Mondragon Korporazioa
2017/10/16 - 19:00
Edesak amaitutzat jo du kontsulta-epea, eta 145 lagun kaleratuko ditu
Garagartzako lantegia itxiko dute, EEEak aurreikusten duenez. Ekoizpena Basaurin (Bizkaia) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) bakarrik izango du enpresak.
2017/09/10 - 20:17
Langileak kaleratzeko txostena astelehenean aurkeztuko du Fagor CNAk
Asteartean, langileek batzarra egingo dute, "proiektu jasangarri bat" eskatu eta kaleratzeak salatzeko egingo dituzten protestak adosteko.
2017/07/21 - 15:12
350 lanpostuak mantentzea posible dela defendatu dute Fagor CNAko langileek
Ostegunean iragarritako bideragarritasun planaren baitan, Garagartzako lantegia ixtea eta langileen erdiak kaleratzea proposatu du Fagor CNAko zuzendaritzak.
2017/07/11 - 16:12
Fagor-CNAk enpresaren linea nagusiak eten ditu
CNAko zuzendaritzak hala agindu du; garbigailu eta egosketa-lineak geldirik daude, baita termoen zati bat ere. Ez du hornitzaileei ordaintzeko dirurik.
2017/07/10 - 13:30
Fagorreko langileek 'konponbidea' eskatu diete Jaurlaritzari eta CNAri
Goizean egindako elkarretaratzean, nabarmendu dute kaleratzeak ez direla eskatzen duten irtenbidea.
2017/07/03 - 16:04
Jaurlaritzaren iritziz, CNAren jarrera 'onartezina' da
Langileek arratsaldean dute bilera zuzendaritzarekin. Arantza Tapia sailburua oso kritiko azaldu da: 'Amaitu da CNAk guretzat zuen sinesgarritasuna' esan du.
2017/07/02 - 15:06
Fagor Taldeak ez du loturarik Edesaren hartzekodunen aurrekonkurtsoarekin
Fagor Taldeak Ohar baten bidez adierazi duenez, Edesa Industriala ez da Fagor Taldekoa ezta MCCkoa ere. Hori dela eta, Edesaren erabakiek ez dute eraginik Fagorren enpresa-egitasmoan.
2017/04/10 - 14:23
Mondragon taldeko industria arloak 908 lanpostu sortu zituen 2016an
Industria arloan jarduten duten kooperatibek 5.035 milioiko salmentak egin zituzten, 2015eko mailari eutsita.
2017/03/27 - 18:23
Lanbide Heziketa Duala 7.000 ikaslerengana zabaldu nahi dute 2020rako
Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak, Mondragon Taldeak eta DanobatGroup, Petronor, UVESCO, Tubacex eta ITP enpresek lanbide heziketa indartzeko hitzarmena sinatu dute.
2017/02/22 - 17:18
Matricik bere historiako kontraturik handiena lortu du Volvorekin
Volvoren ibilgailuak ekoizteko beharrezkoak diren trokelak egingo ditu euskal kooperatibak.
2017/01/24 - 16:08
Fagor eta Edesako ekarpenen aurretiazko entzunaldia, apirilaren 11n
Gaurko saioan ez da akordiorik izan eta apirilaren 11n zehaztuko dute epaiketaren eguna. Ia 1.000 kooperatibista eta bazkide ohik Mondragon Korporazioaren aurka jo dute.
2016/07/26 - 23:38
Orona gipuzkoarrak enpresa bana erosi ditu Polonian eta Portugalen
Hala, Europan duen posizioa indartu du, guztira, bost erosketa egin baititu aurten, konpainiak jakinarazi duenez.
2016/06/15 - 22:45
Eroskiko bazkideek iazko galeren % 20 ordainduko dituzte
Agustin Markaide presidenteak aurreratu du urtea mozkinekin amaitzea espero dutela.
2016/06/08 - 14:27
Javier Sotil: 'Antza denez, MCk behea jotzea nahi zuten batzuek'
Javier Sotil Mondragon Korporazioko presidenteak bere agintaldiaren eta emaitza positiboen irakurketa egin du.
2016/06/06 - 16:56
2014ko enplegu maila gainditzea lortu du Mondragon Korporazioak
2015eko emaitzak 'positiboak' izan direla esan du taldeak, enpresaren 'adierazle ia guztiak hobetu' egin direlako.
2016/05/20 - 15:01
2016an 1.500 enplegu sortzea aurreikusi dute EAEko kooperatibek
Krisialdiaren ostean, iaz hasi ziren enplegua berreskuratzen kooperatibak, 294 lanpostu sortuta. 2014an 954 enplegu galdu zituzten.
2016/05/20 - 12:14
MCCk 2015eko hazkundearekin jarraitzea espero du Javier Sotilek
MCCren presidenteak adierazi duenez, 2016an taldeak bere hazkunde 'moderatu eta interesgarriarekin' jarraitzea espero du (jatorrizkoa gazteleraz).
2016/05/05 - 14:35
MCk 800 lanpostu sortu ditu Hego Euskal Herrian, 2015 'bikain' batean
Javier Sotil Mondragoneko presidenteak ez ditu iragan ekitaldiko emaitzak eta 2016rako aurreikuspenak zehaztu nahi izan, baina 2015eko “emaitzak onak” izan direla aurreratu du.
2016/04/23 - 01:27
Emakumezkoen aldagelan kamerak jarri zituen langilea kaleratu dute
Beharginek ia aho batez (% 93) babestu dute langilea konpainiatik kanporatzea.
2016/04/15 - 15:04
Iñigo Ucin izango da Mondragon Korporazioaren presidente berria
Javier Sotili hartuko dio txanda karguan datorren abuztuaren 1ean.