Noain
2018/04/25 - 12:03
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez
Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.
2018/01/10 - 21:26
Bost ibilgailuk talka egin dute Noainen eta lau pertsona zauritu dira
Zaurituetako bat ospitalera eraman dute, larri.
2017/11/06 - 18:24
Iruñea eta Frankfurt arteko hegaldiak abian dira
Astean lau hegaldi izango dira Frankfurt eta Noain aireportuen artean; astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan.
2017/11/05 - 18:50
Bost atxilotu Nafarroan, indarkeria matxistagatik
Barañainen, Noainen, Iruñean, Zizur Nagusian eta Valtierran izan dira atxiloketak. Udaltzainak eta Polizia forala elkarlanean aritu dira hainbat kasutan.
2017/08/29 - 08:53
Zazpi atxilotze astebete baino gutxiagoan indarkeria sexistagatik Nafarroan
Erasoak Murchante, Tutera, Erriberri, Figarol, Atarrabia eta Noainen izan dira. Atxiloketok foruzainek eta udaltzainek egin dituzte.
2017/06/25 - 13:19
28 urteko emakume batek sexu-erasoa jasan du Noainen
Ustezko erasotzailea, 26 urteko gizon bat, atxilotu egin dute, sexu-abusuak egotzita, eta geroago aske utzi, kargupean.
2017/05/17 - 14:51
Dantza garaikideko hamabost ikuskizun Nafarroan, ekainaren 3ra arte
Dantza Garaikidearen Nafarroako Jaialdia bederatzi udalerritako antzerki eta eremu publikoetara iritsiko da bere bigarren edizioan.
2017/04/09 - 11:00
Korrikari harrera beroa egin diote milaka pertsonak Iruñean
Nafarroako hiriburuan emango zaio amaiera aurtengo Korrikari. Iruñeko Alde Zaharrean 10:18an entzungo da tipi-tapa "BatZuk" lelopean.
2017/03/23 - 12:29
Iruñerritik tipi-tapa
Goizeko 4:24an sartuko da Korrika Berriobeiti herrian, apirilaren 9an. Iruñerriko ibilbideak 35 puntu zeharkatuko ditu zortzi ordutan.
2016/11/21 - 13:05
Legez kanpoko hiru auto-lasterketa bertan behera, Iruñerrian
Zenbait gidarik salatu dutenez, autoak abiadura handian zihoazen, irrist egiten eta beste ibilgailuak modu arriskutsuan aurreratzen Mutiloan eta Noain-Ezkirotzen, besteak beste.
2016/10/05 - 18:47
Noaingo aireportuak Europarako hegaldiak eskaintzeko proiektua, abian
Nafarroako Gobernua lanean ari da Noaingo aireportuak Paris, Frankfurt edo Amsterdam bezalako hirietara hegaldiak eskain ditzan.
2016/08/22 - 13:22
Noaingo neska adingabe bat desagertu dela salatu dute
Abuztuaren 16an ikusi zuten azkenengoz 15 urteko neska. Foru Poliziaren ustez, baliteke adingabeko mutil iruindar bat berarekin egotea.
2016/04/15 - 16:03
Lau pertsona atxilotu dituzte Altsasu, Lizarra eta Noainen
Foruzaingoak lau pertsona atxilotu berri ditu Altsasuan, Lizarran eta Noainen, lapurreta indarkeria erabiliz edo bidegabe jabetze delituak egotzita.
2014/08/28 - 22:28
Noain aireportuko kafetegia, kolokan
Noaingo aireportuak Madrilerako hegaldi lotura baino ez dauka. Bidaiaririk gabe, kafetegiaren ardura duen enpresak ez du interesik lanean jarraitzeko, eta irail amaieran itxiko ditu ateak.
2013/09/27 - 23:03
Nafarroako aireportuak etorkizun iluna du
Datorren astelehenetik aurrera, Nafarroako hiriburua Madrilekin soilik egonen da lotuta. Gaur jakin dugunez Bartzelonarekin zuen lotura, bertan behera gelditu da.