Egunean lau salaketatik gora jarri zituzten indarkeria matxistagatik Nafarroan 2021ean
Foruzaingoak, Iruñeko Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak 1.639 salaketa jaso zituzten indarkeria matxistagatik 2021ean, aurreko urtean baino % 5,81 gehiago. Horrek esan nahi du egunean lau salaketatik gora eta hilean 135 inguru jarri zirela.
Salaketa horietatik 667 Foruzaingoak jaso zituen, ostegun honetan Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari Eva Isturizek prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Horren hitzetan, 2022ko urtarrilean 136 salaketa jaso dituzte.
Gainera, aipatu erakundeak 1.085 emakume eta 68 adingabe artatu zituen iaz.
Horietatik 126 larrialdi zerbitzuetara eraman behar izan zituzten, 11 harrera-etxeetara eta 7 bestelako harrera-egoitzetara. Haien menpe 135 adingabe zeuden. 2020ko datuekin alderatuta, % 8,39 hazi da Berdintasunerako Institutuak artatutako emakumeen kopurua.
Ildo horretan, Isturizek gogora ekarri du arreta jasotzeko ez dela beharrezkoa salaketa jartzea: "Badakigu emakume askorentzat oso zaila dela urrats hori ematea. Dena den, emakumeen kontrako indarkeria delituak zigorrik gabe ez geratzeko erreminta egokiena da salaketa".
Hala, Foruzaingoak hiru sailetan sailkatzen ditu emakumeen aurkako indarkeria salaketak: bikote edo bikotekide ohiarengatik jasotako erasoak, sexu askatasunaren kontrakoak eta etxeko indarkeria. Salaketen % 76,31 lehenengo sailekoak dira.
Nafarroan, bestalde, 346 indarkeria matxista kasu daude une honetan. Horietatik bi arrisku oso handikoak dira, eta beste zazpi arrisku handikoak. Alegia, kasu horietan bitimak egunaren 24 orduetan jasotzen du poliziaren babesa.
Zure interesekoa izan daiteke
Nagore Laffage gogoratu dute Irunen, hil zutela 18 urte bete direnean
Nagore Laffage hil zutela 18 urte bete dira gaur. Jose Diego Yllanesek hil zuen gazte irundarra 2008ko sanferminetan, Iruñean. Urtero bezala, gertatutakoa ez ahazteko, ekitaldia egin dute Laffageren jaioterrian, Irunen, hango Emakumeen Etxeak antolatuta. Emakumeek espazio guztietan aske ibiltzeko duten eskubidea aldarrikatu dute.
San Fermin egun handia gogotik ospatzen ari dira Iruñean
Sanferminetako egunik esanguratsuena bizi du Iruñeak: jaietako ekitaldirik jendetsuenak eta tradizionalenak biltzen ditu egitarauak. Lehenengo entzierroa, patroiaren omenezko prozesioa, su artifizialak eta kontzertuak dira San Fermin egun handiko hitzordu garrantzitsuenak.
Perez Iglesias: "Jaurlaritzak ez du zalantzan jartzen zuzentzaileen zintzotasuna eta profesionaltasuna"
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak esan du USaP azterketen "sistema garantista" izateak ez duela esan nahi "zenbait hobekuntza" egin ezin direnik.
Lesakako Zubigaineko dantza San Fermin eguna ospatzeko
Lesakako dantzariak Onin zubiko petrila igo dira ohiko Zubigaineko dantza egiteko. Dozenaka ikusleren aurrean, San Fermin eguna ospatu dute herrian.
1.500 ikasle gehiagok jaso ahal izango dute unibertsitate-beka datorren ikasturtean, Jaurlaritzak baldintzak malgutu ondotik
Besteak beste, zailtasunak izan arren orain arte errenta-muga gainditzen zuten familietako ikasleek jaso ahal izango dute beka. Gainera, desplazamendu-laguntzak jasotzeko ez da derrigorrezkoa izango ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egitea, eta baldintza akademikoak ere malgutuko dira; zenbait kasutan 5eko nota nahikoa izango da laguntza jasotzeko.
Etxebizitza da arazo nagusia Bizkaiko herritarrentzat, baita enplegua eta segurtasunik eza ere
Bizkaiko ekonomiaren egoera nahiko ona dela uste dute % 45ek, baina 2027an dezente okerragoa izango dela uste dute % 27k. Arlo politikoari dagokionez, EAJ da begikotasun handiena pizten duen alderdia (% 38), eta haren atzetik daude EH Bildu (% 36) eta PSE-EE (% 14).
Iruñeak bere egun handia ospatu du gaur San Ferminen omenezko prozesioarekin
Zuriz eta gorriz jantzitako milaka iruindarrek Iruñeko kaleak bete dituzte astearte honetan, uztailak 7, jaietako egun handian, San Fermin alde zaharretik igarotzean santuaren omenezko prozesio tradizionalean babesteko. Aurten, tenperatura altuek eragindako alerten ondorioz, prozesioaren ibilbidea aldatu egin da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak enplegu publikoko 281 plaza deitu ditu 18 hautaketa-prozesu berritan
Azterketak 2027ko urtarrilaren 11tik aurrera egingo dira, eta salbuespen bakarra egongo da: kanpainetan laguntzeko erdi-mailako teknikari lanpostuetarako azterketan, hain zuzen ere. Azterketa hori abenduaren 1etik aurrera deitu ahal izango da.
Bi pertsona atxilotu dituzte sexu-erasoak egitea egotzita sanferminetako lehen egunean
Agiri baten bidez, Iruñeko Udalak bi atxiloketak baieztatu ditu jaietako lehen 24 orduak igarota egin duen balantzean.
ELAk iragarri du sektore-hitzarmenetako 27 negoziaziotan euskara soilik erabiliko duela
Sindikatuak adierazi duenez, aztertutako ia 1.500 hitzarmenen artean, % 17k baino ez dituzte "hizkuntza eskubideak bermatzeko" neurriak jasotzen.