Mondragon Korporazioa
2022/11/22 - 15:09
Eroskik bidaia-agentzia saldu dio Iberostar taldeari
Eroski Bidaiak marka epe jakin baterako mantenduko dute, trantsizioa errazteko. Operazioaren itxiera urtarrilaren amaierarako aurreikusita dago, baina ez dute xehetasun ekonomikorik eman.
2022/11/21 - 21:31
Ulmak eta Oronak kooperatiba mota berri bat onartzea proposatu zioten Mondragoni
Mondragon Korporazioak balorazioa egin du aldaketa eskaerari buruz. Korporazioak dio zabalik dagoela kooperatibek behar dituzten aldaketetara, baina elkarrizketaren bitartez eta behar diren epeak errespetatuta.
2022/11/21 - 20:27
Ulmak eta Oronak "itunpeko kooperatiba" izatea proposatu zioten Mondragon taldeari ekainean
EITBk jakin duenez, Mondragon taldeko organoek errefusatu egin zuten proposamena.
2022/11/16 - 13:36
Mondragon, Ulma eta Oronak hartzen duten erabakiekin ''errespetuz'' jokatu behar dela uste du Jaurlaritzak
Arantxa Tapiak adierazi duenez, "ziur hartzen duten erabakia hausnartua eta ondo pentsatua izango da". Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntutik, industria "indartsuak" egon daitezen "elkarlanean" aritzea tokatzen dela gaineratu du sailburuak.
2022/11/15 - 15:55
Ucin: "Orona eta Ulmaren eta bertako pertsonen etorkizuna hobea izango da Mondragonen"
Ez Orona, ez Ulma ez dira izan Mondragon Korporazioak gaur Donostiako Kursaalean egin duen kongresuan. Mondragon Korporazioko presidentearen esanetan, bi enpresa industrialak Mondragonetik ateratzeak "ez dio mesederik egiten ez Oronari, ez Ulmari ezta gainerako kooperatibei ere".
2022/11/15 - 15:26
Mondragon Korporazioak kooperatibismoaren eredua goraipatu du
Mondragon taldearen urteko batzar orokorra berezia bihurtu da. Orona eta ULMA bi kooperatiba garrantzitsuenetakoek korporazioa uzteko zabaldu duten prozesua ez zegoen gaurko gai zerrendan, baina protagonista bihurtu dira.
2022/11/15 - 12:37
Mondragon Korporazioak kooperatibetako ordezkariak bildu ditu Donostian, 2022ko Kongresuan
Oronak eta ULMAk Mondragon Korporazioa uzteko duten asmoa izango da gaurko hitzordua markatuko duen gaietako bat. Aurtengo urtarrilean presidente izendatu zuten Leire Mugerzaren estreinaldia izango da Kongresu hau.
2022/11/15 - 08:40
Albiste izango dira: Mondragon Taldea, G20aren goi bilera eta urriko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/11/14 - 21:31
Mondragon Taldeak urteroko batzarra egingo du gaur, ULMAren eta Oronaren balizko irteerek baldintzatuta
ULMAk eta Oronak aurreratu dute ez direla batzarrean egongo. Ez da izango lehen aldia, baina talde barruko desadostasunak inoiz baino ageriago geratuko dira horrela.
2022/11/09 - 21:44
Ulma kooperatibak informazio-bilerak abiatu ditu Mondragon korporazioa utzi ala ez erabakitzeko
Ulma kooperatibak prozesua hasi du Mondragon taldea uzteok. Horretarako lehenengo pausoa izan da langile guztiei informazioa helaraztea, eta, hain zuzen ere, gaur abiatu dituzte horretarako bilerak Oñatin (Gipuzkoa). Azken erabakia abenduaren erdialdean hartuko dute.
2022/10/28 - 15:52
ULMA eta Orona Mondragon Korporazioa uzteko prozesua ireki dute
ULMAk eta Oronak alde egitea, kolpe handia litzateke Mondragonentzat. Izan ere, bien artean, 1.700 milioi euroko salmentak dituzte, 11.000 langile eta 270 milioi euro baino gehiago irabazi gordinetan.
2022/10/28 - 12:45
Endika Alabort ULMAren erabakiaz: ''Eredu kooperatiboa ezbaian jartzen du''
ULMA Mondragon Taldetik ateratzea aztertzen ari dela eta, Endika Alabort ekonomilariak egoeraren azterketa egin du. Dionez, erabakiak Mondragon Taldearen eredu kooperatiboa zalantzan jarri du.
2022/10/28 - 10:38
Albiste izango dira: Suteak Bizkaian, Mondragon Taldea eta EAEko aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/28 - 09:16
Mondragon Taldetik ateratzea aztertzen ari da ULMA
Orona kooperatiba ere ari da aztertzen taldea abandonatzea, eta abenduan egingo die kontsulta bazkideei.
2022/10/04 - 16:26
Mondragon taldearen epe ertaineko helburua kontsumitzen duen energiaren herena berriztarrietatik lortzea da
Trantsizio energetikoa bultzatzeko eta energia elektriko merkea lortzeko asmoz, Euskal Herriko enpresa ertain zein handiak berriztagarrien proiektuak azkartzen ari dira. 100 enpresak baino gehiagok osatzen duten Mondragon Korporazioaren asmoak ezagutu ditugu.
2022/08/13 - 16:47
'Hazia' musikala estreinatuko dute irailean, Arrasaten
Gontzal Mendibilen zuzendaritzapean, Euskal Herriko kooperatibismoa sustatu zuen Jose Maria Arizmendiarrietaren istorioa oholtza gainera eramango dute. Irailaren 17an estreinatuko dute antzezlana, Arrasaten.
2022/06/15 - 11:17
Agustin Markaide, Eroski: ''Marka zurien aldeko joera nabaria da, gehiago saltzen ari dira''
Eroskiko presidenteak erretiroa hartu aurretik azken elkarrizketetako bat eman du "Faktoria"n. Aitortu du "oso momentu estuan" dagoela bai kontsumitzailea baita lehen sektorea bera: "Gu erdian gaude, ezin garesti erosi eta merke saldu. Oreka berri bat behar dugu kate osoan, katebegi bat galdu gabe, bestela eten egiten da eta".
2022/06/15 - 11:15
Eroski: "Marka zurien aldeko joera nabaria da, gehiago saltzen ari dira"
Agustin Markaide banaketa kooperatibako presidenteak aitortu du "oso momentu estuan" dagoela bai kontsumitzailea baita lehen sektorea bera ere: "Gu erdian gaude, ezin garesti erosi eta merke saldu. Oreka berri bat behar dugu kate osoan, katebegi bat ere galdu gabe, bestela, eten egingo da eta".
2022/05/26 - 12:16
Rosa Carabelek Agustin Markaideren lekukoa hartu du Eroskiren presidentetzan
Ostegun honetan Barakaldoko BECen egindako Batzar Orokorrean utzi du Eroskiko presidente kargua Agustin Markaidek, 11 urteren ondoren. Erretiroa hartuko du arrasatearrak. Gaurtik, lehen aldiz emakume bat da kooperatibako presidente.
2022/02/17 - 13:31
Europako funtsak ez direla enpresetara iritsi oraindik ohartarazi du Mondragon Korporazioak
Mondragon Korporazioko presidenteak ez du uste taldea edo haren zati bat burtsara aterako denik, ezta epe luzera ere.