Mondragon Korporazioa
2016/03/09 - 11:32
Ordainduk eta Eskuratuk MCCren kontra jarritako salaketa, onartua
47,8 milioi euro eskatzen dizkiote Fagor Etxetresnetan eta Edesan jarritako aurrezkiak galdu zituztelako.
2016/02/12 - 12:37
Oronak bi enpresa erosi ditu Norvegian eta Frantzian
EST Ascenseurs frantziarra eta Heis 1 Group norvegiarra bereganatu ditu Hernaniko konpainiak. 'Bi eragiketa horiei esker, Oronak Europan duen presentzia handitu eta sendotuko du', taldearen hitzetan.
2016/02/09 - 22:07
Eroskik 161 milioi euro lortu ditu, 11 hipermerkatu salduta
Jabe berria inbertsio talde estatubatuar bat da, eta mantendu egingo dizkio Eroskiri alokairu kontratuak.
2016/01/21 - 14:58
Orain dela 175 urte sortu zen Orbea, Eibarren
Pistolak egiten hasi zen eta egun, munduko bizikleta ekoizle onenetarikoa da. Urtean 200.000 bizikleta inguru saltzen ditu Orbeak, %65 kanpoan.
2016/01/21 - 14:08
Aldagela batean kamara bat jarri izana salatu dute arratiarrek
Gizonezko bat inputatu dute, intimitatearen aurkako delitua leporatuta, Batz enpresako emakumezkoen aldagelan grabazio-kamera bat jartzeagatik.
2016/01/21 - 07:54
Orbea enpresak 175 urte bete ditu
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantza Tapia eta Angel Toña sailburuak Mondragon Taldeko bizikleta ekoizlearen urteurrena ospatzeko ekitaldian egongo dira gaur.
2016/01/20 - 21:35
Kamera bat agertu da enpresa bateko emakumezkoen aldageletan, Igorren
Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, intimitatearen aurkako atentatu delitua leporatuta. Azken hilabeteotan, hirugarren aldia da kamerak topatzen dituztela emakumezkoen aldageletan, EAEn.
2015/12/15 - 14:34
Arizmendiarrietaren 'bertute heroikoak' aitortu ditu aita santuak
Beatifikaziorako lehen pausoa da.
2015/12/01 - 16:32
Fagor eta Endesako mila inguru kaltedunek Mondragon Taldea salatu dute
47,8 milioi euroko kalte ordaina eskatu diote Mondragon Taldeari. Dena den, taldeak ez du oraindik salaketaren berri izan.
2015/11/17 - 14:12
Orkli kooperatiba gipuzkoarrak Valmex italiarraren % 40 erosi du
Egoitza nagusia Ordizian duen enpresak sektorean duen garrantzia indartu nahi du horrela, galdaren bero-trukagailuen eta erregailuen ekoizpenean nazioarteko erreferentzia izateko.
2015/08/23 - 15:40
Mozanbiken baratzak egiten lagundu diete Mundukide elkartekoek
Mondragon Taldeko munduko giza garapenerako lankidetza erakundea da Mundukide eta Mozanbiken baratzak egin lagundu diete bertakoei haien bizi baldintzak hobetzen lagunduz.
2015/07/21 - 20:22
ULMA Taldeak 314 milioi euroko akordioa lortu du
Akordioak bi zati ditu; batetik, 150 milioi euroko mailegu bat, sei urterako, eta, bestetik, zirkulatzailea finantzatzeko lerro batzuk, 164 milioi euro balio dutenak, bi urterako.
2015/07/14 - 19:54
10.985 milioi euroko salmentak lortu zituen MCCk iaz, % 1,4 gutxiago
Industria kooperatibak nabarmendu ziren, oro har aurreko ekitaldian baino 957 enplegu gehiagorekin amaitu baitzuten urtea (657 barne merkatuan eta 300 atzerrian).
2015/07/09 - 19:53
Fagor Eskoriatzako lantegia handitzea ari da aztertzen
Alde batetik, fakturazioa ez da espero zutena. Baina, bestetik, ekoizpen maila ona da Garagartzan zein Eskoriatzan. Ondorioz, 630 lanpostu ere sor ditzake Fagorrek urte amaierarako.
2015/07/09 - 17:38
Fagorren Eskoriatzako lantegia handitzea aztertzen ari dira
Fakturazioa espero zutena baino txikiagoa bada ere, ekoizpen maila ona da, eta 630 lanpostura iristea espero dute, aurreikusitakoa baino gehiago.
2015/04/24 - 18:13
77 milioi euroko irabaziak izan zituen Oronak 2014an
Kooperatibak 578 milioi euroko salmentak izan zituen iaz. 2015-18 aldiari begira, berriz, salmentak handitzea eta salmentei esker 750 milioi euro batzea aurreikusi du.
2015/04/22 - 19:47
Urkulluk esperientziarik gabeko gazteak hartzea eskatu die enpresariei
Gazteei "lehenengo esperientzia hori" ematea proposatu du, "esperantza" izan dezaten.
2015/04/16 - 16:19
Txinan dituzten lantegiak itxiko dituzte Fagorrek eta Orbeak
Txinan aitzindari izan ziren bi enpresek bertatik alde egitea erabaki dute. Horrek ez du esan nahi bertako merkatua alde batera utziko dutenik.
2015/04/16 - 13:46
Fagor Industrialek eta Orbeak Txinan dituzten lantegiak itxiko dituzte
Ekoizpenaren jaitsiera eta ekonomian izandako aldaketak dira Mondragon taldeko bi enpresa hauek hartutako erabakiaren arrazoi nagusiak.
2015/04/16 - 13:05
Orbeak eta Fagor Industrialek itxi egingo dituzte Txinako lantegiak
Inbertsioak lantegi errentagarrienetara bideratuko dituzte, tartean Euskal Herrian daudenetara.