Noos auziaren epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Infanta: 'Senarrarekin fio naiz, seguru nago errugabe dela'

Cristina Borboikoak ukatu egin du Aizoon konpainian kudeaketarik egin izana.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Cristina infantak ukatu egin ditu akusazio guztiak

Cristina infantak ostegun honetan deklaratu du Noos auziko epaiketan, Iñaki Urdangarin senarrak 16 orduz deklaratu ostean.

Felipe VI.a Espainiako erregearen arrebak uko egin dio aldeen galderei erantzuteari, eta bere abokatuak egindakoen aurrean baino ez du hitz egin.

Abokatuak egindako galdeketan, Juan Carlos erregearen alabak esan du etxeko lanak senarrarekin partekatzen zituela, eta hark "familiaren kudeaketa ekonomikoak" egiten zituela.

Aizoon enpresari dagokionez (Urdangarinekin batera erdibana sortu zuen), bertan "sinadura gaitasunik eta botererik" ez zuela deklaratu du Cristina Borboikoak.

"Egiten genuen guztia kontrolatuta zegoen", esan du infantak.

Horren esanetan, Errege Etxeak ez zion debekatu enpresak sortzea, eta, Aizoon sortu baino lehen, aholkuak eskatu zizkion Carlos Garcia Revenga infanten idazkariari. Aldi berean, Urdangarinek Federico Rubio Errege Etxearen zerga aholkulariari ere eskatu zizkion gomendioak.

Infantak esan du ez zuela botererik enpresan, eta ez zuela erabiltzen bere izenean zuen Visa txartela ("hark –senarra- erabiltzen zuen"). Gainera, Aizoonen kudeaketan ez zuela parte hartzen erantsi du.

Erregearen arrebak azaldu duenez, Urdangarinen diru-sarrerak "bideratzeko" sortu zuten Aizoon, eta senarrarekin "konfiantza" zuelako onartu zuen konpainia sortzea: "Eskatu egin zidan, eta onartu egin nuen".

Urdangarinekin fio zela hainbatetan errepikatu du. Are gehiago, senarra "errugabe" dela ziur dagoela nabarmendu du: "Konfiantza osoa dut, eta ziur nago errugabe dela".

Bestalde, bien artean Aizooni buruz hitz egiten ez zutela ziurtatu du: "Beste gai batzuei buruz hitz egiten genuen, ez zitzaidan interesatzen; garai hartan seme-alabak oso txikiak ziren eta goraino geuden".

Cristina Borboikoaren aurka akusazioa aurkeztu duen alde bakarra herri akusazioa (Manos Limpias sindikatua) da. 8 urteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X