Ikastoletako jai guztiak bertan behera geratu dira
Herri Urratsen 37. edizioa bertan behera geratu da gaur goizean. Irailaren 20rako aurreikusita zegoen ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute koronabirusaren pandemiaren ondorioz.
Hasieran, festa aurtengo maiatzaren 10erako zegoen aurreikusita, baina COVID-19aren pandemia zela eta, irailaren 20ra atzeratzea erabaki zuten. Alabaina, egoera epidemiologikoak ez du hobera egin, eta 2020ko edizioa bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dute. Debeku ofizialik jaso ez duten arren, antolatzaileek ez dute arriskurik hartu nahi izan.
Koldo Tellitu Ikastolen Federazioko lehendakariak aurten ikastolen jai guztiak bertan behera uzteko erabakia hartu dela adierazi du: "Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Kilometroak ez dira ospatuko".
Tellituk adierazi duenez, "Euskal Herri osoari eskaintzeko ekitaldi handi bat" prestatzeko aukera aztertzen ari dira. "Egun edo aste batzuk hartuko ditugu hori guztia taldean aztertzeko eta erabakiak hartzeko. Erabakiak taldean hartuko ditugu eta jakinaraziko dizkizuegu".
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik