Nafarroak kontuak onartu ditu azken urteetan aurrekoa luzatu ostean
Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektua onartu zuen atzo Parlamentuak, Gobernua babesten duten Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeen babesarekin. UPNk, PSNk eta PPNk, ostera, aurkako botoa eman zuten.
Azken hiru urteetan aurrekoak luzatu ondoren, Parlamentuak azken urteotan onartu dituen lehen aurrekontuak dira. Azken aurrekontuak 2012an onartu zituen Foru Erkidegoak, UPNren eta PSNren babesarekin, gobernu-koalizioa hautsi baino lehen.
Carlos Adanero UPNko parlamentariak salatu duenez, Gobernuari eusten dioten lau alderdiek “arrabola” pasatu dute Ganberan.
100 zuzenketa
Geroa Baik, EH Bilduk, Ezkerrak eta Ahal Duguk Parlamentuan duten gehiengoa aprobetxatu zuten atzo kontuak aurrera ateratzeko. Hala ere, 100 bat zuzenketa sartu dituzte bertan.
Zuzenketak ere kontuan hartuta, gastuei aurre egiteko partidak 4,5 milioi euro egingo du, eta aurrekontua 4.005.305.026 eurokoa izango da.
Nafarroako Gobernuaren hitzetan, kolektibo baztertuenen eskubide sozialak bermatu; lanpostuak sortzea bultzatu, krisiak gehien kaltetutako eskualdeetan bereziki; eta zerbitzu publikoen (osasun, hezkuntza eta kultura) kalitatea hobetu nahi dituzte aurrekontu horiekin.
Arlo sozialak gastuaren % 55,86 jasoko du. Honenbestez, 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, % 6,22 egingo du gora gastuak arlo horretan. Eskubide sozialen esparruan ere, nabarmentzeko moduko gorakada izango da; izan ere, % 9,23 egingo du gora, aurrekontuaren % 10,54 hartuta. Osasun arloan, gastuak % 5,96 egingo du gora, eta Hezkuntzan, % 4,87.
Osasunak eta Hezkuntzak eta Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak izango dituzte aurrekontu-sail handienak, eta nabarmentzeko modukoa da berdintasun, elkarbizitza eta parte-hartzeari emandako bultzada, % 18,34 egin baitu gora arlo horietara bideratuko dena. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentu berriaren bitarteaz egingo dute.
Aparte ordainsaria eta ospitaleak
Tramite parlamentarioan, Ganberak aldaketa batzuk onartu ditu. Besteak beste, 2012an bertan behera utzi zuten aparteko ordainsariaren zatia itzultzeko zenbatekoari lehentasuna ematea adostu dute zuzenketa batean, “diru-sarrerek aukera ematen dutenean”.
Bestalde, Nafarroako Ospitalearen sukaldeak pribatizatzeko prozesua atzera botatzea adostu dute, eta, halaber, Nafarroako Unibertsitate Klinikarekin zuten hitzarmena ez berritzeko beharrezko aldaketak egitea adostu dute Gobernuko lau alderdiek.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.