Foruzaingoa
2022/03/17 - 13:39
Egunean lau salaketatik gora jarri zituzten indarkeria matxistagatik Nafarroan 2021ean
Guztira, 1.639 salaketa egon ziren, 2020an baino % 5,81 gehiago. Horrek esan nahi du hilean 135 salaketa inguru jarri zirela.
2022/03/05 - 23:22
Foruzaingoak ikerketa abiatu du Tuterako etxebizitza batean gizon baten gorpua aurkitu ostean
66 urteko gizonezko bat da. Foruzainek dei bat jaso zuten Madrildik, "bi hilabetean anaiaren berririk ez" zuen pertsona batena.
2022/03/01 - 19:29
Hiru pertsona hil dira Ablitasen, ibilgailua errepidetik aterata
Ibilgailua AP-68 autobidtik atera da, eta ondoren hormigoizko egitura baten aurka talka egin du. 58 urteko gidaria eta autoaren atzealdean zihoazen 26 eta 54 urteko bi gizon hil dira istripuan. Bestalde, kopilotuaren eserlekuan zihoan 54 urteko pertsona larri zauritu da.
2022/02/27 - 17:26
Hirugarren solairutik erori den emakume baten heriotza ikertzen ari dira Lizarran
Nafarroako Foruzaingoak ikerketa jarri du abian zer gertatu den argitzeko. Lehen datuen arabera, leihoak garbitzen egon zitekeen emakumea erori denean.
2022/02/25 - 18:21
Gizon baten gorpua aurkitu dute ibaian, eta baliteke duela hiru aste Zangotzan desagertutakoarena izatea
Oraingoz ez dute datu gehiago eman, eta Guardia Zibilak hartu du ikerketaren ardura.
2022/02/22 - 09:46
Pertsona bat hil da Cascanten izandako istripu batean
Auto bat bidetik atera da N-121-C errepidean, eta su hartu du hormigoizko kutxatila baten kontra jota. Bidea erabat itxi du Foruzaingoak.
2022/02/08 - 20:00
Adingabe bat atxilotu dute Burlatako Ibaialde Institutuko zuzendaria jipoitzea egotzita
Irakasleak begi aldeko hezurretan hausturak ditu ukabilkada baten ondorioz, eta ebakuntza egin beharko diote. Atxilotuari tratu txar delitua leporatu diezaiokete, bikotekide ohiari eraso baitzion zuzendaria tartean sartu zenean.
2022/02/07 - 09:31
Ostiraletik Zangozan desagertutako 72 urteko gizonaren bila jarraitzen dute
Gizona ostiralean desagertu zen, bere etxetik gertu dagoen denda batean erosketak egitera joan ondoren. Bilaketa eremua zabaldu dute, baina oraingoz ez dute gizona aurkitu (@bomberos_na-ren irudiak).
2022/02/06 - 20:12
Mutil bat ikertzen ari dira Burlatan, bikote ohia jotzen ikusi eta tartean sartu zen irakaslea zauritzeagatik
Burlatako IES Ibaialdeko zuzendaria da zauritua. Foruzaingoak adierazi du adin txikiko erasotzailea atxilotzeko asmoa dutela.
2022/02/05 - 12:57
Zangozan ostiraletik desagertutako 72 urteko gizon baten bila ari dira
Larrialdi zerbitzuek; suhiltzaileak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila tartean, gizona bilatzeari ekin diote.
2022/01/28 - 15:39
Epaileak espetxera bidali du Sunbillan hilketa matxista egiten saiatzeagatik atxilotutako bikotea
Epaileak azaldu duenez, bikoteak ustez plan bat zuen ikertutako gizonaren emazte ohiaren bizitzarekin akabatzeko. Magistratuak hilketa saiakera egotzi die.
2022/01/28 - 07:59
Beste pertsona bat atxilotu dute Sunbillako ustezko hilketa matxista saiakerarekin lotura duelakoan
Foruzaingoaren arabera, ustez emaztearen autoari tiro egin zion gizonaren gertukoa da atxilotutako emakumea. Ustezko erasotzailea ere atxilotu dute.
2022/01/27 - 09:07
Gizon bat atxilotu dute Sunbillan, bere emaztearen autoari tiro egin diolakoan
N-121-A errepidea hartu, eta lanera bidean zihoala tiro egin zion emaztearen autoari, asteartetik asteazkenerako gauerdian. Ordu batzuk geroago, atxilotu egin zuen Foruzaingoak, eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.
2022/01/11 - 17:07
Frantzian atxilotu dute Tuteran eraildako emakumearen senarra
41 urteko atxilotuak emaztea hil zuela arrazoitzen duten zantzuak daude, Tuterako guardiako epailearen arabera. Emakumea hil ostean, Nafarroatik alde egin zuen, eta Boiseredon (Frantzia) harrapatu dute.
2022/01/08 - 13:49
Abenduan Nafarroan desagertutako 42 urteko gizonaren bila jarraitzen dute
Gizona Lizarran zegoela ikusi zuten azken aldiz.
2022/01/04 - 18:20
79 urteko gizon bat hil da Muruzabalen, autoa errepidetik atera eta iraulita
Istripua 14:15 aldera gertatu da NA-6064 errepidean, NA-601eko bidegurutzetik 50 metrora. Biktimaren autoa errepidetik atera eta irauli egin da.
2021/12/31 - 18:47
18 urteko gazte bat atxilotu dute Iruñean, adingabeko bati sexu-erasoa egiteagatik
Aste honetan Foruzaingoak pertsonen aurkako delituengatik burututako zortzi atxiloketetako bat da.
2021/12/26 - 12:39
Gizon bat atxilotu dute Beriaingo industriagune batean emakume bat bortxatzeagatik
Erasoa larunbat goizaldean izan zen, emakume batek Morea industrialdeko nabe batean sexu-erasoa jasan zuela jakinarazi zuenean.
2021/12/10 - 09:50
Autoan harrapatuta geratu den gidari bat erreskatatu dute Landabenen
Foruzaingoak gidari bat erreskatatu behar izan du NA30 errepidean, Landaben parean, ur-putzu handi batean harrapatuta geratu ostean.
2021/12/06 - 20:35
Larunbatetik eta igandetik desagertuta dauden 74 eta 42 urteko bi gizonen bila dabiltza Nafarroan
74 urteko gizona Iruñean ikusi zuten azken aldiz, Arrotxapean, larunbat arratsaldean; 42 urtekoa, aldiz, igandeko goizaldetik dago desagertuta, eta Lizarran zegoen une horretan.