Moda
2022/10/02 - 22:55
Lilura sortu du spray bidez egindako soinekoak, Parisko Modaren Astean
Bella Hadid modeloa, ia biluzik zela, spray berezi batekin zipriztindu dute; zipriztinak solidotu, eta segundo gutxira soineko zuri harrigarria sortu dute. Coperni etxearen berrikuntza da.
2022/09/27 - 16:50
Minimil etxeak 50 urte bete ditu Euskal Herriari lotuta
Kontxu Uzkudun lasartearrak sortu zuen Minimil duela bost hamarkada Balentziagaren oinarriei jarraitu asmoz. Artisau lanarekiko errespetua, zorroztasuna eta materialaren erabilera dira etxearen bereizgarriak.
2022/09/17 - 22:55
'H05' eta 'Reparto' euskal firmak, Madrilgo Fashion Week-eko sortzaile gazteen artean
Modaren munduak Madrilen du hitzordua egunotan, industriaren pasarela handian. Cibelesetik atera eta 'showroom'-ean euren bildumak erakusten dituzten sortzaileekin izan gara. Guztira, 20 arropa-firma dira ata, antolatzaileek aukeratutako talentu gazteen artean, bi euskal enpresa daude.
2022/09/10 - 22:56
Paperezko 36 soineko lehian dira Gueñesen
Paperezko Soinekoen Nazioarteko Lehiaketa egin dute larunbat honetan Gueñesen (Bizkaia). Guztira 36 diseinu ikusteko aukera izango da desfilean, eta egia esan, paperarekin benetako artelanak egiten dituzte diseinatzaileek.
2022/07/02 - 17:56
Lolita Laporta, Balenciagaren modelo izan zena ezagutu dugu, 103 urterekin
Luxua, dotorezia, glamurra… garai haiek nola bizi zituen kontatu dio ETBri modelo kataluniarrak. Hiru urtez aritu zen Balenciagarentzat lanean, Donostiako. Bartzelonako eta Madrilgo estudioetan. Orokorrean, 25 urtez lan egin zuen modelo gisa.
2022/05/29 - 16:46
Arropa-denda txinatarrak, gero eta ohikoagoak gure kaleetan
Autonomia edota Areilza Doktorea kaleak dira jabe txinatarren esku dauden arropa denden gune nagusiak Bilbon, eta, bertan saltzen dituzten produktuen prezio baxuek erakargarri bihurtu dituzte denda horiek herritar askorentzat.
2022/05/29 - 16:38
Arropa txinatarra erosteko online aplikazioak, gora
Euskal Herriko kale askotan topa daitezke arropa txinatarra erosteko dendak, baita online ere. Shein enpresaren kasuan, aurrea hartu dio mundu mailan, gainera, Inditex berari ere, moda azkarraren sektorean iraultza sortuz. Arropa merkea erosteko aplikaziorik deskargatuena da munduko 50 herrialdetan.
2022/05/22 - 16:53
Moda desfile "historikoa" Portugaleten, hiribilduaren azken 700 urteak gogoratzeko
Moda eta historia uztartuta, azken 700 urteak gogoratu dituzte. Maria Diaz de Haro Bizkaiko andreak ireki du desfilea, eta alkateari gutuna eman dio, XIV. mendean egin bezala, Portugalete hiribildu izendatuz. Jarraian, azken zazpi mendeetan barrena bidaia egin du Iraultza Dantza taldeak.
2022/03/18 - 15:53
Balenciagaren "Izaera" ulertzeko 90 pieza ikusgai jarri dituzte Getariako museoan
90 pieza dira, denak museoarentzat funtsetakoak eta gehienak orain arte inoiz erakutsi gabeak, Balenciagaren izaeraren adierazgarri.
2022/02/21 - 22:03
Julen Azpiazu euskal modeloak Dolce & Gabbanaren Milaneko desfilean parte hartu du
Nazioarteko modelo agentziarik onenetan sartu berri den euskal modelo gazte bat ezagutu dugu. Julen Azpiazu izena du eta jauzi handia egin du, Italiako agentzia izenen artean kokatu, eta Dolce Gabbanaren desfilean parte hartzea Milanen.
2022/02/04 - 13:16
Goi mailako joskintzan murgildu gaitu Ines Azpiazuk
Liburu baten eta bi bildumaren bidez, diseinatzaile batzuen lanen inspirazioaz aritu zaigu Ines Azpiazu kolaboratzaileak "Whatever" tartera.
2021/12/09 - 13:02
Miren Agur Meabe, Alicia Rueda, Boni Garcia eta Fernando Querejeta Bilboko ospetsu izendatu dituzte
Idazleak, moda-diseinatzaileak, ostalariak eta industria ingeniariak abenduaren 15ean jasoko dituzte euren golardoak.
2021/10/29 - 16:54
Balenciaga eta kapelaren dotorezia
87 kapelak eta 9 konjuntok osatzen dute Balenciaga Museoak eta Bartzelonako Diseinuaren Museoak elkarrekin ekoiztu duten mostra. Gaurko aurkezpenerako Londresetik propio etorri da Philip Treacy, aristokrata eta famatuentzat lan egiten duen, munduko kapelagile famatuenetako bat.
2021/10/25 - 23:13
Eñaut Barruetabeñaren eta Miren Villacortaren disenuak ikusi dira Bartzelonako modaren astean
Bartzelonan, 080 modaren astea hasi da gaur, eta estatuko eta nazioarteko diseinatzaileen artean, bi euskal herritarren diseinuak ikusi dira irekiera desfilean. Eñautek bere bosgarren bilduma aurkeztu du Bartzelonan; Mirenek osagarriak diseinatu ditu.
2021/10/22 - 00:42
San Sebastian Moda jaialdia Getariako Balenciaga Museora itzuli da
San Sebastian Moda jaialdia hasi da bertoko jantzi denda, diseinatzaile eta moda sortzaileen mundua suspertzeko asmoz. eta pandemia aurreko ohiturak berreskuratu dituzte.
2021/06/19 - 18:30
La Encartada Moda Balmasedako txapel fabrika zaharrera itzuli da
Euskal Herriko eta nazioarteko diseinatzaile eta artista ezagunak biltzen ditu topaketak. 17:00etan hasiko da desfilea, eta gaurkoan, sei euskal egileren bildumak egongo dira ikusgai.
2021/05/15 - 17:09
Lanaland, ardi latxaren artilea erabilgarri bihurtzeko proiektu sorta
Balizatzeko zintak diseinatzeko, 3D inprimagailuentzako haria egiteko, "muturreko" baldintzetan lan egiteko jantziak betetzeko eta ongarri bezala erabiltzeko balia daiteke.
2021/05/02 - 18:07
Bular bakarra duten emakumeentzako barruko arropen modeloa da Aintzane Artola tolosarra
Bular bakarrarekin bizitzen eta bere gorputza maitatzen ikasi du Aintzane Artolak eta gaur egun modelo lanak egiten dabil, mundu mailan ezaguna den marka batentzat.
2021/04/21 - 16:53
San Sebastian Moda Jaialdia maiatzaren 13tik eta 15ra egingo da formatu hibridoan
“Gipuzkoan zehar erosketetan” ekimena ere antolatu dute. Horretarako, Merkataritza eta Turismo sailak 2.500 euroko sari bat emango du moda erosketak bultzatzeko.
2021/02/21 - 16:09
New Yorkeko Modaren Astea eraldatu egin da, eta ia desfile guztiak birtualak izan dira
Pandemiak guztiz aldatu du Fashion Week delakoa. Bi desfile izan ezik, beste guztiak birtualak izan dira eta horren eraginez, lan gutxiago izan dute modatik bizi direnek.