Nicolás Maduro
2019/03/28 - 09:34
Itzaladi berri batek ilunpetan utzi du Caracas
Atzo arratsaldean argindarra hiriko leku askotara bueltatu zen arren, iluntzean berriro ere itzalaldi bat izan zen eta Caracaseko auzo asko ilunpean daude.
2019/03/28 - 08:28
Madurok eraso bati egotzi dio azken itzalaldia, eta errazionamendua iragarri du
Venezuelako hainbat estatutan argindarrik gabe jarraitzen dute astelehenaz geroztik. Guriko zentral hidroelektrikoaren aurkako 'erasoaren atzean' egotea leporatu die Madurok oposizioari eta AEBri.
2019/03/27 - 19:09
Alemaniak ez du Guaidoren ordezkaria enbaxadore bezala aitortuko
Otto Gebauer “Juan Guaido behin-behineko presidentearen ordezkari pertsonala” da, eta “ez da pauso gehiagorik emango”, Alemaniako Exekutiboak azaldu duenez.
2019/03/27 - 11:40
Beste itzalaldi batek argirik gabe utzi ditu Caracas eta Venezuelako hainbat hiri
Gobernuak lan-jarduera guztiak eta eskolak bertan behera utzi ditu, egun batez.
2019/03/26 - 00:12
Caracas eta Venezuelako zenbait estatu, argindarrik gabe berriro
Itzalaldia eraso bat izan dela adierazi du Nicolas Maduroren Gobernuak. Exekutiboak arrakastarekin erantzun duela eta argindarra berreskuratzen ari direla erantsi du.
2019/03/21 - 11:29
Sendagaiak fabrikatzeko 5.000 milioi dolar atxiki izana egotzi dio Madurok AEBri
Venezuelako presidentearen hitzetan, Errusiak sendagaiak bidaliko ditu Venezuelara datorren astean.
2019/03/20 - 09:11
Juan Guaido: 'Hauteskunde garbiak egin ahal izateko usurpazioa amaitu beharra dago'
Jon Artano ETBko berriemaileak Juan Guaido elkarrizketatzeko aukera izan du. Maduro boteretik kentzeko ez du esku hartze militarrik baztertzen.
2019/03/19 - 21:01
Venezuelako meatzaritza enpresari zigorra ezarri diote Estatu Batuek
AEBko Altxorraren sailak esan duenez, "Maduroren urrearen legez kontrako salerosketa zuhurtziagabearekin lotuta dauden guztiak modu oldarkorrean" jarraituko du.
2019/03/18 - 15:44
Chavistak eta opositoreek arazo berak dituzte Caracasko auzo txiroetan
Herrialdea bi liderren artean zatitua dagoen bitartean, auzo txiroetan Chavista zein opositoreak elkarrekin bizi dira eta arazo berberei egiten diete aurre.
2019/03/18 - 07:40
Karguei uko egiteko eskatu die Madurok ministroei, berregituraketa helburu
Bestalde, Venezuelako 1.000 militar inguruk desertatu egin dute, Kolonbiako Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez.
2019/03/17 - 17:42
Guaidok hasi du Venezuela zeharkatzeko ibilbidea
Herritarrak mobilizatu nahi ditu, kaleak bete, Nicocas Maduro boteretik botatzeko.
2019/03/17 - 14:58
Milaka chavista Caracaseko kaleetan, 'gerra elektrikoaren garaipena' ospatzen
Bestalde, Juan Guaido presidente autoizendatuak bira hasi du Venezuela osoan, herritarrei Maduro boteretik kentzeko prest egoteko eskatzeko.
2019/03/16 - 19:59
Nicolas Maduroren aurkako elkarretaratzea Bilbon, 'SOS Venezuela' lelopean
Protesta Bilboko Moyua plazan egin dute, eta han bildu da venezuelar talde bat pankartekin Maduroren erregimenaren 'indarkeria' salatzeko.
2019/03/16 - 14:09
Gobernuaren aldekoak eta opositoreak manifestatuko dira gaur Caracasen
Mutur batekoek zein bestekoek, denek, sufritu dituzte Venezuelan izandako itzalaldiaren ondorioak.
2019/03/13 - 10:05
AEBren eta Venezuelaren arteko harremana hobetzeko eskatu dio Madurok Jainkoari
Nicolas Madurok Jainkoari laguntza eskatu dio bi herrialdeen arteko harremana hobetzeko. AEBk ez dute Maduro presidente gisa onartzen eta boteretik joateko eskatu diote hainbatetan.
2019/03/12 - 19:04
Fiskaltzak Guaidoren aurkako ikerketa zabaldu du itzalaldiengatik
Itzalaldiak iragan ostegunean hasi ziren toki zehatzetan, baina orokortu dira. Argindar falta sabotaje baten ondorio dela uste du Maduroren Gobernuak.
2019/03/12 - 11:19
Bi lagun atxilotu dituzte Venezuelan, sistema elektrikoa sabotatzeagatik
Madurok justizia eskatu du eta erasoaren egileen aurkako neurriak hartzea agindu die erakundeei.
2019/03/12 - 09:23
Alarma egoera ezarri du Venezuelako Asanblea Nazionalak
AEBko Gobernuak iragarri duenez, bere pertsonal diplomatiko guztia erretiratuko du Venezuelatik aste honetan bertan.
2019/03/11 - 21:45
Venezuelan izandako argindar faltak ospitaleei eragin die gehien
Venezuelan bosgarren egunez argindarrik jabe jarraitzen dute. Madurok dio eraso terroristak izan direla. Oposizioak, berriz, Madurori botatzen dio errua.
2019/03/11 - 18:30
Guaidok alarma nazionala deitzea eskatuko dio Asanblea Nazionalari
Venezuelan dena ilundu da. Egoera politikoa ez ezik, azken 5 egunetan argi indarrik ere ez dute. Hori dela eta, Asanblea Nazionalak emergentzia nazionala deitzea erabaki behar du.