Nafarroako aurrekontuak
2016/01/29 - 07:44
Nafarroak kontuak onartu ditu azken urteetan aurrekoa luzatu ostean
Azken aurrekontuak 2012an onartu zituen Foru Erkidegoak, UPNren eta PSNren babesarekin, Gobernu koalizioa hautsi baino lehen. 4.005.305.026 euroko proiektua onartu du Parlamentuak.
2015/12/22 - 13:24
Zerga erreformari buruzko legea onartu du Nafarroako parlamentuak
Legeak jasotzen dituen neurri sortek eragina izango dute 2016ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenetan eta 2017ko errenta aitorpenean.
2015/11/17 - 16:27
3.500 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Foru Gobernuak
2016rako aurrekontu proiektua onartu du gaur Nafarroako Gobernuak. Orain, Foru Erregimenaren Batzordera eta Kontseilu Ekonomikora igorriko dute, aztertzera.
2015/09/01 - 15:43
2016ko aurrekontuak lehentasun nagusia, Nafarroako gobernuarentzat
Aurrekontuen lehentasunak pobreziaren aurka neurriak hartu eta enplegua sortzea izango dira. Hori lortzeko, sozialisten babesa nahi du Uxue Barkosen gobernuak.
2015/09/01 - 15:40
Aierdi: "Kalitatezko enplegua sortzea da lehentasunetako bat"
Gainera, Nafarroako Ekonomia presidenteordeak Euskadi Irratiko 'Albiste Faktoria'n baieztatu du Goyo Monreal proposatu duela Uxue Barkosen gobernuak Bake eta Bizikidetza zuzendari nagusi izateko.
2014/12/09 - 11:57
Jaurlaritza eta Bizkaia, Aurrekontuak onartuko dituzten bakarrak
Aurreko legealdian, EAEko erakunde guztiek lortu zuten Aurrekontuak aurrera ateratzea, nahiz eta, Aldundien kasuan, gutxiengoan gobernatu.
2014/11/25 - 17:35
UPNren Gobernuak ez du lortu Aurrekontuak onartzea, hirugarren urtez
Parlamentuak atzera bota du Yolanda Barcinaren Exekutiboaren aurrekontu proiektua, eta iazkoak luzatu beharko dituzte, hirugarren urtez.
2014/11/25 - 15:29
Egoera nahasia UPN-n
Hirugarrenez luzatu behar izan ditu aurrekontuak Barcinaren gobernuak. Foru Legebiltzarrean, UPN alderdian dagoen egoera nahasia izan dute hizpide.
2014/11/06 - 00:19
Osoko zuzenketa aurkeztuko die PSNk Nafarroako aurrekontuei
Horrela, 2014ko kontuak luzatu beharko ditu Nafarroak 2015ean, hirugarren urtez jarraian. Aurrekontua onartzeko Parlamentuaren “babesa eta akordioa” eskatu ditu Goicoecheak.
2014/10/22 - 15:16
Nafarroak 3.417 milioi euroko Aurrekontu proposamena aurkeztu du
Ogasun eta Ekonomia kontseilariaren esanetan, oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzea eta ekonomia eta enplegua suspertzen laguntzea da helburua.
2013/12/10 - 15:44
Nafarroako aurrekontuak atzera bota dituzte, bigarren aldiz
Espero bezala, bigarren urtez jarraian Nafarroak aurrekontuak luzatu beharko ditu. Yolanda Barcinaren foru gobernuak beraz, 2012ko kontuekin egin beharko du lan.
2013/12/10 - 14:03
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNren Aurrekontuak
PSNk, Bilduk, Aralarrek, Izquierda-Ezkerrak eta Geroa Baik bat egin dute Nafarroako Gobernuaren proposamena atzera botatzeko. 2012ko Aurrekontua luzatu beharko du berriro Yolanda Barcinak.
2013/12/05 - 10:02
Aurrekontuak berriro lutzatzeko bidean Nafarroan
Sozialistek aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztea erabaki dute. Beraz, Foru Gobernuak ez du gehiengo nahikorik izango Parlamentuan aurrekontuak aurrera ateratzeko.
2013/12/05 - 09:07
Nafarroako Gobernua, Aurrekontu gabe bigarren urtez
PSNk osoko zuzenketa iragarri du. PPNk baino ez ditu babestuko Foru Gobernuaren Aurrekontuak.
2013/11/08 - 18:46
3.756 milioi euro izango ditu Nafarroak 2014ko aurrekontuetan
Gastu soziala, osasuna, hezkuntza eta gizarte politikak lehenetsiko ditu Gobernuak, 21 milioi euro gehiago bideratuta.
2013/11/08 - 15:41
Sozialisten babesik gabe, 2. aldiz luzatu behar dira aurrekontuak
Kontuak luzatu ala ez, oinarrizko zerbitzu publikoak bermatzea eta sustapen egitasmoei eta enplegua sortzeko politikei eustea dira aurrekontuen aurreproiektuaren ardatzak.
2013/10/29 - 21:05
Barcinak bi astez luzatu du aurrekontuak aurkezteko epea
Legeak jasotzen duenez, aurrekontuak azaroaren bata baino lehen aurkeztu behar dira parlamentuan. Aurten, eta akordioa lortzeko asmoz, aurrekontuen aurkezpena bi astez luzatuko da.
2013/10/09 - 22:16
Aurrekontuak elkarrekin egitea proposatu dio Barcinak PSNri
Nafarroako Gobernuak gehienezko gastua 3.400 milioi eurotan ezarri du eta PSNrekin kopuru horren herena negoziatzeko prest dagoela jakinarazi du.