Noos auzia
2014/07/09 - 18:14
Nooseko diruzain ohiaren deklarazioa bertan behera utzi du Castrok
Marco Antonio Tejeirok epaileari jakinarazi dio ez duela deklaratzeko asmorik; hori dela eta, Castrok uste du agerraldia mantentzea zentzugabea dela.
2014/07/04 - 16:06
Castro epaileak Tejeiro kontularia deitu du uztailaren 12rako
Castrok Noos Institutuko kontulari ohiari galdeketa egitea erabaki du, bere hitzek instrukzioa ixteko ekainaren 25ean kaleratutako autoa alda dezaketelako.
2014/07/04 - 12:10
Diego Torresek kereila jarriko dio Tejeirori, egindako salaketengatik
Jose Castro Noos auziko epaileak gaur bertan hartuko ditu Tejeiroren aitorpenaren ondorioz hartu beharreko erabakiak. "Goizean argitu da dena", esan du Castrok Palmako epaitegietara iristean.
2014/07/03 - 14:57
Noos enpresako kontulariak ustelkeria aitortu du Fiskaltzaren aurrean
Gainera, Urdangarinek eta Torresek erakundearen bitartez zergak ez ordaintzeko dirua desbideratu eta kontratu faltsuak egin zituztela adierazi du. Castro epaileak berriro galdekatu lezake kontularia.
2014/07/02 - 15:09
'Ez dut uste infanta akusatuen eserlekuan izango denik', esan du Rocak
Iñaki Urdangarinek ere helegitea aurkeztu du Jose Castro Noos auziko epailearen ebazpenaren kontra.
2014/06/30 - 22:44
Botere Judizialak Castro epailea babesten du
Horrachek epailearen kontra egindako adierazpenaren aurrean, Castroren alde egin dute. Horrach aipatu gabe, Botere Judizialak dio epaileen lana zalantzan jartzen duten adierazpenak soberan daudela.
2014/06/30 - 21:15
BJKNk Castro epailea ez gutxiesteko eskatu dio Horrach epaileari
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko sei kidek fiskalaren aurkako neurriak hartzeko eskatu zuten, Noos kasuko epailearen aurka egindako inputazioengatik.
2014/06/30 - 16:23
BJBIk Horrach fiskalaren adierazpenak aztertuko ditu
Cristina infanta susmoeki soilik inputatzea leporatu zion Horrach fiskalak Castro epaileari.
2014/06/29 - 18:43
BJKNko sei kidek Noos kasuko fiskalaren aurka egiteko eskatu dute
Jose Castro epaileak Cristina infanta "susmo hutsengatik" inputatu duela adierazi zuen Pedro Horrach Ustelkeriaren aurkako fiskalak.
2014/06/27 - 13:44
Castro: 'Prebarikazioa egin dudala uste badute, salatu nazatela'
Noos auziko epailearen aurka jarritako helegitean, Fiskaltzak "prebarikazioa" egozten dio Castrori. "Egin behar dutena, nire aurkako salaketa jartzea da", erantzun du.
2014/06/26 - 13:09
Hedabideek baldintzatuta jokatzea egotzi dio fiskalak Castro epaileari
Fiskaltzak dagoeneko aurkeztu du Cristina infanta auzipetzearen aurkako helegitea.
2014/06/25 - 15:27
Cristina infanta, auzipetuta: Eta orain, zer?
Castro epaileak ikerketa bukatu du, eta orain Fiskaltzak eta akusazioek epaiketa egin edo ez eskatu behar dute.
2014/06/25 - 13:33
Errege Etxeak errespetua agertu dio justiziaren 'independentziari'
Zarzuelak Noos auziko ikerketan justizia independentea dela aldarrikatu du lehen aldiz.
2014/06/25 - 12:48
Fiskaltza eta defentsa, Cristina infanta auzipetzearen aurka
Ustelkeriaren kontrako fiskalak esan duenez, "infanta den pertsona izateagatik auzipetu dute". Defentsako abokatuak, berriz, Cristina infanta auzipetzeko inolako delitu zantzurik ez dagoela esan du.
2014/06/25 - 12:30
Hauek dira Noos auziko 16 auzipetuak
Iñaki Urdangarin eta Cristina Borboikoa agertzen diren zerrendan, hainbat goi-kargudun daude. Beste zortzi pertsona auzipetu gabe utzi ditu Castro epaileaK; tartean, Cristinaren idazkaria.
2014/06/25 - 11:27
Cristina infanta auzipetu egin du Castro epaileak
Pedro Horrach Ustelkeriaren aurkako fiskalak Cristina infantaren inputazioaren aurka helegitea jarriko duela aurreratu du. Izan ere, horren aurkako zantzurik ez dagoela argudiatu du.
2014/06/25 - 01:07
Infantaren inputazioa mantentzen duen jakinaraziko du Castro epaileak
Jose Castro epaileak Noos auziaren ikerketa faseari amaiera emango dio asteazkenean. Ikertutako gertakarien kontaketa bat egingo du epaileak autoan.
2014/06/23 - 09:11
Castro epaileak auzipetu egingo du Cristina infanta
Dirua zuritzea eta Iñaki Urdangarin senarraren delitu fiskaletan kolaboratzea egotzita auzipetuko du instrukzio epaileak.
2014/05/31 - 13:58
Valentzia Summiten prezioa Gobernuak jartzen zuela adierazi du Grauk
Valentzia Convention Bureau Turismo Fundazioko presidente izateagatik inputatu dute Valentziako alkateordea.Erakunde horrek 3 kongresu antolatzea eskatu zion Noos Institutuari, lehiaketarik egin gabe.
2014/04/28 - 19:35
Urdangarinen intimitatea urratu dutenik ukatu du epaileak
Palmako dukeak helegitea aurkeztu zuen bere posta elektronikoa argitaratzeagatik, baina Bartzelonako epaile batek atzera bota du. Euro bateko kalte-ordaina eskatzen zion dukeak Torresi.