3.500 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Foru Gobernuak
Nafarroako Gobernuak 2016rako Aurrekontu Aurreproiektua onartu du gaur; 3.500 milioi euroko gastua (ez finantzarioa) aurreikusi du Foru Gobernuak datorren urterakoa. Hala, aurtengo aurrekontu luzatuekin alderatuta, % 4 haziko da gastua. Enplegua sortzea eta gizarte zerbitzuak hobetzea izango dira lehentasunak, besteak beste, Uxue Barkos Nafarroako presidenteak jakitera eman duenez.
Aurreproiektuaren aurkezpenean, Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria eta Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria izan ditu lagun Barkosek, goizean, Iruñean.
Behin Gobernuak onartuta, orain, kontu publikoen dokumentua Foru Erregimenaren Batzordera eta Kontseilu Ekonomikora igorriko dute, bertan azter dezaten. Ondoren, Parlamentura igorriko dute txostena.
Barkosek nabarmendu duenez, aurreproiektuaren zenbait atal negoziatzeko aukera badago. Itxaropentsu agertu da presidentea, taldeen arteko akordio zabala lortuko dutelakoan Parlamentuan.
Aurreproiektuan aurreikusi dutenez, finantza gastua ez dena (AHT kontuan izan gabe) 3.500,8 milioi eurokoa izango da, aurtengoa baino % 4,02 handiagoa (135,4 milioi euro). Gainera, finantza gastuak 395,8 milioi euroko gorakada suposatuko du datorren urtean.
Gehienezko gastuaren igoeraren "oinarria 2016rako zerga diru-sarrerak dira", Barkosen eta Aranbururen esanetan. Hala, diru-sarrera aurreikuspen horien atzean dagoen zerga erreforma babestu dute, erreformari esker 44 milioi euro gehiago jasoko omen baitituzte.
Gizarte gaietara bideratuko dute aurrekontuaren zati handiena, finantza gastua ez denaren % 55,86 hain zuzen ere. Osasuna, Hezkuntza eta Eskubide Sozialak dira diru gehien jasoko dutenak, baina Berdintasunera, bizikidetzara eta partehartzera bideratutakoa nabarmen indartuko dute, % 18,34ko igoera izango baitute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.