Mikel Ayestaran
2023/02/28 - 15:46
Kieveko agintariek Errusiak Izium bezalako hirietan egindako gerra krimenak salatu dituzte
Iziumen, Ukraina Ekialdean, errusiarrek alde egin ostean ehundaka gorpu aurkitu zituzten, horietako asko tortura zantzuekin. Gerra honetako hobi komun handienetako bat omen da.
2023/02/27 - 16:00
Chasiv Yarren, Ukrainako artilleriaren posizio nagusian, zibilek bizirik diraute su gurutzatuaren erdian
Ukrainan, zabalik dauden bi fronteetan, borrokek ez dute etenik. Donbassen, ukrainarrak hainbestean ari dira eusten, baina Bakhmut inguruan, ezin izan dituzte gelditu, eta errusiarrak aurrera egiten ari dira.
2023/02/26 - 15:43
Fronteko lehen lerrora doan trena Kramatorsken gelditzen da
Ezinbesteko geltokia da frontera doazenentzat edo frontetik atseden hartzera doazenentzat. Errusiak aurrera egin ahala, geltokiak galdu ditu Ukrainak.
2023/02/25 - 17:18
Haur ospitale bakarra gelditzen da Donbassen
Donbassen ia hamar urte daramatzate gerran, eta, gerra guztietan bezala, haurrak dira biktima nagusienetakoak. Mikel Ayestaran kazetaria bertan da, eta zutik dagoen haur ospitale bakarrean izan da.
2023/02/24 - 15:29
Defentsa Ministerioak uste du Errusiak espero baino hilabete gehiago beharko duela Donbass kontrolatzeko
Ukrainan, ekialdeko fronte osoan egin dutela gaur eraso esan du eguneroko agerraldian Errusiako defentsa bozeramaileak. Euren tropak Donbassetik kanpo, Kharkiveko lurraldean dagoen Kupiansken ere borrokan ari direla gaineratuz.
2023/02/23 - 21:43
Ukrainak atzera egin du Donbassen, eta Bakhmut galduz gero Kramatorsk arriskuan legoke
Gerra ez da amaitu eta fronteetan borrokak areagotu egin dira urteurrenaren bezperan. Ukrainak atzera egin du Donbassen, eta Bakhmut galduz gero Kramatorsk arriskuan legoke.
2023/02/21 - 16:28
Kieven iritziz, errelitatearekin kontaktua erabat galdu du Putinek
Putinek Errusiako Parlamentuko ordezkarien aurren egin duen hitzaldia entzun ondoren, gezurretan aritzea leporatu dio Ukrainako Gobernuak. Harekin elkarrizketa ezinezkoa dela dio eta kaosa zabaltzen ari dela azpimarratu du, bai frontean, baita Errusian bertan ere
2023/02/19 - 15:42
Gutxienez bost lagun hil dira Sirian Israelek botatako misilen ondorioz
Ekialde Hurbilean giroa bero-bero dago. Israelek jaurtitako misilek Siriako hiriburutik gertu jo dute eta gutxienez 5 lagun hil dituzte. Mikel Ayestaran Ekialde Hurbileko EITBko berriemailea, Damaskotik zuzenean.
2023/02/12 - 15:52
Hatay, hiri mamu bilakatuta
Hondakinak bildu eta ingurua berreraikitzea dute orain erronka Turkian, zero gunean bereiziki, Hatay eskualdean, Turkia eta Siria arteko mugan. Bertan txikizioa izugarria da eta herritar gehienak ezer gabe geratu dira, kale gorrian.
2023/02/11 - 21:30
Erreskate lanak bukatzear daude Antiokian, eta makina astunak soilik ari dira lanean
Turkiako lurrikarek gehien astindu duen eskualdea Hatay izan da, herriaren hegoaldean, Siriako mugan. Bertan da Mikel Ayestaran lankidea, eta azken orduko nondik norakoak kontatu dizkigu.
2023/02/11 - 15:40
Antiokia da lurrikaren zero gunea; gorpuak dira bereziki hondakin azpitik ateratzen dituztenak
Turkian eta Sirian oraindik ere lanean jarraitzen dute, igandetik astelehenerako gauean izan zen lurrikaran desagertutako milaka lagunen bila. Orduek aurrera egin ahala, ordea, gero eta zailagoa da inor bizirik aurkitzea. Erreskate taldeak atsedenik gabe ari dira. Bertan da Mikel Ayestaran lankidea.
2023/02/10 - 21:53
Mikel Ayestaran, Gazianteptik (Turkia): "Norbait bizirik erreskatatzeko probabilitatea zeharo txikitu da"
EITBko berriemaileak jakitera eman duenez, gorpuak eta gorpuak ari dira ateratzen azken orduetan. Bestalde, Recep Tayip Erdogan Turkiako presidentearen kontrako kritikak areagotu direla azaldu du.
2023/02/09 - 21:53
Mikel Ayestaran: ''Kahramanmarasen, kiroldegia gorputegi moduan erabiltzen ari dira''
Itxaropena azken orduotan asko mugatu da, tantaka ateratzen baitute bizirik jendea hondakinen artetik. Txikizioak eragindako etsipena, eta kaleak betetzen dituzten milaka gorpuen kudeaketa nagusitu dira.
2023/02/09 - 10:38
Mikel Ayestaran lurrikararen epizentrotik 50 kilometrora dago: ''Hemen txikizioa erabatekoa da''
Erreskatea taldeak gau eta egun ari dira lanean Mikel Ayestaranek Turkiatik kontatu digunez. Hala ere, orduak aurrera egin ahala, norbait bizirik aurkitzeko aukerak gutxituz doaz.
2023/02/08 - 21:44
Mikel Ayestaran: "Siriako muga alboan muturreko egoera da"
Turkiako erreskate taldeak ari dira bakar bakarrik lanean. Turkiako mendi federazioko trebatutako taldeak ari dira erreskate lanak egiten Hatayn.
2023/02/07 - 21:23
Mikel Ayestaran: ''Turkiara ez bezala, Siriara ez da oraindik heldu nazioarteko laguntza''
Milaka pertsona etxerik gabe geratu dira Turkian eta Sirian, lurrikarren ondorioz, eta denentzako aterperik ez dago, negu gorrian badaude ere.
2023/02/05 - 21:35
HDP alderdi kurduaren ilegalizazioa gero eta gertuago dago; Justiziak kontuak izoztuko dizkio
Turkiako hauteskundeetarako hiru hilabete falta direnean, alderdi kurduaren ilegalizazioa gero eta gertuago dago. Ankarak terroristatzat jotzen duen PKKrekin harremana izatea leporatu die. Kurduek, berriz, arrazoi politikoengatik dela uste dute, herrialdeko hirugarren indarra direlako.
2023/01/29 - 15:31
Zigor kolektiboen aldeko apustua egin du Israelek, palestinar otso bakartien erasoei aurre egiteko
2023a hasi denetik, 34 palestinar eta 7 israeldar hil dira bi herrien arteko gatazkaren ondorioz.
2022/12/26 - 16:25
Horrela kontatu dugu EITBn Ukrainako gerra
Mundua pandemiatik gerrara eraman duen urtea izan da 2022a. Pandemiak utzitako murrizketetatik, normaltasunera itzultzen hasi berritan Ukrainako gerrak kolpatu zuen mundua. Horrela kontatu dugu EITBn Ukrainako gerra.
2022/12/12 - 15:37
Irango protestetan atxilotutako 23 urteko gaztea urkatu dute gaur, bi paramilitar labanaz hiltzea egotzita
Iranen, protesten aurkako errepresioa areagotu du Gobernuak. Protestetan atxilotutako bigarren manifestaria exekutatu du gaur. Labanaz bi paramilitar hiltzea egotzita hil dute exekuzio publiko batean.