Nicolás Maduro
2021/09/06 - 13:52
Venezuelako Gobernua eta oposizioa ''behar diren orduak'' erabiltzeko prest
Nicolas Maduroren Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioak giro "adeitsuan" egiten ari dira Mexiko Hirian. Bilera honen helburua akordioa politikoetara iristea da.
2021/08/17 - 11:10
Nicolas Madurok AEBrengana hurbildu nahi du, oposizioarekin hitz eginez
Nicolas Maduroren Gobernuak iragarri du 2019tik hautsita dauden harremanak berreskuratzeko asmoa duela AEBrekin, oposizioko hainbat alderdirekin egiten ari den elkarrizketaren bidez.
2021/07/23 - 10:34
Oposizioarekin negoziatzera joateko ''prest'' dagoela adierazi du Nicolas Madurok
Hitz egiten hasteko "agenda errealista, objektiboa, benetan venezuelarra" behar dutela adierazi du Madurok.
2021/07/15 - 10:48
Leopoldo Lopez estraditatzeko eskatuko dio Espainiari Nicolas Madurok
"Espainiako Atzerri ministro berriarekin hitz egiteko eta Leopoldo Lopezen aurkako froga guztiak erakusteko esan diot Arreazari", adierazi du Venezuelako agintariak.
2021/07/13 - 10:45
Poliziaren indar bereziak bera atxilotzen saiatu direla salatu du Guaidok
Venezuelako oposizioko buruak ziurtatu duenez, ez zuten azkenean atxilotu, bertaratu ziren auzotarren esku-hartzeari esker.
2021/07/02 - 11:07
Venezuelaren aurkako plan bat prestatzea leporatu die Madurok Hego Komandoari eta CIAri
Nicolas Maduroren arabera, Craig Faller (Hego Komandoko komandantea) eta William J. Burns (CIAko zuzendaria) Kolonbian izan dira berriki, "Venezuelari min egiteko plan sekretu bat prestatzen".
2021/06/29 - 11:06
Madurok protektoratuak kenduko dituela agindu du: ''Irabazi duenak gobernatu dezala''
Oposizioak gobernatzen duen eskualde eta udalerrietan izendatutako agintaritza paralelo bat da "protektoratua".
2021/06/22 - 11:23
Madurok ''iraultza judiziala'' egiteko batzordea sortuko duela iragarri du
Batzordea Diosdado Cabello chavismoaren bigarrenak zuzenduko du. Bere helburua 60 eguneko epean "iraultza judiziala" egitea da.
2021/05/05 - 21:15
Steven Seagal aktoreak samurai ezpata bat oparitu dio Nicolas Madurori
Madurok bere trebetasunak erakutsi ditu ezpatarekin. Aktoreak Venezuelako presidentea bisitatu du Errusiako Atzerri Ministerioaren ordezkari gisa.
2021/04/20 - 10:44
Munduko Elikagaien Programak otorduak emango dizkie Venezuelako haurrei
Venezuelako Gobernuaren eta Elikagaien Munduko Programak akordioa sinatu dute ahultasun-egoeran dauden 185.000 adingaberi eskola-janari elikagarriak emateko.
2021/03/22 - 13:56
Madurok bi asteko ''koarentena erradikala'' iragarri du
Horrek esan nahi du funtsezkotzat jotzen ez den jarduera oro, hala nola osasuna edo elikadura, eten egingo dela apirilaren 4ra arte.
2021/03/07 - 19:34
Maduro 'errusieraz hitz egiten', Sputnik V txertoaren albo-ondorioetako bat?
Venezuelako presidenteak umoretsu hartu du koronabirusaren aurkako txerto errusiarraren lehen dosia. Bere emazte Cilia Flores diputatuarekin batera hartu du txertoaren lehen dosia.
2021/02/28 - 15:08
Maduro: "Espainiarekin harremana aldatuko dugu, aski da"
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Atzerri ministroak Kolonbiako Cucuta hiria bisitatu zuen larunbatean. Venezuelako Gobernuak "erasotzat" jo du.
2021/02/22 - 15:10
Venezuelaren aurkako zigor berriak onartu ditu EBk
19 pertsona gehitu ditu aintzatetsi ez dituenen zerrendara hauteskundeetan estandar demokratikoak bete ez zituztela argudiatuz.
2021/02/11 - 13:31
Estatu komunala indartzeko mila banku sortuko dituela adierazi du Madurok
Venezuelako presidenteak ez du bankuek nola funtzionatuko duten azaldu, baina Komunetako Bankuarekin “harreman berezia” izango dutela azpimarratu du.
2021/02/03 - 15:10
AEBk Venezuela zenbait zigorretatik salbuetsi du portuko jarduera baimentzeko
AEBko jurisdikziopeko enpresek "Venezuelan portuak eta aireportuak erabiltzeko beharrezkoak diren ohiko operazioak" egin ahal izateko hartu dute erabaki hori.
2021/02/03 - 10:59
Maduro haserre agertu da Zuckerbergekin, berak sustatzen duen botika zentsuratzeagatik
Madurok salatu duenez, Facebookek ez zion utzi Carvativirri buruz hitz egiten zuten bideo batzuk igotzen.
2021/01/25 - 09:34
Madurok koronabirusa ''neutralizatzen'' duten tanta ''miragarriak'' aurkeztu ditu
Nicolas Madurok ziurtatu duenez, tanta horiek % 100ean neutralizatzen dute covid-19a, lau ordutik behin erabiltzen badira.
2021/01/21 - 13:43
Madurok Venezuelarekiko politikan zuzenketa sakona egiteko eskatu dio Bideni
Venezuelako presidenteak zorte ona opa dio estatubatuarrari "bere herrialdeko arazoen kudeatzeko" eta "munduko bake politika berri bat" ezartzeko.
2021/01/21 - 10:12
Madurok ''zuzenketa sakona'' eskatu dio Bideni Venezuelarekiko politikan
Nicolas Madurok ateak ireki dizkio Joe Bidenekin harreman berri bat hasteari, eta hori lortzeko ekimenak prestatzen hasteko eskatu dio Asanblea Nazionalari.