Nafarroako parlamentua
2019/06/17 - 16:18
Geroa Baik presidentzia nahi du, eta PSN eta EH Bildu mahaian egotea
Etzi izango den Parlamentuaren eraketari buruz bilera egin dute PSNk, Geroa Baik, Unidas Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak. EH Bildu ez da bileran izan, PSNk ez baitu hitzik ere egin nahi eurekin.
2019/06/17 - 16:08
Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko Presidentetza eskatu dio PSNri
Horrez gain, EH Bilduk Ganberako Mahaiko postu bat izan beharko lukeela uste du, eta hala jakinarazi die Nafarroako sozialistei gaur egindako bileran.
2019/06/17 - 14:34
Geroa Baik Nafarroako Parlamentuko presidentzia nahi du
Horretaz gain, EH Bilduk eta PSNk Parlamentuko Mahaian postu bat izan dezaten nahi du Geroa Baik.
2019/06/05 - 14:35
EH Bilduk PSNri: 'Eskuinari aurre egiteko EH Bildurekin hitz egin behar da'
Bakartxo Ruizek 'zintzotasuna' eskatu die sozialistei, eta 'argi' esan dezatela benetan eskuinarekiko 'gehiengo alternatiboa' osatu nahi duten.
2019/06/03 - 19:42
PSOEk ez du begi onez ikusten Chivitek Gobernu aurrerakoia osatzeko abiatu duen bidea
Ferrazetik abisua jaso arren, PSNk, oraingoz, eutsi egiten dio aste honetan hastekoa duen bilera-errondari. Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra alderdiekin da biltzekoa Chivite.
2019/06/02 - 21:43
Nafarroako Gobernu berrirako itunak adosteko elkarrizketak, gertu
Maria Chivite sozialistak bilera-sorta jarriko du abian aste honetan bertan, eta Geroa Bairekin, Podemosekin eta Ezkerrarekin hitz egingo du inbestidurari begira akordioa egiten saiatzeko.
2019/05/28 - 19:32
EH Bildu buru duen ezkerreko gobernu bat osatzea proposatu du Asironek Iruñerako
Nafarroako hiriburuko jarduneko alkateak esan duenez, Navarra Suma, gehiengo osotik gertu egon arren, ez du alkatetza lortuko "PSNk ematen ez badio".
2019/05/27 - 19:26
Noiz eta nola osatuko dira gobernu berriak?
Ekainaren 15ean osatuta geratuko dira udal gehienak, baina uztailaren 5era arte atzeratu daiteke prozesua, helegiterik baldin badago. Nafarroako Parlamentua ekainaren 19an osatuko da.
2019/05/18 - 11:02
Laukoak gehiengoa berretsiko luke Nafarroako Parlamentuan
Navarra Suma izango litzateke lehen indarra 16-17 eserlekurekin. Geroa Baik eta EH Bilduk gora egingo lukete eta 10 eta 9 parlamentarirekin geratuko lirateke. Asironek ez lioke eutsiko Alkatetzari.
2019/05/06 - 15:06
Laukoaren formula errepikatzearen alde agertu da Barkos, 'zalantzarik gabe'
Geroa Baiko hautagaia 'pozik' agertu da bukatzear den legealdian egindako lanarekin, eta aldaketaren gobernua 'sendotzen' jarraitzeko prest agertu da.
2019/04/03 - 16:18
Legealdiaren balantze positiboa egin du Ainhoa Aznarezek
Ainhoa Aznarez Foru Legebiltzarreko presidenteak esan du lau urte hauetan barrutik eta kanpotik Parlamentua aldatzea lortu dutela.
2019/04/01 - 12:28
Barkosek M26ko foru hauteskundeak deitu ditu: '2019a hauteskunde urte gakoa da'
Nafarroako presidenteak nabarmendu duenez, hilabete eskasean hauteskundeak izango dira barruti guztietan.
2019/03/28 - 14:28
Berdintasunerako Foru Legea onartu du Nafarroako Parlamentuak
Legealdi honetako azken saioan, Ana Ollok esan du helburua berdintasunaren alde lan egitea eta dela, modu horretan, herritarren bizitza kalitateak hobera egitea.
2019/03/28 - 14:03
Gaur egin dute aldaketaren gobernuaren azken osoko bilkura Nafarroan
Laukoak bultzaturik lege garrantzitsu bat onartu dute legealdiko azken osoko bilkuran; berdintasunarena.
2019/03/25 - 22:27
Maniobra militarrak egiten hasi da Bardean Espainiako armada
Nafarroako Parlamentuaren gehiengoa egun hauetan egingo diren maniobra militarren kontra azaldu da. Adierazpen instituzional bat onartu dute.
2019/03/25 - 21:36
Nafarroako Parlamentuak Bardeako maniobra militarrak errefusatu ditu
Gainera, tiro-eremua ixtearen “aldeko jarrera” berretsi du Ganberak.
2019/03/23 - 20:52
60.000 pertsona bildu dira Altsasun, zortzi gazteri jarritako zigorrak salatzeko
Zigortutako gazteen senideak "oso hunkituta" agertu dira Nafarroako herrian bildu den jendetza ikustean. "Justizia eta proportzionaltasuna" eskatu dute.
2019/03/22 - 16:24
'Hau ez da justizia!' lelopean manifestazioa egingo dute bihar Altsasun
Besteak beste, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak protestarekin bat egin dute, baita erakundeek eta sindikatuek ere. Manifestazioa 12:00etan hasiko da.
2019/03/21 - 18:44
Nafarroak Poliziaren eta ultraeskuinaren biktimak aitortu ditu
Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Orain Baik eta Ezkerrak bultzatu dute legea. PSN abstenitu da, eta UPNk eta PPNk kontrako botoa eman dute.
2019/03/17 - 12:08
Hernan: 'Biktima bakar batek ere ezin du geratu aitortzarik gabe'
Biktimei buruz Gasteizko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan aurrera ateratzear diren txostenak 'positiboak' dira Agus Hernan Foro Sozialeko kidearentzat, baina 'haratago' joan behar dela dio.