Nicolás Maduro
2020/12/07 - 19:58
Hauteskundeetako emaitzek ez dute venezuelarren nahia erakutsi, EBren arabera
Josep Borrellen iritziz, Venezuelako bozak ez dira "askeak eta gardenak" izan, ez dituztelako gutxieneko oinarri demokratikoak bete.
2020/12/07 - 11:20
Madurok bere kargua berretsi duela dio, chavisten garaipenaren ostean
Nicolas Madurok esan duenez, bere kargua berretsi du hauteskundeetan chavismoak erabateko garaipena lortu ostean. Oposizioak ez du parte hartu hauteskundeetan.
2020/12/07 - 09:58
Madurok bere kargua berretsi duela dio, hauteskundeetan chavistak nagusitu ostean
Gauerdia pasata, 5.264.104 boto zenbatu zituzten, horietatik 3.558.320 Polo Patriotiko Handiarentzat (GPP). Hauteskundeetako parte-hartzea % 31koa izan da.
2020/12/06 - 08:47
Hauteskundeak Venezuelan, baina oposizioko buruzagi nagusiek ez dute parte hartuko
Europar Batasunak eta Amerikako Estatuen Erakundeak ez dituzte hauteskundeak aintzat hartuko. Inkesten arabera, abstentzioa protagonista nagusia izango da.
2020/12/02 - 13:30
Madurok esan du Presidentetza utziko duela hauteskundeak oposizioak irabaziz gero
Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak hauteslekuetara joateko gonbidapena egin die atzerriko enbaxadoreei hauteskundeen gardentasuna berresteko.
2020/12/02 - 10:03
Oposizioak hauteskundeak irabazten baditu Presidentzia utziko duela dio Madurok
Juan Guaidok zuzentzen duen oposizioak ez du parte hartuko igandeko hauteskunde legegileetan, iruzur bat direla argudiatuta.
2020/11/16 - 10:17
Martxotik itxita dauden zinemak eta antzokiak berriz ireko dituzte Venezuelan
Gainera, 2021eko lehen hiruhilekoan Venezuelak Sputnik V txerto errusiarraren 10 milioi dosi baino gehiago jasoko dituela ziurtatu du Madurok.
2020/11/09 - 09:36
Bidenekin elkarrizketa hasteko ''pazientziaz'' lan egingo duela esan du Madurok
Nicolas Madurok adierazi duenez, Bidenek Estatu Batuetan eta munduan "aldaketa" lortu nahi duen "gehiengo handi baten itxaropenean" oinarritu du garaipena.
2020/10/25 - 11:47
Leopoldo Lopezek Espainiak Carasaen duen enbaxada utzi du, ezustean eta ezkutuan
Kolonbiako muga igaro, eta Bogotan Espainiarako hegazkina hartu duela esan du haren aitak. Lilian emaztea eta seme-alabak Espainian bizi dira.
2020/09/24 - 13:42
"Arrazoi ekonomikoengatik'' Venezuelako emigrazioa onartu du Madurok NBEren aurrean
NBEren datuen arabera, 5 milioi pertsonak utzi behar izan dute azken urteetan Venezuela etorkizun hobe baten bila.
2020/09/22 - 11:43
Venezuelak NBEren sistemaren aurkako erasotzat jo ditu AEBren zigor berriak
AEBk iragan astelehenean iragarri zituen zigor horiek. Irani eragiten dion arma blokeoa haustea egotzi diote, hain zuzen, Madurori.
2020/09/09 - 22:40
Madurok proposatu du hautagaiek jasotzea COVID-19aren aurkako Errusiako txertoa
Telebistan egindako adierazpen batean, Madurok aurreratu du hilabete honetan iritsiko direla Errusiako lehen txertoak saiakuntza klinikoetarako. Hautagaiei ematea proposatu du.
2020/09/07 - 10:45
Venezuela Kubako eta Errusiako txertoa probatzen hasiko dela iragarri du Madurok
Venezuelako presidenteak iragarri du dagoeneko "konfidentzialtasun" agiriak sinatu dituztela frogak "edozein unetan" hasteko.
2020/09/02 - 22:46
Trumpek bera hiltzeko agindua eman zuela salatu du Nicolas Madurok
Hilketa hori egiteko 15 milioi dolarreko saria agindu zuela salatu du Madurok. Kartzelan zeuden oposizioko 110 kideri indultua onartu diela jakinarazteko egin duen adierazpenean esan ditu hitzok.
2020/09/02 - 11:53
"Indultuek elkarrizketa eta hauteskunde legegileetan parte-hartze zabala bilatzen dute"
"Konfiantzaren sorreran aurrera egiteko, norberak bere etsaiarekin egiten du bakea", esan du Mahatma Gandhi buruzagi eta ekintzaile indiarra parafraseatuz.
2020/09/01 - 11:32
Madurok indultua eman die oposizioko hainbat kideri eta sindikalistari
Jorge Rodriguezek, Venezuelako Informazio ministroak, telebista publikoaren bidez eman du erabakiaren berri. Horrela, amaiera eman die 25 diputaturen aurkako prozesu judizialei.
2020/09/01 - 10:54
Madurok indultua eman die hainbat oposizioko kideri eta sindikalistari
Nicolas Maduro presidentearen dekretuz indultatu dituzten presoak kartzelatik ateratzen hasi dira dagoeneko.
2020/08/03 - 11:59
Hauteskundeetan abstentziorako deia egin du Venezuelako oposizioak
Oposizioko alderdiek nazioarteko komunitateari dei egiten diote "printzipio demokratikoak urratzen dituen iruzurrezko prozesua bera, eta prozesuaren emaitzak baztertzeko".
2020/07/08 - 13:11
Madurok bere Defentsa ministroa berretsi eta kupula militarra berritu du
Nicolas Madurok Vladimir Padrino Lopez jenerala berretsi du Defentsa ministro gisa. Padrino Lopezek sei urte daramatza karguan.
2020/07/03 - 11:30
Madurok atzera egin du eta ez du EBren enbaxadorea kanporatuko
Josep Borrellek eta Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak telefonoz hitz egin dute, eta "harreman diplomatikoen esparruari eusteko premian bat etorri dira".