Multinazionalak
2020/07/09 - 22:48
Michelinek partzialki amaitutzat eman du lan-erregulazioa Gasteizko fabrikan
Lan gehiago sartu da eta konpainiak pandemiaren aurreko ekoizpen maila berreskuratu du. Horrela, bada, konpainiak aldi baterako lan-erregulazioa partzialki bertan behera uztea erabaki du.
2020/07/09 - 18:59
Alkateek eta zinegotziek Gamesaren "deslokalizazio garbia eta gogorra" salatu dute
Udaleko agintariak lantegiaren aurrean bildu dira langileei elkartasuna adierazteko eta enpleguari eusteko eskatzeko.
2020/07/08 - 15:10
Agoizko Siemens Gamesa greban dago, itxieraren negoziaketak hastearekin batera
Agoizko instalazioetako komiteak gaur arratsaldeko 17:30etarako protesta karabana bat deitu dute, Iruñeako Beloso Aldapatik sartu eta Juan XXIII plazara arte.
2020/07/08 - 11:39
Siemens-Gamesako langileek protesta karabana egingo dute gaur
50 ibilgailuko karabana batek Aoiz eta Iruñea arteko distantzia egingo du gaur, Siemens-Gamesaren lantegiaren itxieraren aurka protesta egiteko.
2020/07/02 - 16:27
Siemens Gamesaren Agoitzeko langileek greba egingo dute datorren astean
Beharginen ordezkariek garbi utzi dute gogor borrokatuko direla enpresa itxi ez dadin. Datorren astean greba eta mobilizazioei ekingo diete.
2020/07/01 - 21:50
Siemens Gamesak Agoitzen duen lantegiaren itxiera salatu dute sindikatuek
LAB, ELA eta CCOO sindikatuek esan dute multinazionalak emandako azalpenak "aitzakiak" direla eta deslokalizazio baten aurrean gaudela. Itxiera galarazteko erakundeen inplikazioa eskatu dute.
2020/07/01 - 16:18
Agoitzeko Siemens Gamesako langileak haserre eta engainatuta sentitzen dira
Pandemian ere lantegia zabalik egon da eta susmoa dute eskariak amaitzen ibili direla, jakinda lantegia itxi egingo zela.
2020/07/01 - 10:19
Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela iragarri du
Ondorioz, 239 langile kalean geratuko dira. Enpresak dio merkatuak tamaina handiagoko palak eskatzen dituela, eta lantegiak duen kostuagatik eta kokapen geografikoagatik, ez dela bideragarria.
2020/06/30 - 23:17
Siemens Gamesak Agoizko lantegia itxiko duela iragarri du
Erabakia justifikatzeko arrazoi ekonomikoak eta fabrikaren kokapena erabili ditu. Fabrika horretan 239 behargin aritzen dira.
2020/06/30 - 21:48
Arcelor Mittal enpresak Aguraingo lantegia itxiko du 11 kontraturen desegitearekin
Arcelorrek Agurainen duen fabrika uztailaren 31an itxiko du, eta egun dituen 14 langileetatik, hiruri beste lanpostu bat emango die,eta 11ri kontratua desegingo zaie.
2020/06/18 - 12:11
Siemens Gamesako kontseilari ordezkariak kargua utzi du, datu ekonomiko txarrengatik
Datozen hiruhilekoei begira, koronabirusak eragindako krisi ekonomikoaren eragin zuzena espero du konpainiak, lantegien itxieraren eta eraginkortasun-galeraren ondorioz.
2020/06/15 - 15:24
Repsolek 80 milioi inbertituko ditu Euskadin isurketak murrizteko bi proiektutan
Instalazioak Bilboko portuan eta haren inguruan kokatuko dira, eta gutxi gorabehera lehen solairuan 60 milioi euro inbertituko dituzte eta bigarrenean, 20 milioi euro.
2020/06/01 - 12:34
Microsoft-ek Bilboko Ingenieritza Eskolako proiektu bat aukeratu du
Lander Galera ikasleak egin eta Jesus Maria Blanco irakasleak aurkeztu duen lana plataforma eoliko flotagarriei buruzkoa da, eta Bill Gatesen konpainiaren arreta erakarri du.
2020/05/29 - 16:43
Nissango langileak: ''Ez dugu kalte-ordainik nahi; lanean jarraitu nahi dugu''
Nissango langileen protestes ez dute etenik. Enpresaren hainbat kontzesionaren aurka egin dute eta Hospitaleten errepidea moztu dute.
2020/05/28 - 16:12
Nissanen itxieraren ondorioz 3.000 lanpostu zuzen eta 20.000 zeharkako galduko dira
Nissan enpresak ofizialki iragarri du gaur Bartzelonako lantegia itxiko duela urtea amaitzerako. Horrek sekulako protestak eragin ditu berehala.
2020/05/28 - 15:42
Nissanen itxierak ez du eragin zuzenik gure autogintzan, baina alorra kezkatuta dago
Euskadiko Barne Produktu Gordinaren % 28 den sektorean bistakoa da Nissanen itxierak eragin duen ardura.
2020/05/28 - 13:43
Nissanen itxierari aurre egingo diotela eta mobilizazioak iragarri dituzte sindikatuek
Dozenaka langile bildu dira Zona Francako lantegiaren aurrean, eta pneumatikoak erretzen ari dira. Protesta gehiago ere iragarri dituzte.
2020/05/28 - 12:17
Nissanek Bartzelonako lantegia itxiko du eta 3.000 lanpostu zuzen galduko dira
Lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatu zuen. Enpresak 20.000 lanpostu murrizteko asmoz abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia.
2020/05/26 - 13:44
Arcelor Mittalen aldi baterako lan-erregulazioaren aurka egingo dute ELAk eta LABek
ELAk azaldu duenez, negoziazio mahaiaren atzoko bileran zuzendaritzak bere azken eskaintza aldatu zuen, eta soldata gordinaren % 75 eta pagetan zein oporretan % 100 ordaintzea planteatu zuen.
2020/05/22 - 13:30
LABek auzitara eramango du Arcelor Mittalen lan erregulazioa
Sindikatuaren ustez, multinazionalak ez du egiaztatu COVID-19aren eragina enpresaren egoeran.