Eroskik 161 milioi euro lortu ditu, 11 hipermerkatu salduta
Eroskik 161,1 milioi euro lortu ditu, Gonuri Harizartean higiezinen agentziak 11 aktibo saldu ostean.
Hain zuzen ere, aktiboak aipatutako agentziarenak ziren, eta horrek 358 milioi euro lortu ditu salmentan. Eta Eroskik konpainia horren % 45 duenez, 161,1 milioi euro bereganatu ditu.
Operazio horrekin, Eroskik likidezia lortu du bankuei zorra ordaintzeko, iazko urtarrilean berregituraketa akordioa sinatu eta gero.
Hain zuzen ere, saldutako aktiboak hipermerkatuak dira, eta Eroskik alokairuan ditu. Hauek dira: Artea (Leioa), Max Center (Barakaldo), Abadiño, Zalla, Iruña, Tutera, Urbil (Usurbil), Arrasate, Zarautz, Urola (Azkoitia) eta Ordizia.
Hipermerkatuen jabe berria Invesco inbertsio agentzia estatubatuarra da, eta konpainia horrek mantendu egingo ditu Eroskiren alokairu kontratuak.
Gonuri Harizartean agentziaren kapital soziala honela banatuta dago: Topland taldeak % 50 du; Eroskik, % 45; eta Mondragon Inbersionesek, % 5.
Zure interesekoa izan daiteke
SMU medikuen sindikatuak deitutako grebaren jarraipena % 4koa da, Osakidetzaren arabera
Repsolek auzitara eraman ditu Endesa, Iberdrola, Naturgy eta Red Electrica, itzalaldiagatik
Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan
Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea