanyahu agintetik kentzeko koalizio gobernua osatzeko lanean da Israelgo oposizioa
Gaur egun, lehen ministro denari karguan errepikatzeko aukerak murriztu zaizkio 12 urtez jarraian agintean egon ondotik.
2021/05/26 - 16:51
Komunikabide dorreen aurkako erasoek zigor kolektiboa ekarri diete inguruko bizilagunei
Azken erasoaldian Israelek lau dorre suntsitu ditu Gazan. Horietatik bi bertako eta nazioarteko komunikabideek erabiltzen zituzten, eta sekulako zigor kolektiboa da inguruko bizilagunentzat.
2021/05/26 - 12:09
Jerusalemgo kontsulatu palestinarra berriro zabalduko duela iragarri du AEBk
Donald Trumpen administrazioak kontsulatuaren eta enbaxadaren bat-egitea gauzatu zuen 2019an, Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortu eta enbaxada Tel Avivetik lekualdatu eta bi urtera.
2021/05/25 - 16:43
Gazan azken 14 urtean lau gerra pairatu dituzte, eta haurrak traumatizatuta daude
Gazako haur gehienak izututa daude. Ametsgaiztoak izaten dituzte eta muturreko erantzunak dituzte. Askok eta askok laguntza psikologikoa behar dute.
2021/05/24 - 22:25
Mikel Ayestaran Gaza iparraldean dagoen 'zero gunean' izan da
Agintariek diote 1.500 etxe suntsitu eta beste 13.000k kalteak pairatu dituztela 11 eguneko erasoaldian. Lekukoek dena galdu badute ere, pozik daude bizirik irten direlako.
2021/05/21 - 16:38
"Israelek eta Hamasek nork bere garaipentzat aurkeztu dute erasoak gelditzea"
Hamaika eguneko indarkeria oldearen ostean iritsi da su-etena Ekialde Hurbilera. Oraingoz su-etena errespetatzen ari dira bi aldeak.
2021/05/21 - 14:14
"Oso garrantzitsua" da Israelen bake prozesuari berriro ekitea, EBren esanetan
"Orain ere garrantzi handikoa da bi Estaturen konponbiderako horizonte politikoa berrezartzea", esan du EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariak.
2021/05/21 - 09:01
Gatazkari buruzko "elkarrizketa serioa" abiatzeko eskatu die NBEk bi aldeei
Joe Biden AEBko presidenteak esan du bere administrazioak "diplomazia isil eta nekaezinarekin" jarraituko duela benetako bakea lortzeko helburuarekin.
2021/05/18 - 17:08
Palestinarren grebak jarraipen masiboa izan du Israelen eta Gazako lurraldeetan
Sindikatuek eta erakunde zibilek sustatutako deialdiak Jerusalemgo Hiri Zaharraren jarraipena izan du.
2021/05/18 - 12:57
Jordaniako mugatik gertu drone bat bota duela iragarri du Israelek
Israel iparraldean eraitsi du aparatua. Oraingoz, ez dute zehaztu norena zen.
2021/05/17 - 14:49
Israelen "erasoaldia gelditzeko" esku hartzea eskatu dio Palestinak nazioarteari
Palestinako lehen ministroak Israelen aurkako zigor neurriak onartzea eskatu dio nazioarteko komunitateari. Iragan astelehenetik 200 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek.
2021/05/14 - 19:11
Gazako herritarrak aterpea bilatzen ari dira, lurreko erasoaren mehatxupean
Israelgo Armadak soldaduak bidali ditu Gazako mugara eta erreserban zituen 9.000 militar mobilizatu ditu. Gutxienez, 119 palestinar, tartean 31 adin txikiko, eta 7 israeldar hil dira astelehenetik.
2021/05/14 - 16:48
Israelek 119 palestinar hil ditu Gazan, tartean 37 adin txikiko
Ofentsiba hasi zuenetik Israelek Gazaren aurka egin duen bonbardaketarik gogorrena izan da azken orduetakoa.
2021/05/13 - 16:53
Bidenek ordezkari berezia bidali du Ekialde Hurbilera, egoera baretze aldera
Biden presidenteak argi esan du Israelek defentsarako eskubidea duela eta Israelgo Armadak dena prest dauka soldaduak Gazan sartzeko.
2021/05/13 - 09:15
AEBk Netanyahu babestu du eta Israelen "defendatzeko" eskubidea azpimarratu du
Israelek astelehenaz geroztik Gazan egindako erasoetan gutxienez 69 palestinar hil ditu, tartean 17 haur. Israelen, berriz, zazpi pertsona hil dira.