Nicaragua
2019/01/09 - 09:53
Mexikoko mugako egoera 'handituz doan' krisia dela ziurtatu du Donald Trumpek
Ez hori bakarrik, estatubatuar guztiak arriskuan jartzen dituela ere adierazi du buruzagiak.
2018/11/16 - 11:04
Migratzaileen karabanako kideek AEBn sartu aurretik egin beharko dute asilo eskaera
AEBko Gobernuak ohartarazi duenez, gaur-gaurkoz ez diete sartzen uzten mugara iritsi eta bertan asiloa eskatzen duten migratzaileei.
2018/11/02 - 09:15
Migratzaileen karabanan doazen 2.300 haurren egoeraz ohartarazi du UNICEFek
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak salatu duenez, adin txikikoek laguntza eta babesa behar dute. Horrez gain, 1.500 migratzailez osatutako beste talde bat abiatu da El Salvadorretik AEBra.
2018/09/12 - 10:52
5,3 graduko lurrikara batek Nikaragua astindu du
Dardara Managua hiriburutik 73 kilometro mendebaldera erregistratu dute.
2018/09/03 - 14:25
Bi zauritu Nikaraguan, sandinisten eta opositoreen manifestazioetan
Daniel Ortega Nikaraguako presidentearen aldekoek eta kontrakoek topo egin zutenean hasi ziren istiluak. Ondorioz, bi lagun zauritu ziren.
2018/08/31 - 12:15
Giza katea Nikaraguan, preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko
Ehundaka nikaraguarrek giza katea osatu dute atxilotutako eta epaitutako pertsonen askatasuna aldarrikatzeko. Gobernuaren kontrako protestek 300 hildakotik gora eta 2.000 zauritu utzi zituzten.
2018/08/16 - 10:14
5,2 graduko lurrikara batek kostalde nikaraguarra astindu du
Dardara 40 bat km-ko sakoneran eta Managuatik 200 km ingurura erregistratu dute, Ozeano Barean.
2018/07/27 - 12:26
448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehenbiziko 100 egunetan
Nikaraguak 100 egun bete ditu 1980ko hamarkadetiko krisi odoltsuenean, 448 hildako, 2.830 zauritu eta 595 desagertu -gehien bat zibilak- eraginda. Gainera, ekonomia behera egiteko itxaropena dago.
2018/07/26 - 23:01
Gutxienez 448 hildako izan dira Nikaraguan, krisiaren lehendabiziko 100 egunetan
Halaber, 2.800 lagun zauritu dira eta 595 desagertuta daude, Daniel Ortegaren Gobernuaren kontrako protestatan.
2018/07/25 - 00:15
Jada Nikaraguako Eliza eta Daniel Ortega ez dira lagunak
Ospakizunean eta Fronte Sandinistaren milaka jarraitzaileren aurrean, Nikaraguako presidentea gogor aritu zen Nikaraguako Gotzainen Biltzarraren aurka.
2018/07/24 - 13:42
Nikaraguako boterea uzteko eskatu diote oposiziogileek Daniel Ortegari
5.000 pertsonek defendatu dute astelehen honetan aurka dauden bi aldeak. Gobernu sandinistak uko egin dio, beste behin, Nikaraguako boterea uzteari.
2018/07/20 - 16:00
Daniel Ortegak 'kolpista' deitu die bitartekaritzen ari diren gotzainei
Dozenaka mila jarraitzaileren aurren aritu da Nikaraguako presidentea, iraultza sandinistaren urteurreneko ekitaldian. Bertan hilabeteotan gobernuaren aurka izan diren protestak gogor erreprimitu ditu
2018/07/20 - 10:18
Ortegak kolpista izatea egotzi die gotzainei eta autodefentsarako deia egin du
Iraultza sandinistaren 39. urteurrenean indar erakustaldia egin du Nikaraguako presidenteak. Protestak hasi zirenetik gutxienez 277 pertsona hil dira Giza Eskubideen Amerikarteko Batzordearen arabera.
2018/07/19 - 17:16
Nikaraguak zatituta jarraitzen du
Nikaraguako gobernuak erabateko bake gertu dagoela esan arren, tentsioa oraindik ere presente dago. Amerikako Estatuen Erakundeak Ortega presidente egin du biolentziaren erantzule.
2018/07/18 - 10:22
Ortegak irabazi du, baina inor konbentzitu barik
Nikaraguako presidenteak bere buruari galdetu beharko lioke, Somozaren garaian laguntza eman zion jendea ea zergatik orain kalera atera den erretiratzeko eskatuz.
2018/07/17 - 22:58
Monimboko komunitate indigena setiatu du Nikaraguako Gobernuak
Daniel Ortega presidentearen aurkako borrokan sendo agertu den komunitateetako bat da. Masayara doazen errepideak itxi ditu Polizia Nazionalak.
2018/07/17 - 16:00
350etik gora dira dagoeneko hildakoak Nikaraguan
Hiru hilabete bete dira Ortega presidentearen kontrako protestak hasi zirela. Nazio batuek, Estatu Batuek eta Latinoamerikako herrialdeek bat egin dute Ortegari eranntzunkizunak eskatzean.
2018/07/16 - 12:56
Gutxienez 10 pertsona hil dira Nikaraguan, Gobernuaren aurkako protestetan
Daniel Ortega presidentearen kontrako protestak hasi zirenetik 300 pertsona baino gehiago hil dira, giza eskubideen aldeko erakundeek emandako datuen arabera.
2018/07/14 - 20:33
Bi pertsona hil dira Nikaraguan izandako protestetan
Halaber, esparru batean lubakituta zeuden bost unibertsitario zauritu dira, Daniel Ortega herrialdeko presidentearen hitzaldiaren ostean.
2018/06/27 - 11:26
285 pertsona hil dira Nikaraguako Gobernuaren aurkako protestetan
Daniel Ortega presidenteak gizarte segurantzaren arloan ezarritako neurrien kontra abiatu zituzten protestak herritarrek apirilean, eta Nikaraguako Gobernuaren erantzuna errepresio gogorra izan da.