Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortegak irabazi du, baina inor konbentzitu barik

Nikaraguako presidenteak bere buruari galdetu beharko lioke, Somozaren garaian laguntza eman zion jendea ea zergatik orain kalera atera den erretiratzeko eskatuz.

Daniel Ortega Nikaraguako presidenteak botereari eutsiko dio. Bere aurkako protesta ekintzei amaiera ematekotan da, eta hauteskundeak ez ditu aurreratuko.

Baina oso itsusi aritu da, eta Fronte Sandinistaren irudi historikoa zikindu du. Militante sandinistak protestak gelditzeko erabili izana, ez da espero horrelako iragan iraultzailea izan duen alderdi batengandik. Txanodun zibilek errepresioaren ardura izan dute. 300 hildako izan dira, eta gertaera batzuk oso larriak izan dira, esaterako, manifestariak zeuden elizetara bortizki sartzea.

Errepresioa bereziki gogorra izan da Masaya, Monimbo, Diriamba, Matagapa eta beste hiri batzuetan. Horiek guztiak ezinbestekoak izan ziren Fronte Sandinistaren garaipenean, duela 40 urte. Orduan jendea kalera atera zen, barrikadak jarri zituzten, eta Somoza diktadorearen Guardia Nazionalaren erasoei aurre egin zieten.

Daniel Ortegak bere buruari galdetu beharko lioke, garai hartan laguntza eman zion jendea ea zergatik orain kalera atera den erretiratzeko eskatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X