Microsoft-ek Bilboko Ingenieritza Eskolako proiektu bat aukeratu du
Microsoft erraldoi teknologikoak 15.000 dolarreko beka eman berri dio offshore aire-sorgailuen errendimendua hobetzeko Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasle batek aurkeztu duen proiektuari.
Laguntza Bill Gatesen enpresak ingurumena kontserbatzeko berrikuntza onenak bilatzeko duen AI for Earth (Adimen Artifiziala Lurrarentzat) ekimenaren bitartez eman dute.
Oraingo honetan, Lander Galera ikaslearen doktorego-tesiak euren oinarri diren eta itsasoaren baldintzak jasaten dituzten plataformen gorabeheren ondorioz itsasoko aire-sorgailu flotagarriek izan ditzaketen potentzia galerak neurtzeko modua aztertu du. Horiek turbinaren errendimenduan izan dezakete eragina eta, ondorioz, elektrizitatea sortzeko kostuan.
Maria (Monitoring floAting platfoRms in offshore wind through artificIAl intelligence) akronimoaren izena hartu duen proiektua Jesus Mari Blanco Ilzarbe Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak eta Gregorio Iglesias Irlandako University College Corkeko irakasleak zuzendu dute.
Izan ere, Blanco irakaslea izan zen proiektuaren hautagaitza Microsoft-en aurrean aurkeztu zuena, enpresa multinazionalak antolatu zuen workshop-a gainditu eta gero. Blanco irakasleak aurkeztu zuen proiektua Microsoften aurrean, enpresa multinazionalak Bilbon mugikortasun jasangarriarekin, itsas biologiarekin, zibersegurtasunarekin eta energia berriztagarriekin, besteak beste, lotutako ekimenak aztertzeko Bilbon antolatutako tailerrean.
Proiektuak jaso duen 15.000 dolarreko kredituari esker, Lander Galerak Microsoftek lainoan duen konputazio zerbitzu sofistikatua (Azure) erabili ahalko du, eta horrek asko murriztuko du offshore plataforma batean sistemari eragiten dioten aldagai guztiak (olatuen norabidea, periodoa eta altuera, eta haizearen benetako abiadura, horren aldagai eta aldakortasuna kontuan izanda) neurtzen egin behar zuten milakoa orduko simulazioaren iraupena.
Izan ere, Azureren ahalmen izugarriari esker, “plataforma horren sare neuronal artifiziala baliatu ahalko du datu kopuru izugarri batekin lan egiteko eta gure fluidoen dinamika konputazionalaren eredua baliatuko duen sare konputazionala optimizatzeko”.
Microsoftek emaitza onak ikusten baditu, laguntzak jarraipena izango du. Horrela, proiektua bigarren fasean sartu ahalko litzateke, garapen aplikatura zuzendutako finantzaketa lerro berri batekin.
Bill Gatesen konpainiak energia berriztagarriekin, bioaniztasunarekin, ur-baliabideen kudeaketarekin, nekazaritzarekin edo klima-aldaketarekin erlazionatutako proiektuak bilatzen ditu mundu osoan AI for Earth ekimenaren bitartez, horiek bultzatzeko, sustatzaileei Microsoftek garatu dituen adimen artifizialeko soluzio guztiak eta lainoko konputazioa eskainiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Iruñeko Iturrama auzoko obra batzuen bilakaera jarraitzeko behatoki bereziak jarri dituzte
Misericordia egoitzan bizi diren herritarren artean obrek piztu duten interesaren ondorioz, eraikuntza-enpresak sei leiho ireki ditu lanak estaltzen dituen oihalean. Batek baino gehiagok irmo kritikatu ditu leihoen ondoan idatzitako esloganak.
Llantenoko sutea kontrolpean dute, 100 hektarea inguru kiskali ondoren
Suteak itzaltzeko zerbitzuek lanean jarraitzen dute erabat itzali arte, haizeak eta tenperatura altuek ez baitute laguntzen. Familia batek etxera itzuli ahal izan du igande honetan.
"Nolabaiteko baikortasuna" Rigloseko sutean, suak Jaca ondoko Oroel mendira jotzea oztopatu ondoren
16.600 hektarea baino gehiago kaltetu ditu suteak, eta mila bat lagun eta 35-40 aire-baliabide ari dira lanean; 19 herrigunetako 1.046 bizilagunek etxetik kanpo jarraitzen dute. UMEko militar bat hil da gaur arratsaldean, Jakatik 10 kilometrora.
Autoak zeramatzan kamioi batek errepidetik irten eta su hartu du Sunbillan
Autoak zeramatzan kamioi bat errepidetik atera eta su hartu du Sunbilla parean. Kamioia erabat kiskalita geratu da baina gidaria, 49 urteko gizonezkoa, arin zauritu da. 07:00ak aldera gertatu da ezbeharra N-121 errepidean.
10 urteko haur bizkaitar bat egoera kritikoan, Espinosa de los Monterosen (Burgos) traktore batek harrapatu ostean
Istripua larunbateko 22:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen, Sancho Garcia plazan, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Jorge Carvalhok euskara bere bizimodu bihurtzea lortu du
Ia 30 urte daramatza jada Euskal Herrian bizitzen. Igeltseroa da lanbidez, baina pandemian lana galdu zuen, eta 62 urte zituela betidanik maite izan duen zaletasuna bizimodu bihurtzea erabaki zuen: kalean euskaraz kantatzea. Ordutik, Bilboko Plaza Eliptikoan giroa alaitzen du, euskarazko errepertorio zabalarekin.
Bi lagun zauritu dira hegazkin txiki batek Vianan izan duen istripuan
300 oin inguruko altueratik erori dira Ulagosa izeneko eremura. Batek pronostiko larriko traumatismo kraneoentzefalikoa du, eta besteak traumatismo kraneoentzefalikoa eta orkatilla hautsita.
Abian da mahats-bilketa, historiako goiztiarrena
Mahatsondoak ohi baino lehenago hasi dira fruitua ematen, eta Nafarroako Erriberan ekin diote jada mahatsa biltzeari. Inurrieta bodegan iaz baino astebete lehenago jarri dituzte martxan uzta biltzeko makinak.
Donostiak amaiera eman dio Aste Nagusi borobilari, gorabehera garrantzitsurik gabe
Insaustik nabarmendu du delituen kopurua % 45 jaitsi dela iazkoarekin alderatuta, eta pandemiaren ostean izan den kopururik txikiena izan dela.
Osakidetzak 211 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 82 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.