Nasa
2015/10/05 - 23:49
Ilargian ateratako 9.000 argazki argitaratu ditu NASAk
1960 eta 1972 bitartean ateratako 9.000 argazki argitaratu ditu Estatu Batuetako Espazio Agentziak. "Apolo" misioetan lortutako irudiak dira.
2015/09/28 - 21:17
Marten ur likidoa dagoela baieztatu du NASAk
NASAko zientzialariek gaur jakinarazi dutenez, Marteko 4 tokitan aldian-aldian agertzen diren orban ilunak ura dira: Marteko mendietan maldan-behera erortzen den ur-gazia.
2015/07/23 - 23:40
Bizitzeko baldintzak dituen lehenengo planeta aurkitu du NASAk
Eguzkiaren antzeko izar baten inguruan orbita egiten duen planeta bat da, 1.400 argi urtera dagoena, eta bertan bizidunak egoteko hautagai irmoa omen da.
2015/07/21 - 22:42
Eguzkitan dagoen Lurraren aldearen irudi osoa eman du NASAk
Irudia lortzeko hiru irudiren metaketa bat egin dute, miloi t'erdi kilometroko distantziatik hartuta. NASAren Espazio Urrunaren Klima Behategitik ateratako irudia da.
2015/06/16 - 22:25
Aeronautikaren sektoreak akordio onuragarria sinatu du NASArekin
Aeronautikaren sektoreak bere hazkuntza iragarpenak gora berrikusi behar izan ditu. Mundu mailako fabrikatzaileek, hitzordurik garrantzitsuena dute Parisen. Bertan dira euskal enpresak ere.
2015/04/08 - 15:03
Lurretik kanpoko bizia hamar urte barru? NASAk baietz dio
Azkenaldian "aurkikuntza harrigarriak" egin ditu NASAk uraren inguruan. Hamar urte barru lurretik kanpoko bizia aurkitzea espero du agentzia horrek.
2014/10/29 - 08:21
Kohete bat lehertu da NASAren instalazioetan, jaurti eta gutxira
Koheteak jaurti eta sei segundora egin du eztanda, baina ez dago biktimarik. Nazioarteko Espazio Estazioa hornitzea zuen helburu.
2014/02/25 - 13:53
NASAk eta Googlek elkarlanean jardungo dute baso-soiltzeen aurka
Global Forest Watch proiektuari esker, munduko basoen egoeraren informazioa momentuan jakingo da, argazkiak eta bideoak igo ahalko direlako edozein tokitatik.
2011/11/08 - 20:27
Asteroide bat Lurretik 324.000 kilometrora pasatuko da gaur
Topaketa honen gertutasunak ez du "talka arriskurik eragingo", Fernando Jauregui astrofisikoak esan duenez.