Munduko Osasun Erakundea
2020/08/16 - 21:00
Bizkaiko adinekoen egoitzetan kutsatutakoak 76 dira dagoeneko
Gainera, 50 bat langile ere kutsatu dira. Bizkaiko Aldundiko sareko hiru egoitzetan daude positiboak.
2020/08/15 - 12:36
Munduko Medikuak elkarteak doako PCRak egingo dizkie osasun txartelik ez dutenei
Elkarteak jakinarazi du ez dela beharrezkoa proba egiteko hitzordua eskatzea, eta PCRak astelehen, asteazken eta ostiralean egingo direla jakinarazi du, goizeko 10:00etatik 13:00ra.
2020/08/15 - 11:44
Sukarra da, ziurrenik, COVID-19aren lehen sintoma
Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko ikerketa baten arabera, koronabirusaren sintomen ordena honakoa izango litzateke: sukarra, eztula, giharretako mina, goragalea eta/edo okadak eta beherakoa.
2020/08/14 - 13:24
Pandemiak 21 milioi kutsatu inguru eta 760.000 hildako utzi ditu mundu osoan
Birusak gehien jotako hamar herrialdeen taldera itzuli da Espainia, Irani aurrea hartuta.
2020/08/13 - 22:40
Eusko Jaurlaritza osasun-larrialdiko egoera berrezartzea aztertzen ari da
Eusko Jaurlaritza osasun-larrialdiko egoera berrezartzeko aukera aztertzen ari da, baldin eta Euskadiko egoera epidemiologikoaren larritasunak gaur egungo erritmoan gora egiten jarraitzen badu.
2020/08/10 - 13:37
Pandemiak 20 milioi kasutik gora eta 730.000 hildako baino gehiago eragin ditu
AEBn, Brasilen eta Indian goranzko bihurgunearekin jarraitzen dute, hamar milioi kasu baino gehiagorekin hiru herrialdeen artean.
2020/08/07 - 12:32
Bengoa: "Euskadiko egoera kezkagarria da"
Osasun sailburu ohiak ohartarazi duenez, "arazo bat dago, batez ere, gazteen jokabidearekin".
2020/08/07 - 10:27
MOEk dio herrialde bakar bat ere ez dela salbatu COVID-19aren pandemiatik
Gaur egun, MOEri 18,5 milioi COVID-19 kasu baino gehiago jakinarazi zaizkio eta 700.000 bizitza galdu dira.
2020/08/07 - 00:42
Sei balizko txerto fase oso aurreratuan daude eta "itxaropena dago"
MOEko Osasun Larrialdietako zuzendari Mike Ryanek gehitu du txerto horietako bat emaitza onak ematen hasten denean "txertoa ekoiozten hasiko" dela.
2020/08/05 - 14:19
Koronabirusaren pandemiak 700.000 hildako baino gehiago utzi ditu mundu osoan
Latinoamerika bihurtu da eskualde kaltetuena dagoeneko: bost milioi kasu eta 204.042 heriotza izan dira.
2020/08/04 - 12:36
MOEk ohartarazi du "agian" ez dagoela inoiz sendabiderik COVID-19rentzat
Safe Hands eta Healthy-at-home erronken arrakasta ikusita, mezu positibo gehiago zabalduko ditu erakundeak pertsona guztiek transmisio-kateak hausteko duten zereginari buruz.
2020/07/31 - 17:05
Latinoamerikako herrialdeen egoera oso larria dela ohartarazi du MOEk
Kezka gehien sortzen duten herrialdeetako bat Kolonbia da, azken aste honetan, ia egunero 10 mila inguru kasu berri izan baitituzte. Guztira, 286 mila infektatu baino gehiago daude.
2020/07/30 - 16:45
Sei hilabete igaro dira MOEk koronabirusagatik larrialgi egoera ezarri zuenetik
100 koronabiru kasu besterik ez zeuden Txinatik kanpo Munduko Osasun Erakundeak larrialdi egoera ezarri zuenean, sei hilabeteren ondoren, 17,2 milioi pertsona kutsatu dira.
2020/07/30 - 12:04
"Euskadik ezin du bere aulkia hutsik utzi Presidenteen Biltzarrean"
"Txertoak Europako txoko guztietara iritsi behar du. Inor ez da salbu egongo denok salbu egon arte", azaldu du Atzerri ministroak Radio Euskadin.
2020/07/29 - 12:15
Euskadin gaueko aisialdia mugatzen duen agindua indarrean dago jada
Neurri berriak, lokalen edukiera eta irekitze-denborak mugatzen ditu gaitza zabaltzea saihesteko asmoz, azken egunetan atzemandako koronabirus kasuen gorakadaren ondoren.
2020/07/29 - 09:51
Txinan nabarmen ugaritu dira koronabirus kasu berriak, egun batean 101 positiborekin
Txinan 84.060 pertsona kutsatu dira pandemiaren hasieratik, eta kanpotik iritsitako herritarren artean 2.056 positibo baieztatu dituzte. Azken orduetan, ordea, ez da inor hil COVID-19aren ondorioz.
2020/07/23 - 17:06
Munduko Osasun Erakundearen arabera, Oxfordeko txertoa da bideragarriena
Udazkenean egingo den bigarren faseko emaitzak lehenengo fasekoak bezain positiboak badira, txertoa 2021ean merkaturatzen hastea espero dute.
2020/07/22 - 14:34
2 fasera itzuliko da Mendillorri auzoa, covid-19ko kasuen gorakada dela eta
Kutsatzeen kopurua etengabe hazten ari da, eta Nafarroko Gobernuak berriz 2 fasea ezartzea erabaki du. 122 koronabirus kasu atzeman dituzte azken egunotan Iruñeko auzo horretan.
2020/07/20 - 22:50
Oxford Unibertsitateak sortutako txertoak antigorputzak sortzen ditu
1000 pertsonarekin baino gehiagorekin probatu dute txertoa Oxfordeko ikertzaileek. Hala ere, ikertzen jarraitu nahi dute.
2020/07/17 - 23:07
MOEk COVIDa pasa duten pertsonen antigorputzek hainbat hilabete irautea espero du
Maria Van Kerkhovek, MOEko gaixotasun berrien unitateko burua: "birusa hartzen duten pertsonek immunitatea lortzen dute, baina ez dakigu zenbateko indarra duen eta deboran zenbat iraungo duen".