Nicolás Maduro
2019/05/01 - 12:24
Madurok ukatu egin du Venezuela utzi eta Kubara ihes egiteko asmoa zuela
Venezuelako presidenteak ukatu egin du herrialdea utzi eta Kuban babesa hartzeko asmoa zuela, Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak esandakoaren kontra.
2019/05/01 - 10:53
Estatu kolpe saiakerak porrot egin duela esan du Madurok
Venezuelako presidenteak ukatu egin du herrialdea utzi eta Kuban babesa hartzeko asmoa zuela, Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak esandakoaren kontra.
2019/05/01 - 02:22
Guaidok Leopoldo Lopez askatu, eta kolpe militarra deitu du Maduroren aurka
Estatu-kolpe saiakeraren ondotik, istiluak izan dira Caracasen. Armadaren "leialtasun osoa" daukala azpimarratu du Madurok. Leopoldo Lopez Txileko enbaxadara joan da.
2019/05/01 - 02:19
Leopoldo Lopez eta haren familia Txileko enbaxadan babestu dira
Lopezen emaztea eta alaba goizean goiz joan dira enbaxadara, Juan Guaidok oposizioko kidea askatu dutela jakinarazi eta matxinadarako deia egin duenean, hain zuzen ere.
2019/04/30 - 22:44
Guaidok kolpe militarra deitu du Maduroren aurka Venezuelan
Juan Guaido Venezuelako oposizioko buruak Nicolas Maduro Gobernutik kentzeko kolpe militarra deitu du, chavismoaren aurka.
2019/04/30 - 22:34
Guaidoren eta Maduroren aldeko elkarretaratzeak egon dira Bilbon
Venezuelako kontsulatuaren aurrean, Guaidoren aldekoaizan da, eta Maduroren gobernuaren aldeko elkarretaratzea Arriaga antzokiaren aurrean.
2019/04/30 - 21:18
Juan Guaidoren jarraitzaileek autobusak erre dituzte Caracasen, Venezuelan
Juan Guaido Venezuelako oposizioko buruak Nicolas Maduro Gobernutik kentzeko kolpe militarra deitu du, chavismoaren aurkako militarrek Leopoldo Lopez oposizioko kidea askatu eta gero.
2019/04/30 - 19:11
Armadaren 'leialtasun osoa' duela ziurtatu du Madurok
"Bakearen garaipena ziurtatzeko herriaren mobilizazio handia nahi dut. Irabaziko dugu!", aldarrikatu du Venezuelako presidenteak.
2019/04/30 - 16:13
Nahasmena eta tentsioa gora doaz Caracasen
Gobernutik esan dutenez Venezuelan estatu kolpe bat abiatu du oposizioak baina kontrolpean dago eta armadaren gehiengoa leiala da.
2019/04/30 - 15:06
Venezuelarrei kalera irteteko deia egin die Leopoldo Lopezek
14 urteko zigorra betetzen ari zen bere etxean Leopoldo Lopez oposizioko kidea. Chavismoaren aurkako militarrek gaur askatu dute.
2019/04/30 - 14:24
Maduroren 'usurpazioarekin' aurkako 'azken fasea' iragarri du Guaidok
Juan Guiadok ezagutzera eman duen mezuan Leopoldo Lopezekin eta militar talde batekin agertzen da.
2019/04/25 - 10:38
Talde chavista bat Venezuelak Washingtonen duen embaxada 'defendatzen' ari da
Maduroren jarraitzaileak ziren azken diplomazialariak embaxada utzi dute, baina barruan chavita talde bat geratu da, Juan Guaidoren jarraitzaileak sartu ez daitezen.
2019/04/15 - 10:32
Laguntza humanitarioari sartzen uzteko eskatu dio Pompeok Madurori Cucutan
AEBko Estatu idazkariak, Mike Pompeok, Kolonbiako Cucuta hiria bisitatu du eta mugak irekitzeko deia egin dio Nicolas Madurori.
2019/04/07 - 23:20
Guaidok Maduro kentzeko behin betiko fasea eta protesta gehiago iragarri ditu
Oposizioko buruzagiak esan du "Askatasun Operazioa" jarriko duela martxan jarraitzaileak mobilizatzeko eta Nicolas Maduroren kontrako presioa kalean indartzeko.
2019/04/03 - 11:04
Venezuelako Asamblea Nazionalak Guaido auziperatzea onartu du
Chavistek osatzen duten Venezuelako Asamblea Nazionalak Juan Guaido oposizioko lideraren auziperatzea onartu du. Honek, aldiz, jendeari kalera irteteko eskatu dio.
2019/04/02 - 11:08
Juan Guaidori inmunitatea kentzea eskatu du Venezuelako Auzitegi Gorenak
Oposizioko buruak garrantzia kendu dio Auzitegi Gorenaren erabakiari, auzitegiak baliorik ez duela argudiatuta.
2019/04/01 - 10:43
30 eguneko errazionamendu elektrikoa iragarri du Madurok
Madurok adierazi duenez, Venezuelak argindarrarekin dituen arazoak oposizioaren eta Trumpen gobernuaren erasoen ondorioak dira.
2019/03/31 - 21:27
Argindar hornidura etenda Venezuelako hainbat eskualdetan, zazpigarren egunez
Energia jarioa eten egin da Caracasen, bart itzalaldia pairatu eta zerbitzua ia erabat berreskuratu eta gutxira.
2019/03/31 - 13:50
Milaka venezuelarrek azken egunotako itzalaldien aurka egin dute protesta
Caracaseko hainbat tokitan eta Venezuelako beste zenbait hiritan jasan dituzte itzalaldien ondorioak. Nicolas Maduro presidenteak oposizioari egotzi dio itzalaldien erantzule izatea.
2019/03/28 - 21:23
Guaidori kargu publikoan aritzeko 15 urteko debekua ezarri diote
Guaidok ondare aitorpenean datuak “ezkutatu edo faltsutu” dituela uste du Venezuelako Kontu Auzitegiak. Inhabilitazioa “iruzur” bat dela salatu du Guaidok.