Nafarroa Oinez
2021/10/17 - 16:46
Milaka lagun bildu dira Lizarran, pandemia osteko lehen Nafarroa Oinez ospatzeko
Jendetza hartu du gaur Lizarrak, ikastolen ekimenaren 'Hegan Oinez' edizio berrian. Pandemia hasi zenetik lehen aldiz ospatu ahal izan dute eta, eguraldi kaxkarra gora-behera, arrakasta izan du jaiak. Datorren urterako lekukoa Tafallak jaso du.
2021/10/07 - 20:56
Lizarra Ikastolak Nafarroa Oinez txikiagoa antolatu du, jende pilaketak ekiditeko
Ikastolen jaia bi egunetan ospatuko dute: urriaren 16an eta 17an. Ez da ohiko zirkuitua izango eta ekimenak hirian sakabanatuta egongo diren zazpi gunetan antolatuko dituzte.
2021/10/07 - 17:01
Nafarroa Oinez aurten ospatuko da, baina mugatua
Covid-19aren aurkako neurriak duela astebete aldatu zirela eta, ez dute astirik izan ezagutzen dugun ohiko jai handi bat antolatzeko. Nahi baino mugatuagoa izango da eta bi egunetan ospatuko da: urriaren 16an eta 17an.
2021/08/16 - 13:41
Lizarran ospatuko den 2021eko Nafarroa Oinezeko abestiaren bideoklipa
Urriaren 17an ospatuko det Nafarroa Oinez festaren bideoklipa aurkeztu dute asteburuan Lizarran.
2021/05/09 - 09:22
"30 Herri Urrats ttipi", sarea indartzen jarraitzeko
Ikastolei arnasa eman ohi dieten ospakizunak bertan behera geratu diren honetan, Herri Urratseko antolatzaileek egoera berrira egokitutako ekitaldi sorta antolatu dute igande honetarako.
2020/09/26 - 15:22
"Pandemiaren ikasturtea aurrera ateratzeko baliabideak" eskatu dituzte ikastolek
"Ezinbestekoa izango zaigu baliabide gehiago eskuratzea", adierazi du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak.
2020/08/19 - 14:54
Ikastoletako jai guztiak bertan behera geratu dira
Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak jakinarazi duenez, aurten jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dute.
2020/05/20 - 14:56
Irailera arte atzeratu dituzte ikastolen jaiak
"Datak gerturatu ahala, ikusiko dugu aurrera egin dezakegun, edo atzera egin beharko dugun; baina, gaur-gaurkoz, determinazio osoa dugu jaiak ospatzeko", adierazi dute.
2019/11/06 - 18:37
Nafarroa Oinez 2020 Lizarran ospatuko da
Urte osoan zehar aurrera eramaten den proiektua da, nafar guztiei zuzenduriko ekimen ugari biltzen dituena.
2019/10/21 - 00:49
Milaka pertsonak Nafarroa Oinez 'arrakastatsuan' parte hartu dute Tuteran
Pozik agertu dira antolatzaileak. "Ez da arazorik izan", eta, hori dela eta, balorazio "positiboa" egin dute.
2019/10/20 - 19:16
Esteban: 'Eskubideak eta eskumenak zentralizatzeko joera baten atarian gaude'
"Hodei ilunez beteriko garai politiko bat" datorrela ohartarazi du politikari jeltzaleak. "Erkidegoen esku diren eskumenak murrizten saiatuko dira", esan du.
2019/10/20 - 15:38
Argia Ikastolak Erriberan egindako normalizazio lana azpimarratu du, 'ez oztopo gabe'
Nafarroa Oinez antolatzeko orduan zentroko irakasleek, familiek eta hurbilekoek egindako lana eskertu du Maru Eriz Tuterako Argia Ikastolako presidenteak.
2019/10/20 - 12:39
Nafarroako ikastolen egun handia, Tuteran
Lau gune egongo dira 3.200 metroko ibilbidean zehar: Argia, Etorkizuna, Aniztasuna eta Alaitasuna. Joan-etorrietarako autobus zerbitzua jarriko dute Tuteratik Nekazaritzako Elikagaien Hirira.
2019/10/17 - 20:27
Igande honetan izango da 2019ko Nafarroa Oinez, Tuteran
Asteburu honetan Nafarroa Oinez jaialdia ospatuko da Tuteran. Lau gune izango ditu Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hirian zehar joango den ibilbideak.
2019/10/12 - 11:44
Euskararen dekretuaren kontrako epaia salatzeko elkarretaratzea deitu du Kontseiluak
Euskalgintzako hainbat eragilek babestuta,urriaren 19an Nafarroako Gobernuaren egoitzaren atarian egingo dute protesta, eguerdiko 12:00etan. "Ausardia" eskatu diorte Chiviteri.
2019/05/31 - 13:32
Nafarroa Oinez: 'Izan argi'
Urriaren 20an ospatuko dute Nafarroako ikastolen jaia, Tuteran. Argia ikastolak antolatuko du aurtengoa, eta 'Izan argi' da kantuaren izenburua.
2018/10/21 - 22:17
Jendetza batu da Altsasun Iñigo Aritza ikastolari laguntzeko asmotan
40.000 pertsona bildu dira Nafarroako ikastolen aldeko festan. Datorren urtean Tuterako Argia ikastolak antolatuko du Nafarroako ikastolen jaia.
2018/10/21 - 15:40
Iñigo Aritza ikastolari egokitu zaio Nafarroa Oinez festaren harrera egitea
4 kilometro eta erdiko ibilbidea prestatu dute, mugikortasun arazoak dituztenentzat ere egokitua.
2018/10/21 - 14:49
Altsasuko gazteei babesa erakutsi diete: 'Txori kaiolatuak: aske bizi!'
Espetxean dauden zazpi gazteak gogoan izan dituzte Nafarroako ikastolen festaren irekiera-ekitaldian.
2018/10/21 - 14:32
'Auzolanaren sehaska eta komunitatearen aska dira gure ikastolak'
Hala mintzatu da Eneida Carreño Iñigo Aritza ikastolako presidentea, gaur Altsasun ospatzen ari diren Nafarroako ikastolen festaren irekiera-ekitaldian.