Mondragon Korporazioa
2013/10/23 - 10:14
Bazkide talde batek 20 milioi eskatu dizkio Fagorri ekarpenengatik
Ordaindu plataforma 200 bat bazkidek osatzen dute, eta 44 milioi euro inguruko borondatezko ekarpena egin dute.
2013/10/22 - 16:05
Erkoreka: 'Fagorri emandako diru-laguntzak legezkoak izan dira'
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, egoera "muturrekoa" da Fagor Etxetresnak kooperatibarentzat eta talde osoarentzat.
2013/10/21 - 19:15
Debagoieneko udalek banaka ikertuko dute Fagorren krisiaren eragina
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia eskualdeko udaletako alkateekin bildu da, eta "udal bakoitzak ondorioak banan-banan neurtzeko lan ildoak sortzea" adostu dute batzarrean.
2013/10/21 - 19:11
Jaurlaritzak bideragarritasun plan 'zorrotza' eskatu du Fagorrentzat
Jaurlaritza Fagor enpresaren hartzekodun bat dela esan du Arantza Tapia Sailburuak, eta plana ezartzerakoan "malgua" izango dela.
2013/10/21 - 17:16
Fagor Etxetresnakeko langileek manifestazioa egin dute Basaurin
8 autobus joan dira Arrasatetik Basauriko manifestaziora.
2013/10/20 - 12:11
Kooperatiben ereduan 'konfiantza osoa' adierazi du Mondragon taldeak
Joseba Egibarrek salatu egin du Jaurlaritzak emandako diru-laguntzak "hornitzaileei ordaintzeko" erabili zituela Fagor Etxetresnak enpresak , eta ez bideragarritasun plana bultzatzeko.
2013/10/19 - 16:43
Kooperatibaren ereduaren defentsa egin du Mondragon Korporazioak
Langileak etxean daudela eta hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztuta, kooperatibaren eredua bera jarri dute ezbaian. Hala ere, ereduan "konfiantza osoa" duela esan du Mondragon taldeak.
2013/10/19 - 15:36
Urkullu: 'Kontzientzia garbi daukat Fagor Etxetresnaken kasuan'
"Gauzak behar ziren moduan egin ditugu abenduaren 17tik" esan du lehendakariak. Jaurlaritzak 50 milioi euroko diru-laguntza eman zion Mondragon Korporazioari.
2013/10/19 - 11:19
Milaka pertsonak babesa agertu diete Arrasaten Fagorreko langileei
Martxa San Andres auzoko lantegitik abiatu, eta Mondragon Korporazio Kooperatiboaren (MCC) egoitza nagusiaren aurrean bukatu da.
2013/10/18 - 18:56
MCCko kooperatibek ekarpen gehiago egin beharko dizkiote Lagun Arori
EiTBk jakin ahal izan duenez, Lagun Arori "beharrezkoak diren baliabideak" emateko konpromisoa hartu du MCCk.
2013/10/18 - 16:43
1.000 lanpostu gordetzen saiatuko da zuzendaritza
MCCk 50 milioi euro erabiliko ditu sortu duen enplegu bulegorako. Kalte ordaniak behar izanez gero, ordainduko dira.
2013/10/17 - 21:12
Zer gertatuko da Fagor Etxetresnakeko langileekin?
Lantegi guztietako produkzioa bertan behera geratuko da astelehenean. Dagoeneko lau lantegi geldi daude. Eskoriatzako lapikoen fabrika lanean egongo da ostiralera arte.
2013/10/17 - 16:21
PSOEk eredu alemaniarra proposatu du, Fagor Etxetresnak salbatzeko
Langileek heren bat murriztu beharko lituzkete laneguna eta soldata, eta, beste bi herenetatik, bat enpresak ordainduko luke, eta, bestea, Estatuak.
2013/10/17 - 15:31
Fagorreko langile bat: 'Horrelako erabaki gogorrik ez genuen espero'
"Merkatuak eraman gaitu egoera honetara, ez sistema kooperatibistak", adierazi du Imanol Bolinaga Fagor Etxetresnak enpresako langileak.
2013/10/17 - 11:51
Jaurlaritzak errefusatu egin du Fagor Etxetresnak 'likidatzea'
Josu Erkoreka bozeramaileak "berregituraketa ordenatua" egitearen alde egin du, "salba daitekeena salbatzeko".
2013/10/17 - 11:48
Erkoreka: 'Enpresatik baliagarria dena aprobetxatu behar da'
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez reestrukturazioa izango litzateke enpresarentzat irtenbide onena.
2013/10/17 - 10:29
Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartuko da
Konkurtso Legearen 5.3 artikuluaren babesean, Donostiako Merkataritza arloko Epaitegian jakinarazi du enpresak zorra berregituratu aurreko negoziazioei ekin diela.
2013/10/16 - 22:46
Espiritu kooperatibista ez da apurtu
Handia da kolpea Arrasaterentzat, eta baita Kooperatiba munduarentzat ere. Fagor etxetresna lantegia ikur bat da MCC talde osoarentzat. Lehen kooperatiba, taldearen ama da.
2013/10/16 - 20:29
Mondragonek porrotera eraman du Fagor Etxetresnak
Maiatzean, linea zuriko atalari 70 milioi euro uzteko plan berezia egin zuten, ahalegin handia eginez... Baina, dagoeneko, ezin da gehiagorik egin.
2013/10/16 - 19:29
Fagor Etxetresnak: bost lantegi eta 1.600 langile Euskadin
2007. urtetik, salmentak % 37 jaitsi dira, eta pilatutako zorra 700-800 milioi eurokoa ei da.