Mikel Ayestaran
2023/10/15 - 16:35
Muturreko tentsioa Gazan, Israelen lurreko inbasioaren beldur
Sderotetik 7.000 lagun ebakuatu dituzte, baina Israelek gaur Gazan ireki duen pasabidean ez da exodo handirik izan. Astebetean hildako gehiago egon da 2014an bi hilabete iraun zuen gerran baino.
2023/10/14 - 22:40
Laguntza humanitarioak Gazako ateak itxita ditu
Mikel Ayestaran EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak azaldu duenez, su-etena beharrezkoa da laguntza humanitarioa Gazako Zerrendan sar dadin. Diplomazioa lanean ari da, baina indarkeria baino abiadura txikiagoan.
2023/10/14 - 22:35
Mikel Ayestaran: ''Israel prest dago lurreko inbasioa martxan jartzeko''
EITBk Jerusalemen duen korrespontsalaren hitzetan, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du Armada prest dagoela Gazaren kontrako erasoaldi handia abiatzeko.
2023/10/14 - 16:52
Israel hasi da lurreko erasoak egiten Gazan, baina oraindik ez du inbasioa abian jarri
Mikel Ayestaran berriemaile bereziak baieztatu du tentsioa handia dela eta Israelgo Armada prest dagoela inbasioa hasteko. Egiptok Gazarekin lotzen duen pasabidea ireki du.
2023/10/13 - 22:17
Mikel Ayestaran: "Ez da exodo masiborik izan"
EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak esan du Israelek ez duela korridore humanitarioa zabaldu eta ihes egin duten herritarrek bonben artean egin behar izan dutela.
2023/10/13 - 17:34
Mikel Ayestaran: ''Ez dago su-etenik, eta herritarrek bonben artean egin behar dute ihes Gazan''
EITBk Jerusalemen duen korrespontsalak azaldu duenez, Israelgo hedabideek uste dute larunbatean hasiko dela lurreko inbasioa.
2023/10/12 - 18:32
Mikel Ayestaran: ''Zibilen egoera muturrekoa da Gazan: ez dago argindarrik, jatekorik eta babestokirik''
Gerraren seigarren egunean, Israelek Gazako Zerrenda etengabe bonbardatzen jarraitzen du, soldaduak lurrez sartzeko prest dituen bitartean. Osasun sistema kolapsatuta dago Zerrendan.
2023/10/12 - 16:53
Mikel Ayestaran: ''Azken argi berdea besterik ez da falta lur-inbasioa hasteko''
Gazatik gertu, Sderoten esaterako, Israelgo Armadaren mugimenduak etengabeak dira. Gazako biztaleen egoera muturrekoa da: argindarrik ez dago eta jatekoak ere gutxi.
2023/10/11 - 22:27
Mikel Ayestaran: "Jendea haserre dago eta Netanyahuk babesak galdu ditu"
EITBk Jerusalemen duen korrespontsalaren esanetan, Netanyahuren aldekoak diren eskualdeetan ere galtzen ari da babesa lehen ministroa. Bien bitartean, gerra kudeatzeko batasun-gobernua osatu du Beny Gantz oposizioko buruarekin.
2023/10/11 - 17:45
Mikel Ayestaran: "Isiltasuna dago bahitutako pertsonen inguruan; baliteke negoziazioren bat egotea irekita"
EITBk Jerusalemen duen berriemaileak azaldu duenez, baliteke adineko bahituak, emakumeak eta haurrak askatzeko negoziazioak irekita egotea. Hori bai, ofizialki aldeek ez dute ezer baieztatzen.
2023/10/10 - 22:20
Mikel Ayestaran: "Bonbardaketak gero eta gogorragoak dira; hala izan ohi da lurreko inbasioa egin baino lehen"
EITBk Jerusalemen duen berriemaile bereziak azaldu duenez, Israelgo Armada lurreko inbasioari ekiteko prestaketetan egon liteke.
2023/10/09 - 22:23
Mikel Ayestaran: "Hamasek badaki bahituak direla bere armarik preziatuena"
EITBk Jerusalemen duen berriemaile bereziak gerraren azken ordukoa eman digu.
2023/08/24 - 19:35
Zeintzuk izango dira Prigozhinen heriotzaren ondorioak?
Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbilerako korrespontsalak Wagner taldeko buruaren heriotza aztertu du.
2023/08/19 - 18:05
Opio-uzta % 80 murriztu da Afganistanen Talibanak agintean daudenetik, baina beste arazo batzuk azalerazi dira
Liderraren agindua bete da, baina nekazariak bizitzeko alternatibarik gabe gelditu dira eta askok emigratzea beste aukerarik ez du. Adituek ohartarazi dute mendebaldeak droga edo errefuxiatuen artean aukeratu beharko duela. Afganistanen milioitik gora drogazale daude, biztanleen % 8.
2023/08/17 - 16:40
Mahsa Aminiren heriotzaren lehen urteurrenerako hilabete baino gutxiagora, agintariak protesten beldur dira
Iranek neurriak gogortu ditu Mahsa Aminiren heriotzaren urteurrenean. Hilabete baino gutxiago falta da eta agintariak protestek gora egingo duten beldur dira. Amini zapia ondo jantzita ez eramateagatik atxilotu zuten eta moralaren poliziaren eskuetan hil zen.
2023/06/19 - 16:43
Frontea aurrera doa pausoz pauso, eta milaka ukrainar etxera itzuli ahal izateko zain daude
Ukrainako armadak beste herri bat askatu du Zaporiyiako frontean. Frontea aurrera doa pausoz pauso, eta milaka desplazatu albiste onen zain daude etxera itzuli ahal izateko.
2023/06/18 - 22:32
Eskuz egindako armak, Ukrainako tailer klandestinoetan
Ukrainako Armadak Mendebaldeko aliatuek agindutako armak jaso ditu, baina tailer klandestinoen sare bat ere badu. Bujiak, kohete jaurtigailuak edo kamikaze droneak eskuz egiten dituzte, tropei erasoaldian laguntzeko.
2023/06/16 - 16:42
Kajovkako presa apurtu zenetik orduro neurtzen dute erradioaktibitatea Zaporiyian
Ukrainak poliki egin du aurrera hegoaldeko frontean. Fronte honetan gerraren berezko arriskuari istripu nuklear baten arriskua gehitzen zaio. Errusiak Europako zentralik handiena okupatu du inbasioa hasi zenetik eta inguruko hirietan erradioaktibitatea neurtzen dute orduero, istripu baten beldur.
2023/06/12 - 16:40
Gerran dagoen hiri baten beharrei auzo osoak ur azpian dituen hiri batenak gehitzen zaizkie orain Khersonen
Presa lehertu eta astebetera, uraren maila jaisten hasi da Kherson eskualdean. Hala ere, azken orduetan, artilleria erasoak areagotu egin dira inguruan.
2023/06/11 - 22:38
Urak mina-eremuak mugitu ditu Ukrainan, eta orain lehergailuak urak hartutako edozein lekutan ager daitezke
Ukrainan mehatxu handia dira egunotan gerrako minak. Errusiarrek okupazioetan barreiatutako minak, orain mugitu egin ditu urak, Nova Kayofkako presa lehertu ostean. Korronteak noraezean eraman ditu, gainera, arriskua biderkatuz.