Nicaragua
2025/01/12 - 12:06
Madurok esan du "armak hartzeko" prestatzen ari dela aliatuekin, "beharrezkoa balitz ere"
Presidenteak Faxismoaren Aurkako Nazioarteko Jaialdian adierazi duenez, "onean bada, aurrera egingo dugu, eta txarrean bada, garaitu egingo ditugu errespeta gaitzaten".
2024/09/09 - 14:23
6.153 pertsonak asilo eskaera egin zuten iaz EAEn: inoizko daturik altuena
2022an aurkeztutako 10 babes eskarietatik ia 6 atzera bota ziren, Venezuelako herritarren kasuan, ordea, 3tik bakarra. Immigrazioaren Euskal Behatokiaren arabera, EAEko herritarren % 93,1 asilo eskatzaileak hartzearen alde daude.
2023/10/14 - 11:23
Eguzki-eklipse anular batek Amerika zeharkatuko du ipar-mendebaldetik hego-ekialdera
AEBko mendebaldean, eta Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait tokitan (Mexiko, Belize, Honduras, Nikaragua, Panama, Kolonbia eta Brasil) ikusi ahal izango da fenomenoa, eta ozta-ozta, mendebaldeko kanariar uharteetan eta Cabo Verden.
2023/05/02 - 14:19
Lasarte-Oriako PSE-EEk amaitutzat eman du Ana Urchueguia alkate ohiaren aurkako auzia
Ohar batean azaldu duenez, Lasarte-Oriako Udalak Nikaraguako Somoto herriarekin izandako lankidetzaren inguruan sortutako zalantzak argitzeko lan egin du. Gertatutakoari garrantzia kendu gabe, nabarmendu du alkate ohiak ez duela diru publikoa beretzat hartu.
2023/05/02 - 00:57
Ana Urchueguiak delituak onartu eta akordioa lortu du fiskaltza eta akusazioekin, espetxe zigorra saihesteko
24 urtez Lasarte-Orian PSE-EEko alkate izandakoak 2000 eta 2009 bitartean prebarikazio eta bidegabeko eralgitze delitu "jarraituak" egin izana onartu du, Nikaraguako Somoto herrira bideratutako funtsekin.
2023/02/11 - 21:48
Dora Maria Tellez 20 hilabetez egon da isolamenduan, Nikaraguatik kanporatu duten arte
Dora Maria Tellezekin egon gara, iraultza sandinistaren sinboloarekin. Kartzelan isolamenduan urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, aske dago baina sentimendu nahasiekin. Esan digunez, dagoen lekuan dagoela, Nikaraguaren askatasunaren alde borrokan jarraituko du.
2023/02/10 - 13:31
Nikaraguak 222 preso politiko espetxetik atera eta kanporatu ditu, tartean apaizak
Cristiana Chamorro da askatu eta kanporatu dutenetako bat, hauteskundeetan Ortegari gailentzeko aukera gehien zuen hautagaia.
2022/12/14 - 20:25
Dora Maria Tellez historialari nikaraguarrak René Cassin 2022 saria jaso du
Clara Murguialday ekonomialari feministak jaso du saria, Nikaraguako aktibista kartzelan baitago duela 548 egunetik. Epaimahaiak giza eskubideen defentsan ikertzailearen ibilbide "luze eta iraunkorra" nabarmendu du.
2022/12/02 - 21:43
Dora Maria Tellez Nikaraguako historialariak jasoko du 2022ko Rene Cassin saria
Daniel Ortega presidentearen erregimenak ezarritako atzerapen demokratikoaren aurkako borroka horren ondorioz, Dora Maria Tellez preso dago. Saria emateko ekitaldia Gasteizen izango da, abenduaren 10ean.
2022/10/31 - 11:13
Horrela geratu da Latinoamerikako espektro politikoa Lula da Silvaren garaipenarekin
Brasilgo hauteskundeen ondoren, ezkerrak pisu handiagoa irabazi du Latinoamerika osoan. 2020tik 2022ra bitartean, ezkerreko hautagaiek irabazi dituzte hauteskunde gehienak inguru horretan.
2022/10/11 - 11:18
Gutxienez 14 pertsona hil eta 8 desagertu daude Erdialdeko Amerikan, Julia urakanaren ondorioz
Erdialdeko Amerika alerta egoeran dago joan den ostegunetik. Herrialde asko ebakuazio prebentiboak egiten ari dira eta klaseak bertan behera geratu dira.
2022/09/18 - 22:06
Giza Eskubideen Zentro Nikaraguarrak Tellez gerrillari ohi espetxeratuaren osasun-egoera larriaz ohartarazi du
Gerrillari ohia jendaurrean ikusi zuten azken aldian, dekadentzia fisiko nabarmena eta tortura arrastoak ikus zitezkela salatu du Cenidhek. Zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion Tellezi, iaz, "aberriari traizioa" egitea egotzita.
2022/06/11 - 16:30
Migrazio krisiari aurre egiteko ituna sinatu dute 20 herrialdek, Ameriketako Gailurraren ondoren
Estatu Batuetako Los Angeles hirian, 20 herrialderen arteko migrazio-itunak amaiera eman dio Ameriketako goi-bilerari. Bidenek Venezuela, Nikaragua eta Kubari ezarritako betoak baldintzatu du aurtengo gailurra.
2021/11/08 - 15:43
Ortegak Nikaraguako presidente karguari eutsiko dio
Iraultza sandinistaren buruzagia izan zenak beste bost urte egingo ditu boterean. Jarraian laugarren agintaldia izango du. Hauteskunde Batzordeak jakitera emandako datuen arabera, botoen ia % 75 eskuratu ditu Ortegak.
2021/11/08 - 11:57
Oposizioa espetxean edo erbestean dela, Ortegak irabazi ditu Nikaraguako hauteskundeak botoen % 75 eskuratuta
Gobernuaren aurkako oposizioak bozetan ez parte hartzeko deia egina zien nikaraguarrei, hauteskunde iruzurra argudiatuta. Hauteskunde Batzordearen arabera, parte-hartzea % 65ekoa izan da.
2021/11/08 - 08:53
Hauteslekuak itxi dituzte Nikaraguan
Presidenteak laugarren garaipena jarraian eskuratzea espero du, eta horrela bi hamarkada emango ditu boterean. Human Rights Watch erakundeak ohartarazi duenez, "ez dago hauteskunde libre, bidezko eta lehiakorrak bermatzerik", eta "Ortega garaile ateratzea bakarrik espero daiteke".
2021/11/07 - 21:54
Aurkari sendorik gabe, Ortega-Murillo bikoteak irabazita ditu Nikaraguako hauteskundeak
Aurkari nagusiak atxilotuta edo erbestean direlarik, Daniel Ortegak eta Rosario Murillok irabazita dituzte Nikaraguako hauteskundeak. Gauzak horrela, hauteskundeen legezkotasuna kolokan jarri dute Estatu Amerikarren Erakundeak, Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek.
2021/11/07 - 15:57
Milaka nikaraguar erbesteratuta bizi dira Costa Rican
Juan Carlos Arce Nikaraguako giza-eskubideen defendatzaileetako bat da, eta azken urteotan bere herrialdetik atera behar izan du. Yadira Cordoba, berriz, duela hiru urte erbesteratu zen, hamabost urteko semearen hilketaren ondoren, Amaren Eguneko manifestazio batean.
2021/10/26 - 23:19
Nikaraguako Apirileko Amen Elkarteak eta Artikulazio Feministak Ignacio Ellacuria saria jaso dute
Iñigo Urkulluk 2021eko Garapenerako Lankidetzako Ignacio Ellacuria Saria eman die gaur arratsaldean Apirileko Amak (AMA) elkarteari eta Nikaraguako Artikulazio Feministari. Erakunde horiek emakumeen eskubideen alde eta Nikaraguan bakea bilatzearen alde borrokatzen dute.
2021/07/25 - 16:10
Latinoamerikak covid-19aren kontrako txertoa demokratizatzeko eskatu du
Latinoamerika eta Karibeko Estatuen Komunitateak (CELAC) azpimarratu du, koronabirusaren kontrako immunitatea lortzeko, beharrezkoa dela covid-19aren txertoa era solidarioan banatzea.