Multinazionalak
2017/11/13 - 11:43
Siemens Gamesako zuzendaritzak eta sindikatuek bilera, balizko kaleratzeak tarteko
Bideokonferentzia bidez egingo dute batzarra. Berregituraketak Sarrigurenen izan ditzakeen ondorioak zehaztuko dizkietela espero dute sindikatuek.
2017/11/08 - 19:51
Siemens Gamesak ez du kaleratzeen inguruko informaziorik eman
Tapia konpainiako arduradunekin bildu da Bilbon, eta langileekin “gardenak” izatea eskatu die. Bestalde, ELA sindikatuak enpresaren jarrera kritikatu du.
2017/11/07 - 20:30
Erkoreka: 'Siemens Gamesaren kaleratzeek eragin txikia izango dute EAEn'
Jaurlaritza konpainiako arduradunekin batzartuko da asteazken honetan.
2017/11/07 - 11:47
Siemens Gamesaren kaleratzeek gutxi eragingo dute Remeneteriaren ustez
Siemens Gamesaren egoeraz hitz egin du Unai Rementeriak Egun On Euskadin. Siemens Gamesaren kaleratzeek inpaktu txikia izango dutela esan du Rementeriak.
2017/11/06 - 23:43
Apple, Uber eta Nike, 'Paradisuko paperetan'
Uberrek Applebyren zerbitzuak erabili omen zituen 2013an Herbehereetan elkarte bat sortzeko. Nike konpainiak enpresa subsidiario bat sortu zuen Bermudetan, zergak ordaintzea saihesteko.
2017/11/06 - 22:04
Siemens Gamesak 6.000 langile kaleratuko ditu datozen hiru urteetan
Berregituraketa plana 24 herrialdetan eramango dute aurrera, eta taldeko beharginen (ia 27.000 langile) % 22ri eragingo die.
2017/11/03 - 12:19
CELek Italiako multinazional baten eskaintza jaso du
Antza, CELek dituen 250 langileetatik 145 mantenduko lituzke. Sindikatuen arabera, baina, proposamena ez da nahikoa.
2017/10/18 - 20:13
Bergarako lantegian behargin kopurua murriztea planteatu du Arcelorrek
150 langile ditu Bergarako fabrikak. Olaberriako lantegiak ekoitzitako altzairuarekin eraikuntza sektorerako produktuak egiten dituzte Bergaran.
2017/07/27 - 19:00
Douglas multinazionalak 103 If lurrin-denda erosi dizkio Eroskiri
Eroskik azaldu duenez, saltoki horietako lanpostu guztiak mantenduko dituzte, eta langileen lan-baldintzak subrogatu egingo dira.
2017/07/27 - 02:00
Arcelorreko langileen lekualdatzea berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak
Zumarragako lantegiaren itxieraren aurrean zuzendaritzak proposatutako lan-baldintzen aldaketak eta langileen lekualdatzea arrazoizkoa dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak.
2017/07/06 - 11:58
‘Berregituraketa’ garatuko duela esan dio General Electricek Jaurlaritzari
Beharginek epaitegietara joko dutela iragarri dute, Bizkaiko lantegi horren “itxiera saihesteko”. Halaber, "aurretik prestatutako itxiera" dela ziurtatu dute.
2017/06/30 - 19:55
iPhonek 10 urte bete ditu
Applek iraultza ekarri zuen telefonia mugikorraren mundura eta industria bera ere eraldatu zuen.
2017/06/27 - 14:13
Europan inoiz jarritako isunik handiena ezarri dio Bruselak Googleri
Europako Batzordeak 2.420 milioi euroko multa jarri dio, abusua leporatuta.
2017/06/23 - 17:32
Amazonek Iberdrolaren parke eoliko batetik hartzen du argindarra
AEBko enpresa handi askok energia berriztagarrien aldeko apustua egin dute, tartean Amazonek. Iberdrolak interneteko saltoki handienari argindarra emateko parke eolikoa eraiki du Ipar Karolinan.
2017/06/21 - 11:02
Siemens Gamesa enpresa berriak Akziodunen lehen Batzarra egin du
Bi enpresek bat egin zuten, apirilean, eta, hala, energia eolikoaren sektoreko mundu-mailako bigarren produktorea sortu zuten. EAEn eta Nafarroan, ia 2.300 langile ditu.
2017/05/18 - 11:14
110 milioiko isuna Facebooki, WhatsApp erostean gezurrak esateagatik
Kontrakoa esan zuen arren, Facebookek bazuen bi sare sozialen bezeroen datuak batzeko ahalmen teknikoa.
2017/04/04 - 01:02
Siemensekin bat egiteko akordioa itxi du Gamesak
Astelehen honetan, nazioarteko talde eolikorik handiena osatuko duten bi enpresek izena eman dute Bizkaiko Merkataritza Erregistroan.
2017/03/16 - 16:14
Urtebete, Arcelor lantegiaren itxierak Zumarraga kolpatu zuela
Gogor jo zuen herria, 350 langile zituen Zumarragako Arcelor lantegiaren itxieraren berriak. 209k enpresa uzteko erabakia hartu zuen eta 85ek beste lantegi batean birkokatzeko hautua egin zuten.
2017/02/09 - 12:29
ArcelorMittalek ACBrako planari eutsiko dio, aurkako epaia egon arren
Sestaoko ACB lantegian 12 orduko lanaldiak ezartzea baliogabetu duen epaiaren kontrako helegitea jarriko du Indiako multinazionalak.
2017/02/06 - 19:44
Teknologia konpainia erraldoiak, Trumpen migrazio-politikaren aurka
Apple, Facebook, Google eta Microsoft bezalako konpainiek auzitegira jo dute, Donald Trumpek errefuxiatuei eta migratzaileei AEBtan sartzeko ezarri duen debekuaren aurka.