Mosku
2024/03/24 - 13:31
Estatu Islamikoak Moskuko sarraskiaren bideo bat zabaldu du, eta zauritu bati lepoa mozten ageri dira
Estatu Islamikoaren propaganda komunikabidearen esanetan, atentatua "Estatu Islamikoaren eta islamaren aurka borroka egiten duten herrialdeen arteko gerraren testuinguruan" kokatzen da.
2024/03/24 - 12:55
Dolu eguna dute gaur Errusian, Moskuko musika-areto batean izandako atentatuaren biktimen omenez
130 hildakotik gora dira dagoeneko, behin-behineko zenbaketan, eta 100 baino gehiago dira zaurituak. Aldare bat jarri dute atentatuaren lekutik gertu, eta ehunka pertsona igarotzen ari dira bertatik, loreak jartzera eta doluminak agertzera.
2024/03/24 - 11:02
Mosku inguruko kontzertu areto batean izandako atentatuak utzitako txikizioa, airetik ikusita
Gutxienez 133 hildako utzi zituen Estatu Islamikoak bere gain hartutako erasoak. Tiroketak, leherketak eta sute handi bat izan ziren.
2024/03/24 - 09:44
Zelenskik ukatu egin du Ukrainak Moskuko atentatuan zerikusirik izatea
FSB Errusiako agentziak ikerketa abiatu du, susmagarriak Ukrainara bidean zihoazela eta han "kontaktu garrantzitsuak" zituztela iritzita.
2024/03/23 - 23:13
Moskuko erasoaren ustezko egileen atxiloketen irudiak zabaldu ditu Errusiak
24 ordu igaro dira Errusian azken urteetako atentatu gogorrena izan zenetik, eta Kremlinetik jakinarazi dutenez, gutxienez 11 pertsona atxilotu dituzte, erasoaren lau egile zuzen, tartean. Briansken atxilotu dituzte, ustez Ukrainatik ihes egitera zihoazenean.
2024/03/23 - 21:19
133 hildako, 120 zauritu eta 11 atxilotu, Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuarekin lotuta
Atentatuaren egileak Ukrainara ihes egiten saiatu direla esan du gaur Putinek, eta mendekua agindu du: "Gobernuak eraso terrorista prestatu zuten guztiak identifikatuko ditu". Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu atentatuarekin lotura dutelakoan.
2024/03/23 - 18:00
Horrela geratu da Moskuko Crocus City Hall aretoaren barrualdea, Estatu Islamikoaren atentatuaren ostean
143 hildako baino gehiago dira dagoeneko, eta 100 zauritu, eta litekeena da biktima kopuruak gora egitea. Washingtonek atentatu arriskuaz ohartarazi zion Errusiari duela aste batzuk.
2024/03/23 - 17:25
Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatu terrorista irmo gaitzetsi dute Europan eta mundu osoan
100 hildako baino gehiago utzi ditu ostiral honetan kontzertu areto batean izandako tiroketak. Nazioartean herrialde askok aho batez gaitzetsi dute erasoa. Nazio Batuen Segurtasun Batzordearen hitzetan, "eraso ankerra eta koldarra" izan da.
2024/03/23 - 16:41
Mikel Reparaz: "Estatu islamiarrak beti izan du Errusia jomugan"
Errusiako Gobernua eta Mendebaldea zaku berean sartzen dituzte jihadistek, Reparazen hitzetan. Siriako gerran izan zuen parte hartzeagatik dute jihadistek Errusia helburuen artean.
2024/03/23 - 15:33
Putinek atentatu "basatia" gaitzetsi, eta egileek "merezitako zigorra" jasoko dutela adierazi du
Adierazpen publiko batean, Errusiako presidenteak esan du atentatua egin zuten guztiak atxilotu dituztela, eta laguntza eskatu die beste herrialdeei terrorismoaren aurkako borrokan. Dolu eguna ezarri du iganderako.
2024/03/23 - 11:35
Estatu Islamikoaren atentatua Errusian
Gutxienez 140 pertsona hil eta 100 zauritu ditu Estatu Islamikoak Moskun egindako atentatuan. Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Poliziak 11 pertsona atxilotu ditu erasoarekin lotuta.
2024/03/23 - 09:57
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Moskuko kontzertu areto batean izandako atentatua
Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka sartu dira Crocus City Hall aretoan. Gutxienez 60 pertsona hil eta 100 zauritu dira.
2024/03/22 - 22:51
Gutxienez 40 pertsona hil dituzte Moskuko kontzertu-areto batean, tiroz
Kamuflajezko jantziak zeramatzaten zenbait pertsona tiroka hasi dira Crocus City Hall aretoan. Gainera, bi leherketa izan dira.
2024/03/22 - 22:11
Tiroketa Moskuko kontzertu areto batean
Jantzi militarrak zeramatzaten hiru pertsona tiroka hasi dira Moskuko kontzertu areto batean, eta hainbat pertsona hil dituzte. Gainera, bi eztanda entzun dira.
2024/03/17 - 12:38
Ukrainak jaurtitako drone oldea geldiarazi du Errusiak zortzi eskualdetan, tartean Moskun eta Belgoroden
Pertsona bat hil da Kubanen, drone horietako baten eraginez piztu den sutean.
2024/03/12 - 20:02
Errusiako hegazkin militar batek su hartu eta lurra jo du Moskutik gertu, 15 pertsona zeramatzala
Il-76 hegazkin bat da, 2024ko urtarrilaren 24an Errusiako hegoaldean erori zen modelo bera, 60 preso ukrainar baino gehiago eramaten ari zenean, ustez truke baterako. Moskuk eraso bati egotzi zion gertakari hori, eta Ukrainako indarrei egotzi zien errua.
2024/03/02 - 09:10
Agur labur bezain jendetsua jaso du Aleksei Navalnik Moskun, segurtasun neurri zorrotzekin egin den hiletan
Navalniren aldeko beilatokiak ordu erdi pasatxo iraun du, eta tenpluaren inguruan bilduta zeuden opositorearen milaka jarraitzaileak ezin izan dira sartu hari azken agurra ematera. Borisovoko hilerrian lurperatu dute.

2024/02/28 - 13:42
Navalniren hileta ostiralean egingo dute Moskun
Errusiako oposizioko buruzagia izandakoa hiriko hego-ekialdeko eliza batean izango da, eta handik gertu lurperatuko dute. Navalniren alargunak esan du ez dakitela bertaratuko direnak atxilotzeko agindua emango ote duten. Bezperan Putinek agerraldia du ganberan, eta data hori saihestu du Kremlinek.
2023/08/24 - 19:35
Zeintzuk izango dira Prigozhinen heriotzaren ondorioak?
Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbilerako korrespontsalak Wagner taldeko buruaren heriotza aztertu du.
2023/08/24 - 10:41
Wagner taldeko burua hil da bere hegazkina Errusian erorita
Hegazkina Moskutik 200 kilometrora erori da, baina ez dago argi zer dela eta erori den. Yevgeny Prigozhinek aurre egin zion Putini ekainean, porrot egin zuen matxinada militar bat abiatuz.