Musika jaialdiak
2023/06/21 - 18:42
Jazza hemen da jada
Gasteizko eta Getxoko jazz jaialdiek aurtengo edizioak aurkeztu dituzte gaur. Karteletan nagusi, Brad Mehldau, Silvia Pérez Cruz, Maria Schneider, Al Di Meola eta Dave Holland.
2023/06/21 - 13:55
Kantu Bat Gara ikuskizunaren azken saioa eta Zea Maysen akustikoa, Haziberri jaialdian
Hirugarrenez egingo dute Gernikako jaialdia, uztailaren 14an, Herrien Parkean. Jon Maiak azkenekoz taularatuko du bertan "Kantu Bat Gara" ikuskizuna.
2023/06/18 - 11:24
48.500 lagun bildu ditu Azkena Rock Festivalek, markak hautsita
Azkena Rock Festival datorren urtean itzuliko da Arabako hiriburura 2024ko ekainaren 20, 21 eta 22an.
2023/06/16 - 16:52
Rocka, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den zaletasuna
Gero eta gehiago dira familia giroan joaten direnak musika jaialdi handietara, etxeko txikienak ere hartuta.Familian egiteko plan bikaina dela diote gehienek.
2023/06/16 - 13:38
Rancidek Azkena Rock Festival piztu du
Kaliforniar taldearen punk rocka ozen entzun da Gasteizko jaialdiaren aurreneko jardunaldian, El Drogasek eta Monster Magnetek ederto lagunduta. 2024ko ARFk datak dauzka dagoeneko: ekainak 20, 21 eta 22.
2023/06/15 - 22:35
Abian da Azkena Rock jaialdia, Gasteizen
Gasteizko Mendizabalan hasi berri da Azkena Rock festibala. Iggy Pop edota The Pretenders dira aurtengo izarrak. Baina, beste artista mordoarekin gozatu ahalko da egunotan.
2023/06/15 - 14:12
"Rock gordina eta riff zaratatsuak entzungo dira Azkena Rock Festivalen, bolumen altuan"
Gaur hasiko da Azkena Rock Festival hiru eguneko rock jaialdia Medizabalan, Gasteizen, eta bertan izango diren hiru talderekin hitz egin dugu: Pasadena, Ezpalak eta Brigade Loco.
2023/06/13 - 14:46
Azkena Rock Festivaleko garra, piztear
Iggy Pop, Rancid, The Pretenders, Lucinda Williams, Incubus eta beste hamaika talde eta bakarlariren kontzertuak hartuko dituzten agertokiak prest daude dagoeneko Mendizabalan.
2023/06/09 - 13:42
Jaialdiak barra-barra, asteburuan
Bilbao BBK Live eta Azkena Rock Festival jaialdien atarikoak, Xaltaian Best, Andoaingo Rock Jaialdia, Ekinez festibala, Entorno Sonoro eta Araba Euskaraz ospatuko dira ostiral, larunbat eta igandean.
2023/06/06 - 16:42
Donostiako Hamabostaldiko 84. edizioak musika eta dantzako 79 ikuskizun emango ditu
Donostiako Hamabostaldiaren 84. edizioa aurkeztu da gaur erakunde eta enpresa pribatuen laguntzaz. Abuztuaren 3tik irailaren 1era izango da. Euskal Herrian dauden abesbatzen aberastasuna erakustea da Hamabostaldiaren ardatza. Sarrerak ostegunetik aurrera egongo dira salgai.
2023/05/25 - 17:39
Azkena Rock Laudio eta Artziniegara iritsiko da Moonshine Wagon eta Los Brazos taldeen eskutik
Gasteizko jaialdiak motorrak berotuko ditu hasi baino astebete lehenago, ekainaren 9 eta 10ean, eta countrya, rock-and-rolla eta punk rocka eramango ditu Arabako bi udalerrietara.
2023/05/25 - 14:25
Donostiako Jazzaldi bat, hamaika agertoki
Donostiako Jazzaldiaren 58. edizioak 49 kontzertu gehitu dizkio egitarauari, horietako 46 doakoak.
2023/05/12 - 18:43
Gatibu, Liher, Vapa eta Arima ere izango dira EHZ jaialdian
Besteak beste Belako, Soulfly eta Willis Drummond ere hartuko dituen jaialdirako abonuak salgai daude dagoeneko, eta irekita dago, halaber, boluntario gisa izena emateko epea.
2023/05/05 - 16:58
Euskal musikako hogeita hamar profesional, BIME Bogota jaialdian
Managerrak, musika-sustatzaileak, programatzaileak eta Belako eta Oreka TX taldeak daude Kolonbiako jaialdian parte hartzen. Gehienbat, profesionalei zuzendutako ekimena da.
2023/04/12 - 14:52
EHZ jaialdiak Soulfly, Willis Drummond, AKts, Habia eta Madmadmad iragarri ditu
Irisarrin, Belako, Ada Oda, Mice eta Kolinga ere izango dira, besteak beste, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Hiru eguneko sarrerak salgai daude dagoeneko.
2023/04/03 - 18:16
Dave Holland, Kurt Elling eta Al Di Meola, Getxoko Jazzaldian
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra izango da Bizkaiko udalerriko musika jaialdia, eta osatuta dago dagoeneko Muxikebarriko kontzertuen egitaraua.
2023/04/01 - 18:26
ZEID FEST jaialdiak dantzan jarri du BEC, bigarrenez
Pello Reparazen (Zetak) ekimenez, iaz egin zen aurreneko 'Zein ederra izango den' jaialdia eta arrakastari eutsita, aurten ere musikaz bete da BEC. Hogeitik gora musika talde, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, eta euskal trabestien umorea oholtzan, goizetik hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte.
2023/03/23 - 14:27
Village People, Fred Wesley, Viva Suecia eta Zetak, Zurriolako hondartzan Jazzaldian
Zortzi artista eta taldek joko dute Keler gunean, uztailaren 21etik 24ra, Donostiako Jazzaldiaren programazioaren barruan.
2023/03/23 - 12:32
Azkena Rock 2023: kontzertuen ordutegiak, egunez egun
Kartela itxita, Azkena Rock Festivalek hogeita batgarren edizioko ordutegiak iragarri berri ditu. Gainera, The Cleopatras, Mimi & The Miseries eta Lost Cat bandak sartu ditu Trashville programazioan, beste hainbat DJrekin batera.
2023/03/02 - 13:41
Notak eta letrak 70 kontzertutan, Musika-Música jaialdian
Musika klasikoko jaialdiak musika sinfonikoko eta ganbera musikako maratoia eskainiko du, besteak beste, Beethoven, Liszt, Txaikovski, Schubert eta Bizeten musikarekin eta Byron, Virgilio, Goethe, Ibsen, Shakespeareri eskainitako literatura keinuekin.