Navarra Suma
2020/03/23 - 13:59
Navarra Sumako alkatearen aurkako zentsura mozioa bozkatuko dute Lizarran, asteartean
EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNtik kanporatutako zinegotziek aurkeztu zuten Gonzalo Fuentes alkatearen aurkako mozioa.
2020/03/11 - 16:30
Nafarroako erakundeek egia, justizia eta erreparazioa eskatu dute M11ko biktimentzat
Nafarroako Gobernuak, Foru Parlamentuak eta biktimen ordezkaritza batek biktimak oroitu dituzte Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta.
2020/03/09 - 21:51
Lizarrako alkatearen aurkako zentsura-mozioa aurkeztu dute
EH Bilduk, Geroa Baik eta Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez PSNko zinegotziek sinatu dute zentsura-mozioa.
2020/03/05 - 22:17
Iruñean euskararen ordenantza onartu dute Navarra Sumaren eta PSNren babesarekin
EH Bildu eta Geroa Bai alderdiek gogor kritikatu dute erabakia.
2020/02/28 - 14:12
Nafarroako Gobernua "eredu berritzaile eta ausart baterantz" doala esan du Chivitek
"Politikarako eta herritarrentzako baliagarriak garela erakusten dugu", azpimarratu du.
2020/02/27 - 14:13
Nafarroako Parlamentuak 2020ko aurrekontuak onartu ditu
PSNren, Geroa Bairen eta Nafarroa Ahal Duguren babesarekin atera dira aurrera Kontuak, eta EH Bildu eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioarekin. Kontrako botoa eman du Nafarroa Sumak.
2020/02/20 - 17:36
PSNk Navarra Sumarekin bat egin du sinboloen foru legea onartzeko
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-E-k kontra bozkatu dute. Haatik, "Foru Erkidegoko oinarrizko hiru ikurren (armarria, bandera, ereserkia) erabileraren erregulazio osoa" berretsi dute.
2020/02/16 - 17:48
Historia "faltsutzea" ez dutela onartuko esan dute ETAren biktimek Iruñean
Elkarretaratzea egin dute Baluarte Plazan, ETAren biktimak eta "ETAren indarkeriagatik alde egitera behartuta" egon zirenak gogoratzeko.
2020/02/12 - 15:00
Nafarroako Gobernuak ikur ofiziala aldatu du, gaztelaniako testua hasieran jarriz
Foru dekretu baten bidez Nafarroako Gobernuak bere ikur ofizialeko testua lehenik gaztelaniaz jartzea, eta ondoren, euskaraz, onartu du.
2020/02/06 - 13:42
Nafarroako Parlamentuak atzera bota du aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa
Navarra Sumaren iritziz, Aurrekontu Orokorren Lege proiektuak "Foru Erkidegoaren beharretatik urrun dagoen zerga politika proposatzen du". Dena dela, bere ekimena ez da aurrera atera.
2020/01/26 - 20:14
PSNk atea itxi dio Lizarran zentsura mozioa aurkezteko aukerari
Nafarroako sozialistek oharra bidali dute urtarrilaren 26 honetan komunikabideek zabaldu duten aukera ez dela inolaz ere gauzatuko adieraziz.
2020/01/26 - 13:29
Lizarrako alkatearen aurka zentsura mozioa aurkeztea aztertzen ari da PSN
Herriko sozialisten exekutibaren %70ak Gonzalo Fuentes Navarra Sumako alkatearen aurkako zentsura mozioak "beharko lukeen akordioa aztertzea" onartu du. EH Bildu eta Geroa Bairen botoak behar dituzte.
2020/01/24 - 17:07
Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontu-akordioa sinatu dute
Osoko zuzenketarik balego, EH Bilduk kontrako botoa emango luke. Halaber, hitzarmenak jasotzen duenez, finantzarioa ez den 2020rako gastu-muga 16,7 milioi euro handiagoa izango da.
2020/01/24 - 15:00
Nafarroa Sumak Cerdanen aurka aurkeztutako demanda ezetsi dute
Iriartek Cerdan diputatu sozialistari ohorerako eskubidea urratzeagatik salaketa jarri zion, honek Leitzan egindako bazkari batera joateagatik "faxista" deitu ondoren, "faxismoa goraipatzeko ekintza".
2020/01/23 - 21:40
Paola Damontiren hitzaldia Katakrak liburu-dendan izango da
Iruñeko Udalaren zentsurari iskin egin, eta hiriburu nafarreko Katakrak liburu-dendan emango du hitzaldia ikertzaile feministak.
2020/01/23 - 12:45
Iruñeko Udalak bertan behera utzi du hitzaldi feminista bat "ezegokia" delakoan
Paola Damonti adituak ostiralean eskaini behar zuen 'Arrakala orgasmikoa' izenburupean. Voxek sare sozialetan salatu zuen. Oposizioak 'zentsura' aplikatzea egotzi dio Udalari.
2020/01/21 - 18:41
Navarra Sumak osoko zuzenketa aurkeztuko du aurrekontuen aurka
Esparzak uste du Barkosen Gobernuaren ildoa jarraitzen dutela, herritarrak eta enpresak zigortzen dituztela fiskalki, eta lanpostuen sorkuntza zailtzen dutela.
2020/01/20 - 20:12
EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak aurreakordioa egin dute aurrekontuak onartzeko
Hori horrela, koalizio abertzaleak uko egin dio osoko zuzenketak aurkezteari, politika publikoen inguruko akordio "zehatzak" lortu baititu.
2020/01/17 - 10:33
Sanferminetako txupinazoaren arduraduna hautatzeko sistemari eutsiko dio Iruñeak
EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik aurkeztutako adierazpen bateratua onartu du Iruñeko Udalak, Navarra Sumaren abstentzioarekin.
2020/01/16 - 13:56
Nafarroako Parlamentuak 2018ko Kontu Orokorrei buruzko Legea onartu du
PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek aldeko botoa eman dute; Navarra Sumak, aldiz, horren aurka bozkatu du. 4.179,67 milioi euroko gastuak jasotzen ditu.