Muskiz
2017/07/06 - 22:23
Muskizko familia batek bat-batean etxea okupatuta aurkitu du
Udalaren laguntzarekin akordio batera heldu nahi izan dute, baina ez da posible izan. Okupak ez omen dira etxetik aterako epaile batek agindu arte.
2017/07/05 - 15:41
42 urteko gizon bat atxilotu dute Muskizen, genero indarkeria egotzita
Segurtasun sailak jakitera eman duenez, gizonak aurpegian kolpeak eman zizkion bikotekide ohiari. Ondorioz, biktima ospitalean artatu behar izan zuten, sudurra hautsita.
2017/06/09 - 00:23
Non ospatu Donibane sua 2017an?
Donibane suek argituko dute Euskal Herria ekainaren 23tik 24rako gauean.
2017/04/17 - 09:32
Fuel olio isuria izan da Petronorreko itsas-terminalean (Zierbena)
Isurketa igande arratsaldean jazo zen, itsasontzi bati lasta kentzen ari zirenean. 15 metro koadroko orbana sortu zen.
2017/04/06 - 19:24
Bilboko kaleetatik igaro da Korrika
Korrikalariak 17:00ak aldera sartu dira Bizkaiko hiriburuan. Bost ordu eta erdiz Bilboko auzo eta kaleetan barrena ibili dira euskaltzaleak.
2017/04/06 - 14:36
Muskiz ere euskararen alde!
Muskiztarrek ere ez dute atzeangeratu nahi izan eta Korrika 20 euren herritik pasa denean ongietorri beroa eman diote.
2017/03/29 - 13:11
Petronorrek barkamena eskatu du sufre dioxidoaren immisioengatik
Findegiak azaldu duenez, sufrea berreskuratzeko lantegian izandako ezegonkortasunen ondorioz gertatu zen.
2017/03/06 - 19:06
Inoiz egindako etenaldi luzeena amaitutzat eman du Petronorrek
Geldialdiaren aurrekontua 49 milioi eurokoa izan da, eta instalazioak berrikusteaz gain, teknologia berriak erabiltzeko inbertsioak egin dituzte.
2017/03/01 - 13:08
Denboraleak kalte txikiak baino ez ditu utzi kostaldean
Txikizio handiena Muskizen egin dute olatuek, Arena hondartzako egurrezko zubia (Muskiz) suntsitu baitute.
2017/02/18 - 22:26
Langile batek erredura arinak jasan ditu Petronorren
Langileak erredurak pairatu ditu esku batean, mantentze-lanetan zebilela.
2017/02/13 - 21:18
Azpikontratatutako langile bat hil da Petronorren
Enpresa-batzordeak salatu du heriotza hori lan-baldintza txarren ondorio dela eta 24 orduko dolu-eguna deitu du astearte honetan.
2017/01/15 - 14:37
Petronor enpresak sei asteko etenaldia hasi du
Geldialdiaren aurrekontua 49 milioi eurokoa da, eta instalazioak berrikusiko dituzte.
2017/01/08 - 20:11
Lau lagun zauritu dira Muskizen eta Hernanin izandako bi sutetan
Bi etxebizitzatan piztu dira suteak, eta kea arnasteagatik zauritu dira lau bizilagun. Hori dela eta, Gurutzetako eta Donostiako Ospitalera, hurrenez hurren, eraman dituzte.
2016/11/18 - 10:10
Plataforma ikusgarria, Muskizeko Arena zubiko obretan
Zubiaren barnealdera sartzeko, langileek plataforma ikaragarria erabili behar dute azpiegituraren azpian zintzilik jarrita.
2016/08/29 - 13:05
Hauek dira Espainiako Itzuliak eragingo dituen trafiko aldaketak
Ostegunean eta ostiralean, Ertzaintzak aldaketak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat errepidetan.
2016/08/05 - 13:55
% 7 jaitsi da Bizkaiko hondartzetara hurbildu direnen kopurua
Eguraldi txarri egotzi diote jaitsiera. Arriatera-Atxabiribil, Arena, Ereaga eta Laga dira jende gehien erakarri dituztenak.
2016/08/04 - 18:47
Akats elektriko batek sortu zuen Petronorreko ke beltza
Joan den uztailaren 29an, sistema analogikotik digitalera aldatzen ari zirela, segurtasun neurriak automatikoki piztu ziren. Horrek, hiru tximinietatik ke beltza ateratzea eragin zuen.
2016/07/30 - 23:03
Petronorreko ke zutabeengatik manifestatu dira Muskizeko auzokideak
Petronorreko lantegian atzo izandako matxura elektrikoa dela eta euren kezka adierazi nahi izan dute herritarrek.
2016/07/29 - 13:10
Matxura elektriko batek Petronorreko tximinien sugarrak areagotu ditu
Gasak ez dira osasunerako kaltegarriak, konpainiako iturriek Segurtasun Sailari ziurtatu diotenez. Matxuraren abisua 08:00ak aldera jaso dute.
2016/07/29 - 11:22
Matxura batek Petronorreko tximinien sugarrak eta kea areagotu ditu
07:55 aldera findegi guztiak gelditu behar izan dituzte argindar gabeziagatik, Iberdrolaren Ortuellako azpiestazioan matxura izan delako. Segurtasun neurriak automatikoki martxan jarri dira.