Munduko Osasun Erakundea
2020/07/05 - 16:39
MOEk hidroxiklorokina entseguak bertan behera utzi ditu
"Hidroxiklorokina eta lopinabir/ritonabir botikek ez dute pertsona ospitaleratuen hilkortasuna murrizten, zaintza estandarrekin alderatuta", azaldu du Munduko Osasun Erakundeak.
2020/07/04 - 16:26
Segria eskualdea (Lleida) konfinatu du Generalitateak covid-19aren berrindartzeagatik
Zortzi agerraldi daude une honetan aktibo, eta azkar zabaltzen ari dira kutsatzeak. 12:00etan hasiko da konfinamendua eta 16:00ak arte dute herritarrek etxera itzultzeko.
2020/07/04 - 12:29
OME: "COVID-19aren aurkako txertorik ez dago behar bezain aurreratuta"
Une honetan entsegu klinikoetan dauden 17 txertoak eraginkorrak diren ala ez urte honen amaierarako jakitea espero dute. Eraginkorrak balira, urte hasieran ekin ahal izango litzaieke txertaketei.
2020/06/30 - 12:12
Gizakiak kutsatu eta beste pandemia bat sor dezakeen birus berria atzeman dute Txinan
Asiako txerrietan atzemandako txerri gripearen andui berri bat da, gizakiak kutsatzeko eta pandemia berri bat eragiteko arriskua duena.
2020/06/30 - 10:15
Koronabirusaren aurkako borroka amaitzetik urrun dagoela ohartarazi du MOEk
Dagoeneko 10 milioi kasu jakinarazi dituzte mundu osoan, eta 500.000 pertsonek bizia galdu dute birusaren ondorioz.
2020/06/27 - 17:37
Ospitaleetan zeuden COVID-19 fokuak amaitutzat eman ditu Osakidetzak
Sei positibo berri erregistratu dira COVID-19ren ondorioz, horietako hiru Araban eta beste hiru Gipuzkoan. Nekane Murga sailburua kezkatuta agertu da udako jaietan gerta daitekeenarekin.
2020/06/22 - 00:44
Kutsadura kurbetan gorako joera nabarmena da Brasilen eta Indian, OMEren arabera
Mundu osoan 461.715 pertsona hil dira COVID-19ak jota, eta 8,7 milioi kasu baieztatu dituzte, Munduko Osasun Erakundeak jakitera eman duenez.
2020/06/21 - 17:29
Nolakoa izango da "normaltasun berria" COVID-19aren txertoa iritsi arte?
Alarma-egoeran hiru hilabete eman ostean, Hego Euskal Herriko herritarrak "normaltasun berria" izenekoan daude. Nolakoa izango da amaitzeko datarik oraindik ez duen epe hori?
2020/06/19 - 22:51
OME: "Birusa bizkortzen ari da eta fase berri eta arriskutsu batean dago"
Erakundeak muturreko zaintza egiteko deia egin die herrialde eta pertsona guztiei.
2020/06/17 - 12:39
Uztailaren 16an koronabirusaren biktimen omenezko estatu-hileta egingo dute Madrilen
Besteak beste, Europako Kontseiluko presidentea, Europako Batzordeko presidentea, Europako Parlamentuko presidentea eta Europar Batasuneko Kanpo Politikarako arduraduna izango dira ekitaldian.
2020/06/16 - 20:36
Beijingek larrialdi maila handitu du COVID-19aren berragerpenaren ondoren
Astearte honetatik aurrera, eskola presentzialak bertan behera utzi dituzte, etxetik lan egitea gomendatu dute eta arrisku guneak zigilatu dituzte, inork bertatik atera ez dezan.
2020/06/15 - 23:44
OMEren arabera, ehun koronabirus kasu baino gehiago daude Beijingen
Agerraldi horren jatorria eta norainokoa ikertzen ari dira. "Transmisioa kentzeko gaitasuna erakutsi duten herrialdeetan ere, guztiek erne egon behar dute", ziurtatu dute.
2020/06/13 - 12:47
Pekineko merkatu handiena itxi dute, COVID-19aren beste agerraldi batengatik
Txinako Gobernuak jakitera eman duenez, merkatuan egon diren pertsonen artean egindako probetan, 46k eman dute positibo, denak sintomarik gabeak.
2020/06/10 - 15:53
Munduko Osasun Erakundeak adierazi du txertoa ez dela 2020an merkaturatuko
Maria Neira MOEren Osasun Publiko eta Ingurumen Saileko zuzendariak esan du COVID-19aren aurkako txertoa "agian" 2021eko hasieran merkaturatu ahalko dela.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/06/09 - 09:32
Pandemiaren bilakaera bide onetik doa Europan, baina "okerrerantz" egin du munduan
Kasu bakoitza "atzematen, isolatzen, aztertzen eta artatzen" jarraitzeko eskatu du MOEko zuzendari nagusiak, baita kasu horien kontaktu guztiak arakatzeko eta koarentenan jartzeko ere.
2020/06/08 - 23:13
Konfinamenduak 3,1 milioi pertsona salbatu ditu Europan
Ikerketa baten arabera, Espainian 450.000 pertsona inguru hiltzea saihestu da salbuespeneko neurriei esker.
2020/06/05 - 18:04
Hidroxiklorokinarekin kritiko azaltzen zen ikerketaren hiru egilek atzera egin dute
Erabilitako datuen egiazkotasuna ezin dela bermatu adierazi dute. 'The Lancet' aldizkarian argitaratutako lanak zalantzan jarri zuen COVID-19a duten gaixoengan hidroxiklorokina erabiltzea.
2020/06/05 - 11:26
"Ingurumen justizia" aldarrikatu dute mundu osoko adituek
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak iragarri ditu asteon, ingurumena babesteko inbertsioak egiten dituzten enpresentzat.
2020/06/04 - 16:41
Miaketa aplikazioek "oinarrizko askatasunak mehatxatzen" dituztela ohartarazi dute
Munduko Osasun Erakundeak hurbiltasunagatik arakatzen duten teknologiak erabiltzeko gogoeta etikoak lantzen dituen gida argitaratu du.