Noos auzia
2016/04/21 - 15:22
Romerok 'desegokitzat' jo zuen Urdangarinen jarduera Noos institutuan
"Urdangarinen jarduera egokia, legezkoa eta oso onuragarria zen, baina aukeratutako bide juridikoa, ez zitzaidan egokiena iruditu", esan du erregearen aholkulariak Noos auziaren epaiketaren barruan.
2016/04/20 - 13:47
Manos Limpias Noos auzitik kanporatzeko eskatu du Torresen abokatuak
Gai hori aztertzeko une egokia ez zela erantzun dio Torresen abokatuari epaimahaiko presidenteak, Samantha Romerok.
2016/04/15 - 13:01
Campsek ukatu egin du Urdangarin eta Barberarekin Zarzuelan bildu zela
Gaineratu duenez, Urdangarinek ez zion Valentzian hainbat goi-bilera antolatzeko asmorik helarazi: "Ez goi-bilerak ez ezer, sekula ez dit halakorik proposatu".
2016/04/15 - 12:00
Manos Limpias sindikatuko eta Ausbanceko buruak atxilotu dituzte
Estortsioa egitea leporatzen diete. Antza, bankuei, enpresei eta instituzioei dirua eskatzen zieten, haien aurka auzitegietara ez joatearen truke.
2016/04/14 - 13:06
Urdangarinek 'erabateko ziurtasuna' ematen zuen, Camposen arabera
Valentziako presidenteorde ohiak esan du Urdangarinek “erabateko ziurtasuna” ematen zuela, Errege Etxeko eta Espainiako Batzorde Olinpikoko kide gisa, Europako Jokoen proiekturako.
2016/04/12 - 12:36
Barbera: 'Samaranchek aholkatu zidan Urdangarinengana jotzea'
Valentziako alkate ohiak Noos auziko epaiketan esan duenez, Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren zuzendari izandakoak aholkatu zion Urdangarinekin biltzea, hirian kirol-ekitaldiak antolatzeko.
2016/04/12 - 12:29
Barbera: 'Samaranchek gomendatu zidan Urdangarinekin biltzea'
Rita Barberak epaitegian adierazi duenez, Juan Antonio Samaranchek gomendatu zion Iñaki Urdangarinekin biltzeko Valentzian kirolaren inguruko hitzaldiak antolatzeko.
2016/03/21 - 19:46
Infantaren etxe-langile bat administrari gisa kontratatu zuen Aizoonek
Aizoon sozietateak Cristina infantaren eta Iñaki Urdangarinen etxeko langile bat administrari laguntzaile moduan kontratatu zuen, 2007an.
2016/03/16 - 13:47
Ratok ukatu egin du Zarzuelan Urdangarinekin bildu izana
Bestalde, onartu du Francisco Camps presidente ohiarekin bildu zela Amerika Kopari buruz hitz egiteko.
2016/03/15 - 12:43
Aizoongo langileak Urdangarinek kontratatzen zituela esan du Tejeirok
Aizoon enpresako aholkulari fiskalak Urdangarin eta Torres kritikatu ditu, epaileak bi horiei egozten dizkien delituak berari leporatzeagatik.
2016/03/11 - 16:40
Noos auzia: Horrach fiskalak defentsen 'hertsatzeak' salatu ditu
Horrachen esanetan, Miguel Tejeiro Noos institutuko aholkulari ohiak kontu korapilatsuenen gainean deklara ez dezala saiatzen ari dira.
2016/03/10 - 22:35
Tejeirok baieztatu egin du ohikoa zela langile faltsuak kontratatzea
Bestalde, Tejeirok azaldu duenez, Urdangarinek Namaste enpresa desegin zuen 2003an eta Aizoon sortu bere emaztearekin bakarrik, umeak enpresa bati lotuta egon zitezen saihesteko.
2016/03/09 - 11:38
'Urdangarinek eta Torresek dirua bideratzen zuten haien enpresetara'
Tejeiro Nooseko kontulariak deklaratu duenez, "Noos Institutuak jasotzen zuen dirua euren sozietateetara bidaltzen zuten, gehien bat ekitaldi amaierako egiaztagiriak nahasita".
2016/03/08 - 13:01
Matasek agindu zuen Noos institutua kontratatzea, lekuko baten arabera
Hala adierazi du Balear Uharteetako presidente ohiaren kabineteko buru ohiak Noos auziko epailearen aurrean.
2016/03/08 - 11:41
Gaurtik aurrera deklaratuko dute Noos auziko lekukoek
Galdeketa faseak maiatzera arte iraungo du eta tarte horretan 360 lekuko igaroko dira epailearen aurretik.
2016/03/03 - 19:19
Infanta: 'Senarrarekin fio naiz, seguru nago errugabe dela'
Cristina Borboikoak ukatu egin du Aizoon konpainian kudeaketarik egin izana.
2016/03/03 - 12:35
Urdangarin: 'Infantak ez zuen inoiz Aizoonen Visa txartela erabili'
Sozietatearen gastu gisa ordainketa pertsonalik aurkeztu ote zuten galdetuta, kontulariaren erabakia zela nabarmendu du duke izandakoak.
2016/03/02 - 11:53
Errege Etxeak Noos institutua babestu zuela deklaratu du Urdangarinek
Hala eta guztiz ere, Cristina infanta proiektu horretatik kanpo utzi du, eta Noos Institutuan egitekorik ez zuela esna du.
2016/02/26 - 14:19
Bere enpresan langile simulatuak zeudela onartu du Urdangarinek
Fiskaltzak 19,5 urte eskatzen ditu Urdangarinen aurka, uste baitu hark eta Torresek Administrazio Publikoen Kontratuen Legea urratu zutela.
2016/02/26 - 12:56
Noosen ekitaldiak 'garestiegiak' zirenik ukatu du Torresek
Urdangarinen bazkide ohiak gaur bukatu du deklaratzen. Errege Etxeak Noosen jarduna "erabat" kontrolatzen zuela azpimarratu du.